Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ba ote zegoen jainko bat Herrenkoren barruan, jainko zuhur bat, buru-herrenik gabea, Delfoseko orakuluan zegoena bezalakoa? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 44. orr.
Bera baino azti zaharrago eta zuhurragoak ere engainatu izan ditu lord Voldemortek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 275. orr.
Penelope zuhurrak honela erantzun zion: [...]. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 178. orr.
Gizaki zuhurrak aurrez ateratzen omen ditu kontuak halakoetan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.
Emakume zuhurrak eraiki egiten du etxea. Elizen arteko biblia EsZ 14,1
Gizon zuhurra zen, ez zitzaizkion gehiegikeriak gustatzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.
Davidek bere osaba Jonatan zuen aholkulari; izan ere, gizon zuhur eta ikasia zen. Elizen arteko biblia 1 Kro 27,32
Sabinako gotzaina gizon zuhur eta zentzuduna zenez, gauza askori buruz galdetu zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.
Jakizue luzaro gabe gizon jakintsu, zuhur eta noble asko etorriko direla guregana eta gurekin biziko direla. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 472. orr.
Neska zuhurra eta kementsua da, eta oso polita. - 0. orr.
Seme zuhurrak aitari poz ematen, seme zentzugabeak ama mesprezatzen. Elizen arteko biblia EsZ 15,20
Politiko zuhur bat da: inmoralista, alegia. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 263. orr.
Frantziskok, etxegile zuhur izaki, etxea harkaitz sendoaren gainean eraiki zuen, hau da, Jainkoaren Semearen apaltasun eta pobretasun txit gorenaren gainean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 665. orr.
Bere atsekabea adiskide ezti eta orobat zuhur baten altzoan isurtzeko premian da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 331. orr.
Jende sail bat kide zuhurrena bezain zuhurra da, hari obeditzen badio; bestela, ez da haietako eroena baino zuhurrago. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 168. orr.
Merkatari zuhur bezala, aurkitutako harribitxia sinesgaitzen begietatik ezkutatzen zuen eta, bere gauza guztiak salduz, hura erosi nahi zuen isilpean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.
Beldur pixka bat ematen didate pertsona zuhur patxadatsuek, gauzak hausnartu eta astiro hitz egiten dute eta egin behar dutena egiten dute beti, beren buruari jarritako mugetatik atera gabe. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.
Xabierrek, eroetan zuhurrena edo, bereari eusten dio. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 232. orr.
Badakik zer dioen erran zahar-zuhurrak: bakoizari berea, zuzenbidea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 73. orr.
Korbata serio, zuhur, zurrun, hotz, formalak dibertigarri egin ditu. Berria - Kultura 2004-08-08
Mikroan mintzo zen laborantzako teknikariak, prezioen haustea ele zuhur eta apurrez aipatzen zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 103. orr.
Begirada serio, zuhur eta adeitsuz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 92. orr.
Mikroan mintzo zen laborantzako teknikariak, prezioen haustea ele zuhur eta apurrez aipatzen zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 103. orr.
Honatx Axularren hitz zuhurrak: [...]. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 123. orr.
Lurraren bazter batetik besteraino ez da honek bezain aurpegi ederra duen emakumerik, ez eta honelako hitz zuhurrik esango duenik ere. Elizen arteko biblia Jdt 11,21
Hurrengo goizean, Jainkoaren morroiak anaiak bildu eta gauean gertatua kontatu zien, aholku zuhur hau emanez: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 769. orr.
Zein aholku egoki eta zuhurrak ematen dizkion lagun hurkoari bizitzako egoera larrietan! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 304. orr.
Anaien zauriak argibide zuhurren sendagaiez lotzen zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 525. orr.
Mintzairaren filosofiari buruzko ohar zuhurra. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 247. orr.
Tenore berean ematen dio nire txartel bat, ez ordea nik izkiriatua, nire arau zuhurrari jarraiki. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.
Erantzun guztiz zuhurra zurea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 178. orr.
Gestio zuhur baten premia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 266. orr.
Ironia erremedio zuhurragoa da minaren kontra, kinina sukarraren kontra baino. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 5. orr.
Bekaizkerian ere naretasun zuhur bati eusten zion, eta ez zuen arduragabekeriarik edo okerrik egiten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.
Nola baitaramazu bizimolde zuhur eta landara bazterreratua, eskandaluzko abentura horiek ez dira zuganaino heltzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 59. orr.
«Baikortasun zuhurra» du OCDEk Eurogunearen hazkundearekin. Berria - Ekonomia 2006-03-07
IAEA presio diplomatiko zuhurra egiten ari zaio Irani, bere programa nuklearra garden bihur dezan. Berria - Harian 2006-02-03
Damu dinat arreta zuhurragoz ez erreparatu izana. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 75. orr.
Hansen Citröena hartuta, tarte zuhur bat utzita jarraitu zieten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.
Tarte zuhur bat pasa arte ez zen sartu detektibea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 130. orr.
Irakaspen ederra, gizakion arteko adiskidantza zuhur baterako, bi aberek hartzen duten jarrera hori. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 116. orr.
Arrazoi honengatik, gobernu zuhurrek ez dute onartzen lan eta industria alorrean nagitasun politikorik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 69. orr.
Heldugabeok, ikasi zuhurrak izaten; zentzubakook, ikasi burutsuak izaten. Elizen arteko biblia EsZ 8,5
Ez da gerra zibila piztuko, irakiarrak zuhurrak direlako. Berria - Harian 2006-03-16
Jokabide hori zuhurra ala ergela zen pentsatu gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.
Zapateroren diskurtsoa zuhurra, neurtua eta ia defentsiboa izan zen. Berria - Harian 2005-05-12
Ezin hobeki erabili zituela bai bihotzaren eta arimaren jaidurei buruz zuen jakintasuna, zuhurra eta zorrotza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 13. orr.
Ganberaburuak ezin zuen inola ere ulertu nolatan Txitxikovek, joko horretan hain ona eta zuhurra izanik, horrelako hutsak egiten zituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 254. orr.
Portaeran gozoa, izaeraz lasaia, hitzetan atsegina, aholku ematen burutsua, hitzemana betetzen leiala, kontseilu ematen zuhurra, zereginetan eraginkorra, gauza guztietan onginahiz betea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Haren ametsak zuhur ziren, kamuts ziren, gauzagarri, errealitateari hurbil, ez erromantiko, kosmiko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.
-Ez da batere zuhurra -erran zuen azkenean Del Vallek, bere amorrua nekez irentsiz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 117. orr.
Pentsatzekoa da, bestalde, zuhurra eta trebea zela oso, eraikinak prestatzeko orduan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.
Herrialde honetako usadioa oso zuhurra da: tratulariak ez dira nobleak, baina noble bihur daitezke. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 22. orr.
Behar bezain zuhur eta argi bagina, gezurra bilatuko genuke beti, egiaren zamarik ezagutzen ez duen haurraren gisan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.
Izan zaitezte sugeak bezain zuhur. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 75. orr.
Ez dugu izan behar giza erara jakintsu eta zuhur; alderantziz, xalo, apal eta garbi behar dugu izan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.
Harroputza zigortzean, zuhur bihurtzen da heldugabea, eta zuhurrari dagokion heziketaz lortzen du jakintza. Elizen arteko biblia EsZ 21,11
Arriskuak zuhur bilakatzen du ahoberoena ere. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.
Hauteskunde Batzordeak hartu duen erabakiari zuhurra deritzot. Berria - Mundua 2006-02-17
Inoren zuhurtziagatik ez da gizakia zuhur egiten, ez eta indartsu inoren indarragatik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 144. orr.
Eutanasia pediatrikoa berehala arautzea gehiegi izango zela eta giroa baretu arte itxoitea zuhurrago izango zela. Berria - Gaiak 2004-09-29
-Honetaraz gero, Joxemai, zuhurrena hau izango duk: gure artean Santakrutzi buruz ez hitz egitea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 94. orr.
Zigorraren bidez zuhurrago egina, luzatu gabe bete zuen bere promesa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.
Mihiari eusten dakiena, hori bai zuhurra! Elizen arteko biblia EsZ 10,19
Zuhurra jarrera, zeren iritzia ematen duenak hanka sar baitezake, eta irakasle batek ez baitu hanka sartu behar. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Halako batean, liburutegitik kanpokoak eramangaitz bihurturik, etsiko zuen bere baratzetxoa lantzea zuela egitekorik zuhurrena. «Kuskue tanden», 2004 - 161. orr.
Orain badaki gauzak esateko modurik zakarrenak direla zenbaitetan zuhurrenak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 131. orr.
Akats bat bilatzen nion haren azalpenari: zuhurregia zen egia izateko. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 84. orr.
Joka ezazue zuhur kristau ez direnekin, une egokiez baliatuz. Elizen arteko biblia Kol 4,5
Zuhur jokatu nahi dut, lehen 30en artean sartzea ondo legoke. Berria - Kirola 2004-03-19
Krakaxek oso-oso zuhur jokatuko zuela agindu zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 110. orr.
Erresuma Batuko lehen ministro Tony Blair zuhur agertu zen atzo: «Oraindik goiz da gurean erreferenduma egin edo ez erabakitzeko». Berria - Harian 2005-05-31
Zuhur epaitzen duena buru-argitzat har daiteke. Elizen arteko biblia EsZ 16,21
Zuhur nenbilen, zerbait berezi esan nahi zidala sumatzen nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.
Baina zuhur ibili, mundua putakumez beteta dago eta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 95. orr.
Hitza zuhur zerabilten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 329. orr.
Ezagutu izan ditut gai batean salbu gainerako guztietan adimentsu, argi, zuhur jarraitzen zutenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.
Ramon Etxebestek zuhur hitz egin zuen atzo, eta azpimarratu zuen argi dagoen gauza bakarra dela hildako gazteak bere buruari eman ziola su eta erre egin zela. Berria - Euskal Herria 2004-06-23
Luis Prieto eta Pablo Orbaiz zuhur mintzatu ziren atzo prentsa aretoan. Berria - Kirola 2004-10-23
Nahiz argi ageri den erresuma hori eta horren historia ezagutzen dutenen arabera, labur eta zuhur mintzo naizela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 225. orr.
Zintzo eta eskuzabal jokatzen baduzue nirekin, zintzo eta zuhur arituko naiz neu ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 144. orr.
"Uste dut jende askok pentsatzen duela hori", esan nion zuhur. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.
Tzalerengana zuhur hurbildurik eta albo-alboan zuela, egundoko bielakada eman zion kopeta erdian. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.
Eta horra non aitagaiak, katua bezain zuhur begi baten ertzetik ingurua arakatu eta, jabearen arrastorik ez zegoela ikusiz gero, itsumustuan hartzen zuen eskueran zuen guztia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 347. orr.
Batak besteari begiratu zioten hirurek, zuhur antzean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.
Parlamentuak, oso zuhur, zoroen eritetxean sartzera zigortu zuen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Itxaropen mezua zabaldu behar dugu, baina zuhur. Berria - Mundua 2006-05-02
Zuhur eta ezkor samar. Berria - Mundua 2004-12-24
Bai, zigor-egunean [...] galdu egingo ditut Edomgo jakintsuak, Esauren lurraldeko zuhurrak. Elizen arteko biblia Ab 1,8
Zuhurrek ohorea berenganatuko dute; zentzugabeek, ordea, iraina. Elizen arteko biblia EsZ 3,35
Txoroak berehala agertzen du bere haserrea, zuhurrak isilean gordetzen iraina. Elizen arteko biblia EsZ 12,16
Zuhurrari aholku eman eta zuhurrago bihurtuko da, zintzoari irakatsi eta gehiago ikasiko du. Elizen arteko biblia EsZ 9,9
Berritsuen mihia ezpata zorrotza, zuhurrena osasunbidea. Elizen arteko biblia EsZ 12,18
Hobe zuhur baten zuzenarazpena, tentel baten goraipamena baino. Elizen arteko biblia Koh 7,5
Barnetik bizi ninduen zuhurrak kontuz ibiltzeko esaten bazidan ere, [...]. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 113. orr.
-Ulises, Laertesen seme, zuhurretan zuhur, ¿zertara hoa heure herrira horrenbesteko presaz? Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 23. orr.
Ulises, hire aita, beste guztiok baino bizkorragoa zuan, zuhurraren zuhurrez. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 16. orr.
Moliereren Zuhurra obra objektuen bitartez antzeztuko dute 21ean Canetan. Berria - Kultura 2004-05-13
· Zenbait leku euskarazkotan, "laguntzen dizut nahigabean" eta holakoak esan beharrean, "etsi!” soila esan ohi da edo zen, motxean eta zuhurrean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.
Latinezko Quid leges, sine moribus zuhur-hitz labur horretan aita Woronieckik aurkitzen zuen Estatuaren eta Nazioaren arteko eztabaidatik ateratzeko abiabururik ziurrena. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.
Nondik ere kea heldu baita, han sua bada, dio aspaldiko zuhur hitzak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 206. orr.
Abbadia jauregiko gela guzietan erresuma desberdinetako mintzairetan erabiliak diren zuhur-hitzak edo erran-zaharrak aurkitzen baitira. Herria 2005-09-29
Esaera zahar eta zuhur-hitzak ulertarazten dituzte, bai eta atsotitzak eta asmakizunak ere. Elizen arteko biblia EsZ 1,6
Aste oroz, erran-zahar edo zuhur-hitz batek loratzen du kaseta hau. Herria 2004-10-21
Ezin da elbarria bere zangoez baliatu, ez eta zentzugabea ere zuhur-hitzez. Elizen arteko biblia EsZ 26,7
Pentsatzekoa da Zuzendaritzak men egiten diola harako zuhur-hitz burutsuaren aholkuari, alegia on dela arteak eta zientziak ez daitezen neurriz gaindi susta. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.
Nork esan zuen zahar hitz, zuhur hitz? J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 40. orr.
Nireak ez dira zuhur hitzak, zalantza hitzak baizik. Berria - Kultura 2004-01-23
Hainbat barrenago zaurtzen naute ordea salaketa horiek eta horien berme darabiltzaten argudioek, non ez baitezaket horiei deus ihardets, ene burua eta ene etxekoak goretsiz baizik, nahiz Zuhurtitzen liburuak 27an dioen: Goraipa hezala beste batek eta ez heure mihiak! Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 200. orr.
aholku zuhur (3); argi eta zuhur (3); bala zuhur (3); beti zuhur (4); bezain zuhur (12); emakume zuhur (3); gizon zuhur (14); gizon zuhur bezala (3); hain zuhur (11); inguruan zuhur (3); oso zuhur (13); oso zuhur jokatu (3); pertsona zuhur (4); sugeak bezain zuhur (4)
zuhur ageri (4); zuhur agertu (16); zuhur agertu da (4); zuhur agertu zen (6); zuhur antzean (3); zuhur ari (4); zuhur aritu (8); zuhur aritzeko (3); zuhur bihurtzen (5); zuhur dago (4)
zuhur eta arduratsu (3); zuhur eta jakintsua (3); zuhur eta usoak (3); zuhur eta uzkur (3); zuhur eta zintzo (3); zuhur hartu (8); zuhur hartu behar (3); zuhur hitz (14); zuhur hitza (4); zuhur hitzak (5)
zuhur ibili (11); zuhur ibiltzeko (3); zuhur izan (4); zuhur izatea (3); zuhur jokatu (60); zuhur jokatu behar (21); zuhur jokatu beharra (5); zuhur jokatu du (3); zuhur jokatu nahi (10); zuhur jokatu zuen (6); zuhur jokatuko (6); zuhur jokatzea (12); zuhur jokatzeko (20); zuhur jokatzeko eskatu (10); zuhur jokatzen (9); zuhur mintzatu (16); zuhur mintzatu da (5); zuhur mintzatu zen (6); zuhur mintzo (7); zuhur mintzo da (4)
zuhur samar (3)
bezain zuhurra (6); emakume zuhurra (5); erabaki zuhurra (3); gauza zuhurra (4); gizon zuhurra (12); guztiz zuhurra (5); hain zuhurra (3); itxaropen zuhurra (4); izan zaitez zuhurra (4); jarrera zuhurra (3); jokabide zuhurra (7); neska zuhurra (3); oso zuhurra (10); oso zuhurra da (4); penelope zuhurra (3); pertsona zuhurra (3); prestua eta zuhurra (3)
zuhurra bazara (5); zuhurra behar (5); zuhurra behar du (3); zuhurra da (22); zuhurra dela (3); zuhurra egin (4); zuhurra izan (21); zuhurra izan behar (4); zuhurra izango (6); zuhurra izatea (3); zuhurra izateko (4); zuhurra izaten (3); zuhurra ote (4); zuhurra zela (4); zuhurra zen (9); zuzena eta zuhurra (3)
askoz zuhurrago (4); baino zuhurrago (18); baino zuhurrago ibili (4); zuhurrago aritu (3); zuhurrago egiten (3); zuhurrago ibili (7); zuhurrago iruditu (3); zuhurrago jokatu (6); zuhurrago jokatu behar (3); zuhurrago jokatzen (3)
zuhurragoa da (3); zuhurragoa dela (4); zuhurragoa izan (4); zuhurragoa zen (3)
baino zuhurragoak (3); zuhurragoak dira (3)
aholku zuhurrak (4); bezain zuhurrak (4); gizon zuhurrak (5); hitz zuhurrak (4); oso zuhurrak (6); seme zuhurrak (3); ulises zuhurrak (8); zuhurrak dira (6); zuhurrak honela erantzun (4); zuhurrak izan (11); zuhurrak izan behar (4); zuhurrak izateko (3)
gizon zuhurraren (3)
gizon zuhurrari (4)
merke zuhurrean (3)