Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fraide (610 agerraldi, 90 liburu eta 56 artikulutan; ETCn 3.868 agerraldi) 1 iz erlijio ordena batean (Jesusen Lagundian izan ezik) profesa egin duen gizonezkoa. ik erlijioso; lekaide; moja; elizgizon; ik orobat fraile.

Aurpegia ez nion ikusi, bekokia fraideen ohiko txano haietako batean estalirik etorri baitzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 360. orr.

Herriko erretorea bata, itsasondoarra baina Lazkaon fraide zegoena bigarrena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 111. orr.

Han fraide zegoen baten lehengusuak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 186. orr.

Bederatzi orenetan fraideak meza nagusian ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 11. orr.

Gobernuak fraide guziak Frantziatik kanpo ezarri zituen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 5. orr.

Fraideen komunitatearen oniritziaz eta abegi onaz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

Gero Belokeko fraideetarat joan zen eta komentuko bizia jastatu.  Herria   2004-01-08

2 (izenondoekin)

Frai Antonio zeritzan fraide muturluze batentzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 285. orr.

Gero domingotar fraide ezaguna bilakaturik, Erasmoren ikasle berritzaile, Trentoko teologo eta Ingalaterrako fede katolikoaren berpizle, 1559ko abuztuan, Toledoko artzapezpiku zelarik, Espainiako Inkisizioak heretikotzat jo zuen eta preso sartu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Fraide frantziskotar bati.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 286. orr.

Fraide beneditarren me  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.

Fraide Predikatzaileek (Domingotarrek), beren aldetik, Domingo santuaren bizkar jarri dute Elizari eusteko eginbehar hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 757. orr.

Felix Zubiaga idazle eta fraide pasionistak.  Berria - Kultura   2004-05-20

Baita fraide arrunten artean ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 734. orr.

Fraide zuzendari nagusiak Baionako zuzendariari.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 64. orr.

Presoekin batera etorritako fraide zaindariak lekuz aldatu zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 85. orr.

Fraide atezainak amaren berria eman zidanean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 46. orr.

Ehunka eta ehunka fraide eta moja misiolarik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 50. orr.

Anaia hura bere fraide lagunarekin ahuspez jarri zen otoitzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 846. orr.

Gandiagaren obra guztia bildu eta edizio kritikoa osatzeko asmoa dute haren fraide lagunek.  Berria - Kultura   2004-12-02

· Maisu Petri Soto haren konfesore fraide kartsu bezain jakintsuak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 115. orr.

3 (izenlagunekin)

Baina harengana iritsi aurretik, frantziskotar fraide baten ezaguera egin behar izan zuen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 279. orr.

Erdi Aroko zisterreko fraide batentzat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 97. orr.

Jeronimotarren komentuko fraide batzuk ere etorriak ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

4 (ikastetxeetakoa)

Mutila ikastolara eraman behar genuela, ez fraideetara.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.

Danba!, kristoren zaplaztekoa eman zion fraideak (anaia Pedro, anaia Jazinto, anaia Jabier), gure barregurak derrepente eten zituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 214. orr.

Aurpegia ez nion ikusi, bekokia fraideen ohiko txano haietako batean estalirik etorri baitzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 360. orr.

Hobe hortaz fraideetan, betiko lege zaharrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 17. orr.

Fraideenetan sortu zitzaidan jendeari izengoitiak paratzeko ohitura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Fraideeneko azken urtean eta unibertsitateko lehenbizikoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Seme-alabak gustura eramango omen zituzkeen fraideetara.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Fraide-bizitzaren aurkakoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

Iragan denboretan fraide komentua izan zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 91. orr.

Hamasei urterekin etorri zen herrira fraide komentua utzita.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 180. orr.

6 fraide etxe ik fraidetxe.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus