Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta Jainko Jauna Eliza santu katoliko eta apostolikoaren baitan zerbitzatu nahi duten guztiei, maila guztietakoei: apaiz, diakono, subdiakono, akolito, exortzista, irakurle, atezain eta kleriko guztiei, erlijioso eta erlijiosa guztiei, donadu eta postulante guztiei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.
Joan Mari Uriarte Donostiako gotzainak lau diakono apaiztu zituen herenegun eguerdian Donostiako Artzain Onaren katedralean egindako elizkizunean. Berria - Euskal Herria 2004-12-28
Frantziskok, Kristoren diakonoak, Ebanjelio santua kantatu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.
Ez litzateke harrituko Isaacs-ek elizan karguren bat izango balu, diakono edo bereter izango balitz, zernahi ere den bereter izate hori. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 219. orr.
Diakonoak ere agurgarri eta hitzeko gizon izan daitezela, ez ardozale, ez eta irabazi zikinei emanak ere. Elizen arteko biblia 1 Tm 3,8
Jainkoaren santuak diakono-jantzia jartzen du, diakono baitzen, eta Ebanjelio santua kantatzen du ahots ozenez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.