Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez noble, ez elizgizon, ez hirietako, hiru Estatuetarik bakarreko kidea ere ez zen Migel Mailu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 82. orr.
Ondarreta (Donostia) deitu presondegiko gela eta ganbara hitsetan, sartu-atera eginarazi diote Gipuzkoako elizgizon talde haundi bati; eta anitz dira (herrigizon ala elizgizon, gazte ala zahar) handik, gau-erditan, fusilatzeko aterarazi dituztenak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 76. orr.
Ordurako bilduta zeuden errege-erreginak, hainbat aitorenseme eta alaba, kapare, zaldun eta elizgizon. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.
Lazarragaren lana oasi txiki bat da euskal literaturgintzan, elizgizona ez zen jauntxo euskaldun eta literaturzale batek, asmo erlijiosorik gabe, idatziriko obra. Berria - Harian 2005-04-13
Elizgizon ordenatu ninduten haur nintzelarik. Potenza hirian, elizgizon bat bizi zen, Rogerio izenekoa, gizon agurgarria eta bertako eliza nagusiko kalonjea. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 97. orr.
Elizgizonek laikoen lepotik dituzten gehiegizko abantailak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 118. orr.
-Zin egin edo ez, Jainko gizonak gara eta gure eliza-botoak beste edozeinenak bezain legezkoak dira -aldarrikatu zuen elizgizonak, sumindurik-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 75. orr.
Horretan nork lagundurik ez zuen monasterioko elizgizonen artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.
Erregeak, elizgizonek eta jaunek zerga arautuak biltzen zituzten, bakoitzak bere jabetzetako jopuengandik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.
Aristokratek ez zuten zergarik pagatzen, ez eta apezek ere, eta orokorki jatorriz nobleak ziren eta ontasunak berentzat biltzen zituzten maila goreneko elizgizonek ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.
Elizgizon batek ez du herri demokratiko bateko justiziaren lekua hartu behar. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Elizgizonen pribilegioen kontra egindako guztia zuzen zedin agindu zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 309. orr.
Elizgizonak iraungi ezin den familia dira: beraz, ondasunak betiko dituzte, eta ezin dira haiengandik irten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.
Sona handiko elizgizona izan da iragan hamarkadetan Ratzinger. Berria - Gaiak 2006-01-26
Ehun urte dira, erakasle, idazle eta elizgizon famatu hau sortu zela Heleta Garra etxalde jori ezagunean. Herria 2003-03-17
Patxi Altuna elizgizon zintzo eta leiala izan zen, bai elizarekin, bai Jesusen Konpainiarekin eta bai kristau herriarekin. Berria - Kultura 2006-01-22
Elizgizon pobre bat edo antzezle pobre bat ematen zuen pertsona bat agertu zen atean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 183. orr.
Kardinal eta beste elizgizon handiki asko ia egunero joaten ziren Frantzisko ikustera, santuaganako begirune eta debozioak bultzatuta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.
Hain adimen argi eta zuhurra lortu zuen, non elizgizon jakintsuenak ere berarengana etortzen baitziren Idazki Santuko arazo zailenen eta pasarte nahastuenen esplikazio bila. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1000. orr.
Halatan, gorteko jendeak kementsu hauspotzen ditu kontuok, eta elizgizon ahaltsuenen eta Inkisizioko arduradun nagusien belarrietara helarazten dira. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.
Beltzen soldatapean zeuden zenbait elizgizon zirtzil bisitatzen zituzten bi-biek. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.
Elizako organista zen, aldi berean; halako elizgizon-itxuratxo bat ematen zion horrek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.
beste elizgizon (4); elizgizon bat (3); elizgizon batek (7); elizgizon baten (3); elizgizona zela (3); elizgizonek beren (4); elizgizonen artean (4); elizgizonen eta (5); elizgizonen eta laikoen (3); eta beste elizgizon (3); eta elizgizon (5); eta elizgizonak (5); eta elizgizonek (6); eta elizgizonen (6); ez elizgizon (3)