Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harlemgo apaizak sasoi puntu onean daude. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 76. orr.
Eri ote nengoen galdetu zidan apaizak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 64. orr.
-Apaiza datorrenean, erbia askatu eta nire bila etortzeko esaiozu -agindu dio. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 51. orr.
Antzina jainko izugarriren baten izenean sakrifizioak egiten zituzten apaizen tankera gogora ekartzen zuen zerbaitek. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.
Bagenekien denok apaiza elizako sakristian gazte taldeekin biltzen zela, mutil bizardun eta neska jeansdun eta kangurudunekin, eta haiei guztiei doktrina erakusten ziela, eta ez preseski Ebanjelioaren bidea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.
Jauregira apaiza bakarrik hurbiltzen zen, urtean behin, neguan, klarionez jauregiko ate-gainean Meltxor, Gaspar eta Baltasarren izenen lehen letrak jartzera agertzen zenean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.
Ez zuten esaten: desegin ditzagun fedegabeak, gu geu fedegabetzatz har ez gaitzatzen; erakuts diezaiegun apaizei, gure ankerkeriaren bidez, eurak bezain fedetsuak garela. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Apaiza Jesusen gorputza kontsagratzen ari zen, ostia gora jasota, enara buruan bueltaka hasi zitzaionean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 36. orr.
Nire amona Teresaren lehengusua zen don Jose Larrea, apaiza eta jatorria Errekarten zuena, haren aita bertan jaioa baitzen, nirea den bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 132. orr.
Gero, komunista eta sozialistek elizak erre, apaizak eta mojak giltzapetu, eta errukirik gabe hil zituzten tiroka". Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 50. orr.
Sala ilunean jendea batetik bestera zebilen: gaizkileak, poliziak, legegizonak, apaizak eta kazetariak, suposatzen zuen Molloyk.. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 196. orr.
Inguruetako apaizak amorraturik zeuden: ahalegin guztiak alferrikakoak izan ziren; gizonak ez zituen olioak onartzen, panteista zen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.
Hobe genikek oraintxe bertan apaizen bat ekarriko bagenu, eta ur bedeinkatuz garbitu ontzia. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 83. orr.
Apaiza elizarantz hasten da mantso-mantso. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 175. orr.
Postura zaharrean mintzo zen, apaizen gisan. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 15. orr.
Gizakia hemendik igarotakoan, apaiza aldare alboan bezala geratzen da. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 95. orr.
Trallesen badago jauregi bat Errege Atalikoek egina, beti hiriko apaizen buru denari bizitetxe bezala ematen zaiona. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1190. orr.
Jean Etxepare apur bat ezagutzen duena ez da harritzen jende xehearen aipamen hori hemen aurkitzean: Larresoroko irakaspenak hartuak zituzten hango apaizki ala jauntxoek gizarteko barne mailak ongi bereizten ikasia baitzuten. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 128. orr.
Dogmatiko hutsa zuan, don Julian Azpilgo orduko apaiza bezala, eta garrasian eta zigorrean finkatzen zian bere heziketa. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 28. orr.
Ikastolako ospakizun bat zela uste dut eta apaizak tartean zebiltzala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 22. orr.
Lehenengo tribuak bere apaizentzat baino ez zuen gorde sekretua, eta berauek euren probetxurako erabili zuten, herri xehea hotzaren menpe bizi zen bitartean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 9. orr.
Eskatu al diozu aholkurik inori, apaizen bati, esaterako, edo terapeutaren bati? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 66. orr.
Leitzan katekesia ematen ari den apaiza etorri zitzaidan lehengoan: - Zuk nola esanen zenuke "soplo vital" euskaraz? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.
Houstonen hildako umearen hiletan, apaiza mintzatu zen; Miguel Ángel Blancoz ari garen honetan, neuk hartzen dut egiteko hori. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 111. orr.
Erlijioak ere bezala, bere apaizak, bere profetak, bere santuak eta bere handi-mandiak ditu kulturak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 59. orr.
Labur-labur: Victor Hugori interesatu zaion jendea, artzainak dira, unai edo behizainak, kotxeroak, ostalariak, arrantzaleak, batelerak, soldaduak, guardiak, iheslari politikoak, herrietako apaizak, bizarginak..., zein ez? Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.
Bere titulu aristokratikoarengatik ere, Markesek ez zituen maite ez apaizak ez nobleak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.
On Camillo eta Peppone, apaiz demokristaua bata eta alkate komunista bestea, Pinocchiorekin batera, literatura italiarreko pertsonaiarik ezagunenak dira mundu osoko irakurleen artean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 9. orr.
Aski zen apaiz estimatu bat gotzainak beste herri batera destinatzea salatzaile bat aurkitu beharra izateko. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.
Popea, berriz, herriko apaiz xume bat zen, inperio errusiarrak dauzkan seiehun mila horietako bat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.
Sakristia usain batek inguratu eta osoki hartu nau eta apaiz sotanadunaren irribarre eskasak hoztu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 236. orr.
Abertzaleen esku zeuden, oro har, euskal dantza taldeak, euskaltegiak, eta Elizaren inguruko hainbat eta hainbat jende, apaiz "kontzientziatuen" gidaritzapean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 57. orr.
[...] zergatik eta, soil-soilik, zuzendariak elizara sarritan joatera behartzen zituelako eta apaiz txarra suertatu zitzaielako. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 373. orr.
Entzuidak, apaiz adeigabea, aingeru zaindari izango duk ene arreba hi aienez hagokeenean uluka. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 205. orr.
Apaiz alemaniar bat zen, oso predikatzaile ospetsua. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.
Thomas Hobbes Malmesbury-tik gertu jaio zen, txirotu egin zen apaiz anglikano baten etxean. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 8. orr.
Han erretiratuta bizi den apaiz protestante batek bere alabaren senargaia aipatu zidan, Virgil, berrogeita hamar urteko gizon bat, ia ume-umetatik itsu izandakoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.
Mahai gaineko gurutze itxuraz astuna eskuan hartu eta apaiz zuriari jaurtikitzea bururatu zitzaion, deiadarka hastea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 238. orr.
Limurkeria hitzak apaiz usaina du eta lizunkeriarik gabekoak ere izan daitezke piropoak, izan beharko lukete, aurretik irudimena dutela joan behar baitute, eta ez larruaren grina isuriz. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 51. orr.
Apaiz-batzarreko kideek gero eta trabes sarriagoak eta handiagoak egiten zituzten eta ikararen eta itxaropenaren gorabehera guztiez gozatzen; behartsuek, berriz (zentzuzkoa edo ezinbestekoa zen bekaizgoz), zir-zart dudarik gabe atsegintsu horretatik bazterturik ikusten zuten beren burua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 50. orr.
Biltegiaren atarian Azpillaga ibiltzen da hara-hona, lodia, handientsua, bere apaiz tankerarekin, mahuka urdin batzuekin eta bere txapelarekin. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.
Zerorrek ongi dakizunez, Santutegian baizik esaten ez denak, eta hor ere, bereziki, apaiz-bedeinkazioan "Jaunari kontsakraturiko apaizen" ahotik eta barau-egunean Apaiz Nagusiarenetik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 155. orr.
Beste iraultzak integratu aitzin behar zuen apaiz-munduak pixka bat deskantsatu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 89. orr.
Jarrera hau, politikoki zikindu gura ez duen intelektual, literato, sindikalista edo apaiz jende askoren aterpe erraza izaten da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.
Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apaiz egin gaituenari, aintza eta agintea menderen mendetan. Amen. Elizen arteko biblia Ap 1,6
Gainera esan zidan, apaiz egin aurretik, Jainkoak errebelatu ziola, meza bitartean kordea galduko zuela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1046. orr.
Apaizak bakarrik, ez apezpikuak (alta, ez da apezpikurik lehenik apaiz egin gabekorik!). Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 22. orr.
Agian, brahmin apaiz egingo zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 140. orr.
Nik Ebanjelioa irakurri eta ez dut ikusten emakumeak apaiz egiteko eragozpenik. Berria - Gaiak 2006-03-09
Apaiz egin aurretik, erizaintza ikasi nuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 184. orr.
Ameriketan hamar urte apaiz egin ditu semeak, eta aitak, salbuespena eginez, tren-geltokiraino joan da, semeari harrera egitea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 188. orr.
Hobeki esan, teologiako bost urteak amaituak ditu eta aurten da apaiz egitekoa. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 97. orr.
-esan zuen mutilak -Apaiz egin nahi ninduten, eta artzain izatea erabaki nuen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 38. orr.
Izei abar huntzez lotuak eskuetan zituztela, eta orkatz baten tatuajea eskuineko ukalondoan, halaxe dantzatzen ziren apaiz emakumeak bakanal hauetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.
Eskualde hartan ez dela neholaz ere apez ihardokitzailerik onetsiko, eta, are gutxiago, lehengo eginkizunak bete eta iraultzaren kontrako propaganda egiten duenik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.
Zurrumurruek ziotenez, auzo herrietan jende parrasta bat atxilotu zuten apez ihardokitzaileak sostengatzeagatik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.
Anartean, dekretu bat izenpetua izan zen, apez ihardokitzaileei erbesteratzea agintzen ziena, non ez zuten Guianara, gaizkile arriskutsuenak eramaten zituzten Outre-mer deitu zoko urrun hartara deportatuak izan nahi. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.
Ehun eta hirurogeigarren urteko zazpigarren hilean, Etxola Jaian, hartu zituen Jonatanek soinean apaiz-jantziak. Elizen arteko biblia 1 M 10,21
Hartu apaiz-jantziak eta jantzi Aaroni tunika, mantua, efoda eta bularrekoa, eta lotu efoda xingolaz;. Elizen arteko biblia Ir 29,5
Frantzisko Garzia jenerala, berriz, Nafarroako Buruzagi gorena, zetorkion saldukeriaz berantegi jabeturik, apaiz jantzirik saiatu zen Lizarratik ihes egiten; baina zentinelak konturatu, eta preso eraman zuten atzera Marotorengana. Txillardegi «Putzu», 1999 - 174. orr.
Tabako-hauts zirimiri etengabe haiek ziratekeen haren apaiz-jantzi zaharrei itxura urdin histu hura ematen zietenak, zeren eta eroritako izpiak astintzeko erabiltzen zuen musuzapi gorria, aste beteko hauts-orbanez belztuta edukirik, beti edukitzen zuen bezala, alfer-alferrik izaten baitzuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.
Bigarren Gerrate Handiaren hasieran, armada alemaniarrak Dunkerke bonbardatu eta Belgikari eraso egin zionean, belgikar askok uste tinko bat omen zeukan, alegia parakaidista naziak apaiz jantziak erabiltzen ari zirela aiseago mugitu ahal izateko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 71. orr.
Gizon bat irten da aldarera apaiz jantzian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 188. orr.
Irlandako bake prozesuan eskarmentu handiko Alec Reid apaiz katolikoak ere fede emaile gisa jardungo du taldean. Berria - Harian 2005-03-06
Bekatuaren itzala-ko protagonista, esan bezala, apaiza da hain zuzen, apaiz katolikoa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 84. orr.
-Zer? Ba zera: ni apaiz katolikoa nauzu -Vincentek, bere kontaerari eutsi guran. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 125. orr.
Talde batek Anshel apaiz katolikoen eskuetan erori eta kristautu egin zelako ondorioa atera zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 218. orr.
Bestalde, Turkian, Trabzon hirian, joan den igandean Andrea Santoro apaiz katoliko italiarra hil izana onartu zuen atzo 16 urteko gazte batek, Poliziaren arabera. Berria - Mundua 2006-02-08
Hitlerren lege arrazisten aurka azaldu ziren apaiz katolikoen egoera azaltzen du Der neunte Tag-ek, Luxenburgoko Jean Bernard apaizaren estutasunaren bidez. Berria - Kultura 2006-01-11
Ziur jakinik eta kontuan harturik, penitentzia eta absoluzioa edozein apaiz katolikogandik hartzen dutenean, zalantzarik gabe barkatzen zaizkiela beren bekatuak, baldin eta ezarritako penitentzia apal eta zintzo betetzen saiatzen badira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 146. orr.
Turista aleman talde oso bat hantxe zegoen multzoturik, apaiz katoliko bat gidari, denak ere elkarri ia bultzaka erliebe bati begira, istripu baten lekukoak bailiran, eta niri ere jakin-mina piztu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.
Gaiak hauek izango dira: bertako gizonen arduragabekeria, kezka politikoak, hilketak, segurtasun eza eta... zelibatoaren hausketa apaiz katolikoen aldetik. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 33. orr.
Pitxia haserretzea ematen zuen naturalena, baina, kandelagile eta gizon erlijioso gisa haserretu ez ezik, laguna zirikatu ere egiten zuen, bikarioaren, apaiz lagunkideen, sakristauaren edo seroraren kontra gauza gogorragoak esan zitzan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.
Entzun, bada, zuk, Josue apaiz nagusi horrek, eta entzun bezate zure apaiz-laguntzaileok, ernetzeko dagoen salbamenaren aurre-ezaugarri direnok: Nik neure morroi "Ernemuin" ekarriko dut. Elizen arteko biblia Za 3,8
Parrokia lasaia izango zen Itsasondokoa berak bere soziologia-lanei ekin ahal izateko, are gehiago apaiz laguntzaile bat izanda, Martin Iztueta, Martin Potxolo ezizenaz ezagunagoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.
Laneko apaiz edo apaiz langile langileen mugimendutik gertu edo langile moduan bizi den apaiz katolikoak ziren. Apaiz hauek Askapenaren teologiaren aitzindariak izan ziren. ETC-entziklopedia Laneko apaiz, Wikipedia
Aita Uruguaiko lehen apaiz langilea izan zen, eta gobernu autoritarioak torturatu eta heriotza-mehatxua egin zion. ETC-entziklopedia Maiana Bidegain, Wikipedia
Aspaldi burgestu zitzaigun, ordea, belaunaldia; sukartu gintuzten apaiz langile kementsu gehienak ere gaur ez dira ez apaiz eta ez langile. ETC-prentsa Berria, 2003-09-30
Matoi txukunen gisan egin zieten justizia Frantziako iparraldeko Outreau herriko eta inguruko okin, apaiz-langile, mekanikari, taxilari, atezain eta beste zenbait herritar xumeri. ETC-prentsa Berria, 2005-12-04
Esaterako, industriako errenta mailak erakarrita, txaboletan bizi behar zuten etorkinen artean, eurekin bizitzen jarri ziren apaiz langileak ikusita. ETC-prentsa Berria, 2008-05-18
Apaiz langileak deitzen zirenak kanporatu zituen Elizak. ETC-prentsa Berria, 2009-01-11
Garai hartan apaiz langileen mugimendua zetorren Frantziatik. ETC-prentsa Berria, 2015-12-20
Izan ere, langile herri batean eraiki zuten, orduko apaiz langile haietako batek eskatuta, eta herritarrek beraiek ordaindu zuten. ETC-prentsa Berria, 2016-04-16
Apaiz langile izana zen Testa egin eta arduradunak etorri zitzaizkidan: "Halako galdera ez duzu erantzun", "Uste dut modu intuitiboan erantzutekoa zela". ETC-prentsa Argia, 2018-02-18
Apaiz langile izan zen, lantegian, gau-eskoletan, Goierriko Euskal Eskolan eta Lazkaoko Maizpiden. ETC-prentsa Argia, 2018-12-16
Solabarriarekin batera apaiz langileen mugimenduko kide izandako Juan Arregik eta Juan Zulaikak, eta Javier Sadaba filosofo eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Etika katedradun izandakoak parte hartuko dute hitzaldian. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2016-06-17
Frantzian 1952. urtean sortu zen apaiz langileen mugimenduak eragin handia izan zuen gure artean ere. ETC-literatura, saiakera Eta orain zer?, Ignazio Arregi, Alberdania, 2010
Goizean goiz, lanera alde egin behar izan duten eta iluntzean itzuliko diren gure arteko "apaiz langileak", sei. ETC-literatura, saiakera 4x4 operazioa, Xabier Amuriza, Lanku, 2013
Apaiz nagusiak, zekorraren odoletik pixka bat harturik, elkarketa-etxolara eramango du. Elizen arteko biblia Lb 4,5
Ez diozue dirurik onartuko babes-hiriren batean babestu denari ere, apaiz nagusia hil baino lehen bere lur-ondarera itzultzeko baimenaren truke. Elizen arteko biblia Zen 35,32
Antzerako oinarria eman zion Egiptoko "Inperio Berriak" eliza panegipziakoari Amon Ra-ren apaiz nagusiaren pean Tebasen, eta Sasaniar Inperioak zoroastroar elizari. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.
San Pedrok apaiz nagusiaren morroi bat zauritu zuen; eta Jesus otzanak: "Ipin ezazu ezpata bere lekuan" esanez, morroiaren zauria sendatu zuen. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 171. orr.
Ikasleak utzirik, Anasengana daramate, eta San Pedrok urrundik jarraituz, behin ukatu egin zuen, eta Kristori zaflada bat eman zioten, esanez: "Horrela erantzuten al diok apaiz nagusiari?". Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 171. orr.
Fariseuek, berriz, apaiz nagusiek, lege-maisuek eta santutasun-itxurak zituzten haiek guztiek oposizio gogorra egin zioten eta azkenean heriotza-zigorra eman. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.
Jaso, baita ere, Kristo apaiz nagusiaren zigilua, horren indarrez, zure hitz eta egiteak akasgabeko eta egiazkotzat aitortuko baitituzte denek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.
Ez dago, ez erregerik, ez Apaiz Nagusirik, haien lanak nolakoa izan behar duen erabaki edo haien ikerketei mugak jarriko dizkienik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.
Batez ere asistentzi lana zen eta marinelei laguntzekoa, baina niri erakargarriagoa zitzaidan frantsesek egiten zuten lana, Parisko auzoetako apaiz obreroen ildoan. ETC-prentsa Argia, 2006-12-24
Langile-auzoetako parrokietan biltzen ziren apaiz obreroen konplizitatearekin. ETC-prentsa Berria, 2019-03-02
Frantziako estatuan ezagutu zituen orduko Eliza katolikoaren egitura eta ohiturak inarrosten zituzten "apaiz obreroak", 1960ko hamarkadan Euskal Herrian ere oihartzuna izango zutenak. ETC-prentsa Argia, 2016-06-05
Ordurako marxismoa pixka bat ikasita genuen, bagenituen Vietnam, Aljeria, Kuba, apaiz obreroak... ETC-prentsa Argia, 2019-01-13
Senatoreek, erakunde jakintsuenaren kide eta erlijioaren buru zirenak, ez zuten apaiz talde baten beldurrik, ezin zituzten talde horien mendekuaren zerbitzari bihurtu, zerua mendekatzen zuten aitzakian. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Lapur-sail baten antzera, zelatan dago apaiz-taldea. Elizen arteko biblia Os 6,9
Daviden aginduari jarraituz, Salomonek apaiz-taldeei beren eginkizunak ezarri zizkien. Elizen arteko biblia 2 Kro 8,14
Kultu horrek ospea eman zion Olinpiari, eta Kretako emakume apaiz eta biztanle asko bertan finkatu ziren, bizimodu berri bat aurkitzeko esperantzaz. Berria - Kirola 2004-08-10
Laneko apaiz edo apaiz langile, langileen mugimendutik gertu edo langile moduan bizi den apaiz katolikoak ziren. Apaiz hauek Askapenaren teologiaren aitzindariak izan ziren. ETC-entziklopedia Laneko apaiz, Wikipedia
apaiz bat (73); apaiz batek (41); apaiz baten (18); apaiz batengana (5); apaiz bati (14); apaiz batzuek (5); apaiz batzuk (6); apaiz egin (11); apaiz gazte (9); apaiz gazte bat (6); apaiz guztiak (6); apaiz haiek (5); apaiz hark (5); apaiz hori (5); apaiz irlandarrak (9); apaiz izan (14); apaiz izateko (11); apaiz jantzia (5); apaiz jantziak (7); apaiz jauna (28); apaiz jaunak (9); apaiz katoliko (7); apaiz lebitarrek (7); apaiz lebitarren (5); apaiz nagusi (38); apaiz nagusi izendatu (5); apaiz nagusia (33); apaiz nagusiak (39); apaiz nagusiak eta (10); apaiz nagusiaren (31); apaiz nagusiari (16); apaiz zaharra (5); apaiz zerbitzua (7); apaiz zerbitzurako (9); bere apaiz (11); beste apaiz (22); bi apaiz (5); gure apaiz (5); herriko apaiz (5); hiriko apaiz (5); izeneko apaiz (8); jaunaren apaiz (6); josue apaiz (9); nire apaiz (13); nire apaiz zerbitzurako (5); zenbait apaiz (5)
apaiza da (10); apaiza eta bizargina (6); apaiza izan (7); apaiza zen (15); herriko apaiza (10)
apaizak aldarean (6); apaizak bekatuaren (6); apaizak bekatuaren barkamen (6); apaizak erantzun (8); apaizak eta lebitarrak (10); apaizak eta profetak (5); apaizak ezin (5); apaizak jaunaren aurrean (5); apaizak miatu (6); egingo du apaizak (15); esan zuen apaizak (14); kutxa zeramaten apaizak (5)
apaizaren aurrean (5); apaizaren eskuetan (5); apaizaren seme (8); apaizaren sotoan (8)
apaizari eman (5); apaizari eramango (5); apaizari esan (5); herriko apaizari (5)
apaizei dei egin (6)
apaizen artean (7)