Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nafarroako Gobernuak aurreko egun hauetan hilik agertutako beste zazpi hegazti ere (hiru zozo, bi uso, oilo bat eta txirriskila arrunt bat) bidaliko ditu Madrilera. Berria - Gaiak 2006-02-21
Begitxo distiratsuak dituen zozo bat ikusi dut, burdin hari arantzadun haga baten gorenean pausaturik, munduari kanta-kantari. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.
Baso, zelai, soroak udaberriko janzkera urdinarekin; zuhaitz artean zozoak txistulari. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 55. orr.
Isildu ere gabe, zozoak udaberrian baino kalakariago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 152. orr.
Zozoak zurezko kaiolako zura mokoaz jotzean ateratzen zuen zarata bakarrik entzuten zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.
Herritik etxerako bidean, ale bakan batzuk, artean txoil hondu gabeak, izaten genituen garaiaren salatari, batik bat zozoek mokoka erdizulatu eta lurrera boteak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.
Leihoaren pare-parean, kaiola bat zegoen esekirik, eta haren barruan zozo bat, iluna, orban zuriekin, hura ere Sobakevitxen oso antzekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.
Laster egin zituen habiak pagausoek baino hobeto, eta ia zozoek bezain ondo. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 244. orr.
Geroztik, horrelaxe egiten dute euren habia munduko zozo guztiek. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 70. orr.
Lau bele eta zozo bat zeuden plazaren erdian. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.
Harri batez bi zozo ehoz, hautetsiei nahikoa zitzaien laborantzaren subentzionatzea, Herriarekin eta Jainkoarekin bakean jarduteko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 35. orr.
Goian zirela eskinoso baten karranka ez oso urruna iritsi zaie, beheitiago zozo izuti bat altxatu da sastraka artetik. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 22. orr.
-Olivier, zozo batek habia egingo dik belarri atzean, motel. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 19. orr.
Kantatuko dugunean, gerezi denbora, urretxindor bitxi, zozo zirtolari, festan ibiliko dira guztiak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 5. orr.
Laster egin zituen habiak pagausoek baino hobeto, eta ia zozoek bezain ondo. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 244. orr.
Xoxoa eta birigarroa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.
Landaren erdian geundean, zozo aldrak pasatzen ikusten. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 39. orr.
Han etorri zen, perdigoiei ihesi, izuturik, asaldatuak, istiluan, zozo saldo bat hegan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 30. orr.
Nire potorako nahi nituen, putz egin nahi nien [...] eta kotoizko artiletan bildu, nire zozo-arrautzekin eta uso-arrautzekin batera. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.
Alferrik, ordea, begi-bistakoak azaltzen hastea leku orotan bele ipurbeltzak ikusten zituen zozo honi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.
-Beharbada, horko logela horretan dagoen zozo zuriari jakitea gustatuko litzaiokeenak, hala ere. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.
Galdera zozo bat egin dut! Txillardegi «Putzu», 1999 - 74. orr.
Ez nuen minbizia gainditu halako bihotzeko hutsegite zozo batengatik hiltzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 350. orr.
Lodi zegoen, Buddha tankera zuen, aurpegiera geldo eta zozoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.
Irri zozoak kokotxa desartikulatu zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.
Haurra nintzela eta ja apezgai, etxean pasatu zen gizon asto batek, jakinik ene xedea, bota zizkidan irri zozo baten araberako hitzak: [...]. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 76. orr.
Ihardespenik ezean, irriño zozo bat marraztu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.
Hantxe egoten zen, bazter batean, aurpegian irribarre zozo bezain ironikoarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 59. orr.
Irribarre zozo batez erantzun zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.
Partida zozo batean, zehaztasunik gabekoa, Portok eta Deportivok itzuliko partidarako utzi zuten Txapeldunen Ligako bigarren finalerdia. Berria - Kirola 2004-04-22
Gaitzerdi, hori dena haurraren irudimena argitzeko balitz, eta ez eredu zozo jakinetara bilduz, bere izate libretik distraitzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 234. orr.
Egin nuen xantaia zozo horretan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 58. orr.
Aitak doinu zozo hori baizik ez du kantatzen! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 105. orr.
Ez dugu maite modernitate snob eta zozoa. Berria - Kultura 2004-09-25
Aspaldi danik halako fama zozo bat barreiatua baitzen, urrea bazegoela hor nonbait gorderik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.
Atzera begirako beldurra, noski, eta, aldi berean, harrotasun zozo halako bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 48. orr.
Gaurgero ordea, neure sutondo zozoan, bertute itxuran apaindutako biziatua besterik ez naiz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 260. orr.
Binakako Txapelketako sailkatze ligaxka zozoak bukaera ezin beroagoa eduki zuen atzo Tolosan. Berria - Kirola 2006-01-31
Zeruko gozotasunaz janaritzen zenez, zozoa gertatzen zitzaion mundua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 339. orr.
· Zeure maitea ez bada pepelerdo zozo-poto bat, eta ez badu liburu hau ezagutzen, kopia itzazu pasarte egokiak, eta gutunez igorri: ezusteko ondorioak agintzen dizkizut. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 75. orr.
· Pena da zuek straight zozo parea izatea... Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.
Hitza sotiltasun guztiz klasikokoa da; are gehiago, alegia batean erabili omen zuen Georgius Koadjutoreak, hamabosgarren mendeko idazlerik zozoenetakoak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 268. orr.
Mutiko txiki, potolo eta zozo guztiek bezala, soldadu izatearekin egiten nuen amets. Zozoak, soroetatik bueltan, abiada bizian agertzen dira haritz artetik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.
Berarekin, emakume zozo hitzontzi horrekin, gizon sentitzen zen nonbait. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 143. orr.
Nik, gaizo zozoa, uste nuen arrebek loreak ez zituztela maite. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 72. orr.
Harroputz zozo bat besterik ez zen izan, aitatxi bezalaxe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 228. orr.
Biarnes zozo horiei bezala. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 206. orr.
Horixe ari da bihurtzen: ergel, zozo, burugabea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 191. orr.
Gure aintzinekoak ez ziren ez gu baino zozoagoak! Herria 2005-11-17
-Josepe, nitaz trufatzen zara, zozoarena egiten duzu ala bixta ari zaizu apaltzen? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.
Banekien zozoa behar nuela izan neure bizitzako ederrenean horrela pentsatzen hasteko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.
Uste dute jendea arrunt zozoa dela! Herria 2002-07-25
Ez da dirudien bezain zozoa Urruti hori, pentsatu zuen Damianek. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 119. orr.
Holaxekoa zara, ez zozoago ez erneago. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 297. orr.
Zozoa ni! Txillardegi «Putzu», 1999 - 304. orr.
-Zozo hori! -esan dit Garazik, higuin muzin bat eginez-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 314. orr.
Ez nizun hau aitortu behar, zozo honek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 320. orr.
Irri egin nuen zozo honek. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 74. orr.
Agurtu ezazu, eta esaiozu gurekin esertzeko, zozo halakoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 141. orr.
-Egin atzera, zozoa halakoa! -zioen oihuka beste gidariak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.
-Hago ixilik, zozo handia! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 42. orr.
Zozo haundia, ez nian gaur egin dutan bidea eginen hire ikusteko izan ez balitz! Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 171. orr.
-Hori zozo burugabea delako -esan zuen Ronek-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 140. orr.
Zozo hutsa behar nuela izan Hans harekin alderatuta, edozein emakumerentzat. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 74. orr.
Zinezko sineste indarrik gabeko zozo gregario batzuk bezala gutiz gehienak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 60. orr.
Zozo arraioa, emango nion nik formación infantil bikaina parean egokituz gero. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 157. orr.
Ilun jartzen nintzen aurrerantzean zozo eta kulturarik gabe iraun behar nuela gogoan hartzen nuen aldiro. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 66. orr.
Lepoa okerka luzatu eta, sukaldean bainatzen ari zen haur txikiari zozo begira zegoen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 63. orr.
Bat-batean, ene burua arrunt zozo eta galdua kausitu nuen autoaren barnean. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 78. orr.
Zirrara giro hartan, are traketsago eta zozoago azaltzeko ikarak hartu nau. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 53. orr.
Aldai zutik, Saioaren koadroari zozo-zozo so, Dimasek, beti jarririk, apalxko. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 100. orr.
Betaurreko horiekin eta zozo-aurpegi horrekin, intelektuala delakoan dago jende anitz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 100. orr.
Begitartean marrazturik gelditu zitzaidan zozo aurpegiari, Ttipiren agerpenak itzularazi zion itxura pixka bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.
Gure aitzinekoak horrelakoak ziren, zapalduezinak beren zozo airearekin. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 101. orr.
irri zozo (3); joko zozo (3); zozo aurpegi (3); zozo samarrak (3)
bezain zozoa (5); gaizo zozoa (3); zozoa behar (5); zozoa haiz (4); zozoa ni (3)
zozoak beleari (7)