Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bira1 iz 1 zerbaiten inguruan abiapuntura itzuli arte egiten den higidura. ik buelta; itzuli1; inguru.

Lurrak ere, horrelaxe, segundoko berrogeita bi kilometro eginagatik, geldiro egiten du eguzkiaren bira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Neure bidaietan hiru aldiz egin dut munduaren bira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 311. orr.

Merkurio planetak honela osatzen du zeruan egiten duen ibilbidea: hirurehun eta hirurogei egunetan zeinu guztien espazioa zeharkatu ondoren, lehenengo birarekin bere ibilia egiten hasi zen hasierako zeinura itzultzen da berriro.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4230. orr.

Makina hegalariaren azken bira esku zartaka hartu dute batzuek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 134. orr.

Izar baten inguruan birak ematen dituen ustezko planeta baten lehen irudiak bidali zituen atzo Hubble teleskopioak.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Ontziak lau edo bost bira egin zituen segidan, oso laster, eta, nire anaia maitea berarekin zeramala, zuzen-zuzen murgildu zen, bat-batean eta betiko, beheko aparraren kaosean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 78. orr.

Nola Elkano izan baitzen, euskalduna izateagatik, bi aldiz espainiar, munduari bira emanez Espainia are handiagoa egiten zuela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 23. orr.

2 zerbaitek bere ardatzaren inguruan egiten duen higidura.

Zortearen gurpil zaharraren bira bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.

Gurpilaren puntu batean marka bat egin, eta puntu horretatik aurrera kontatuz, gurpila lurrean bira osoa egin ondoren berriro marka horretara iristen denean, hamabi oin eta erdikoa izatea egindako distantzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.

Hedwigen kaiolak zoru distiratsuan botea egin eta bira batzuk eman zituen, hontza haserre bizian garrasika ari zela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 61. orr.

Etxeko atera heldu, giltza ateko begiari kateatu eta bira bikoitza ematen zuenean hitz haiek esatearekin egiten zuen amets.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 47. orr.

Saget andereñoaren laguntzaz, hiruren artean, haren gelaraino bultzatu zuten, eta han giltzapetu, giltzari bi bira emanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

Idazmahaia giltzatu zuen bi bira emanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Bere errotaren birari jarraituz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 21. orr.

Lehen aldiz nire bizian jabetu nintzen denboraren gurpilaren taigabeko biraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Anai Maseo jirabiraka hasi zen, eta hainbeste bira egin zituen, ezen, horrela jirabiratzean gertatu ohi denez, zorabioak eraginda, lurrera erori baitzen behin baino gehiagotan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 963. orr.

Gorputza inarrosi eta bira batzuk egin nituen zoruko lauzaduraren gainean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 75. orr.

Katua esku artean hartu eta zazpi bira ematen zaizkio etxeko laratzaren azpian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 234. orr.

3 toki edo eremu baten ingurua.

Zurezko txirrika bat emana zioten, gain-gainean iltzetxo batzuk zituena josirik bira osoan eta haien inguruan artile-hari distiratsuak lotzen aritzen zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.

Badaude, ordea, batzuk Erastotenesek lurraren bira osoaren benetako neurria atera zezakeenik ukatzen dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 810. orr.

Andreak eta biok esploradore bitxiarena egitea erabaki genuen, uharteari bira osoa eginez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.

Bi bira oso egin zituen, denek izan zezaten obeliskoa begiesteko astia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Zubi distiratsua marrazten du zeruaren biran, Goi-goikoaren eskuek zabaldu dute hor.  Elizen arteko biblia   Si 43,12

Mahaiaren biran lasterka hasi zen mutikoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 143. orr.

Izugarria zen haien uztaien altuera, eta lauren bira osoa distiraz betea zegoen.  Elizen arteko biblia   Ez 1,18

4 toki edo eremu baten inguruko ibilaldia.

Estrasburgon, bira abiatzeko hautatu zuten tokian.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.

Europako Parlamentukoa biraren lehen geldialdia izan zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.

Munduko bira 24 orenetan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 69. orr.

Uztailaren 7an, astelehenez, "Munduari bira bizikletan"izeneko diaporama, Eneko Etxebarrietaren eskutik.  Herria   2003-07-03

Gelaren bira guztian sei zentimetroko apaltxo bat zegoen.  Elizen arteko biblia   Ez 40,42-43

4.800 metroko ibilbidea osatu beharko dute, 608 metro dituen zirkuituari zortzi bira emanda.  Berria - Kirola   2004-06-12

5 hainbat lekutan egonez egiten den txangoa.

Italiako Atzerri ministro Franco Frattinik hainbat herrialde bisitatzeko bira ofiziala abiatu zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-09-14

Kuban iragan ostiralean eginiko bilerarekin eman zion hasiera nazioarteko birari Moralesek.  Berria - Mundua   2006-01-04

Larunbatean Palestinako Legebiltzarra osatzeko ekitaldia egitekoa eta handik bi asteko epean Palestinako Aginte Nazionaleko Gobernua osatzekoa direla-eta, atzerrian sostengua biltzeko birarekin segitzen zuen atzo Hamasek.  Berria - Mundua   2006-02-17

6 artista baten edo talde baten hurrenez hurrengo emanaldien multzoa.

Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek 2000. urtean Europan bira egin zutenean proiektu horien berri izan zuten Uraren Munduko Forumean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Europan barrena bira egitea erabaki zuten solidarioek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.

Komunikazioa Tour birarekin ziklo bat bukatuko dut.  Berria - Kultura   2004-05-28

Kuraia taldeak Europako bira hasiko du gaur.  Berria - Kultura   2004-05-14

Bira hasitakoan zenbait kontzertu grabatu genituen.  Berria - Kultura   2004-05-28

Bira horretan Donostian joko dugu, Musika Hamabostaldian.  Berria - Kultura   2006-02-05

Aste Santuan bira izango duzue: Bolzano, Munich, Madril, Viena, Paris eta Turinen ariko zarete.  Berria - Kultura   2006-02-05

Bira gehiago ez dut egingo, baina musika egiten eta diskoak grabatzen segituko dut.  Berria - Kultura   2004-05-28

1992ko Zoo TV Tour-ekin eszenografia ikusgarriei ongietorria eman eta iraganeko soiltasunari agur esan zionetik, beste hiru bira handi egin ditu U2k.  Berria - Harian   2005-08-09

Kepa Junkerak eta bere taldeak AEBetan bira txiki bat egingo dute datorren astean, azken diskoa eta DVDa aurkezteko.  Berria - Kultura   2004-01-06

Disko hori aurkezteko biran dabiltza taldekideak, atsedenerako eten handirik gabe.  Berria - Kultura   2004-11-18

Azken urteotako biretako elementuak berreskuratu ditu Irlandako taldeak 'Vertigo 2005' biran.  Berria - Harian   2005-08-09

Tasmmin Little biolin jotzailea eta Emma Johnson klarinetista izango dira birako bakarlariak.  Berria - Kultura   2004-05-09

Hernanikoa izango da birako lehen kontzertua, baita Jaime Stinus gitarrista donostiar berriarekin emango dugun lehena ere.Hernanikoa izango da birako lehen kontzertua, baita Jaime Stinus gitarrista donostiar berriarekin emango dugun lehena ere.  Berria - Kultura   2006-03-09

Lau musikariek birako zuzenekoak grabatu eta disko bat kaleratuko dute.  Berria - Kultura   2004-07-13

Musikariak eta orkestraren gainerako parte-hartzaileak oso pozik daude Txina goitik behera zeharkatuko duen musika birarekin.  Berria - Kultura   2004-12-02

Gazte Sareak antolatutako kontzertu birako azken aurreko emanaldia Donibane Lohizunen izango da.  Berria - Kultura   2004-01-30

The Who ez da guztiz desagertu talde gisa, eta aurten bertan zenbait bira egin ditu.  Berria - Kultura   2004-11-26

7 etapatan egiten den lasterketa.

Longhin italiarrarentzat Birako lehen etapa.  Berria - Kirola   2004-06-11

Indurainen aurrekoek eman zioten urte horretan berean (1903) hasiera lehenbiziko Frantziako birari, lehenbiziko Tourrari.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.

Frantziako eta Italiako birak irabazi zituen, biak urte berean, eta itzuli handi horiekin batera bere aurrean jartzen zitzaizkion txapelketa mota guztiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 85. orr.

Alfus-Tedes taldeko David Perez txirrindulari basauritarra nagusitu zen iragan igandean bukatu zen Bizkaiko Biran.  Berria - Kirola   2004-07-06

Hirugarren etapako lehen sektorean erabaki daiteke Birako garailea, Iurretatik Goiurirainoko kronoigoeran (2,8 kilometro).  Berria - Kirola   2006-04-11

8 norabide aldaketa.

Gora eta gora jarraitu genuen biraz birako malda batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

8a (hitz ekartuetan lehen osagai gisa)

Gelaren erditik sortutako argi-azao bat, poliki-poliki jiraka hasi, eta bazterrak argitu zituen, patruilako polizia-auto baten bira-argiak bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Lasterketako pilotua zenez, ez zegoen arriskurik, teorian behintzat, eta hala ere bira-kontagailuari begiratzen nion aldiro, izertzan hasten nintzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.

Beso diruditenak errota-hegalak dira, haizeak bira-bultzatan errotarriari eragiten diotenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 36. orr.

9 (hitz ekartuetan bigarren osagai gisa)

Besteak, negarrez, etxe bira guztia egiten zuen, horma kontra igurtziz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

Urrats-hots bizkor, kementsu eta ziurra aditu zen etxe-ezkaratzean; hurrengo, giltza-bira bat sarrailan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

Adatsa horixka eta luze mardula, bizkar-gaina ezik gorputz-bira guztia ere estaltzen ziona -Ba, badakizu, urtero joaten naiz lagun batzuekin bizikleta-bira bat egitera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

Atea ere bi giltza biraz itxi nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 336. orr.

Beste azkoin bira bat gehiago irakurlearen kaptazioan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Maitemindua nauzu zeure begirada bakar batez, bihotz-lotua zeure lepoko kate-bira batez.  Elizen arteko biblia   Kt 4,9

Stadium Arcadium disko berriaren aurkezpen birari ekin aurretik, taldeak promozio bira bat egingo du Europan zehar.  Berria - Kultura   2006-04-13

10 bira-bira iz gainean zaldiak, autoak eta kidekoak dituen plataforma biribil birakaria, jostagarritzat erabiltzen dena. ik zaldiko 3.

Juduetatik janarira eta janarietatik politikara ibiltzen dira, bira-bira batean bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

11 bira-biraka adlag

Umeek, bira-biraka ibiltzeari uzten diotenean, atariak biraka eta zutabeek inguruka dihardutela pentsatzen dute, nekez sinesteraino etxe osoa ez zaiela gainera jausiko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 255. orr.

Zaldiko-maldikoak bira-biraka segitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 175. orr.

Tanta dirdaitsu eta astunak, zeinak haitzezko zoruaren gainera zuzen-zuzen amiltzen ziren, eta mila tantatxotan lehertzen, zeinak urrun iristen ziren bira-biraka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.

Ibili zebilen lokomotor bat zirudien zerbait ikusi nuen: bira-biraka ari zen gurpil handi bat kirrinkaz, ke bafadak botatzen eta tarteka tutu hotsak egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

12 bira egin

Bira egiteaz gainera, Lurra ez zegoen, hara, unibertsoaren erdian!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.

Munduari bira egiten ez dion itzulinguruko esferarik ba ote den jakiteari dagokionez, halaber, ikerkizun dago. Satelitea Mu Arae izeneko izarraren inguruan dago, eta ia hamar egun behar ditu izarraren inguruan bira egiteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.

Bira egin, putakumetxoak, bira egin, madarikatuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

Mahaiaren inguruan bira egin eta emakumearen ile kizkurraren gainean ipini zuen eskua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.

Mrs. Soubrinek bira egin zuen bere inguruan, urrumaka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 530. orr.

Hogei edo hogeita hamar aldiz egiten zuen bira gau osoan, itxuraz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 59. orr.

Mahaiaren inguruan bira egin eta emakumearen ile kizkurraren gainean ipini zuen eskua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.

Ateak orpoan bira, alferrak ohean.  Elizen arteko biblia   EsZ 26,14

PSOEk zentrora bira egin zuen lan erreforma jakin batzuekin, eta PPri bidea erraztu zion.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Hala eman zen agindua, eta bira egiten hasi zen Algerreko Arrosa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

360 graduko bira egin dugu, Frankismotik hasi eta Frankismora itzuli garelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

· (180º edo 90º-koa) ik beherago 15. Txiza-zorrotadaren erdian zegoenean, Lucasek bira egin eta aingeruaren oinarrira apuntatu zuen, plazer handia ematen baitzion mausoleo haren azpian garai bateko alkatearen hilobia zegoela pentsatzeak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 65. orr.

Alde egiteko bira egitera gindoazela, hamabi bat urteko mutiko lodikote beltz bat atera zen basotxoaren ertzetik eta taldearengana hurbildu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.

Hogei bat minuturen buruan, bira egin eta etxerantz abiatzen gara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.

Neskatoak bekainak higitu zituen mina adieraziz, eta bira egin zuen ahoz behera etzateko.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 55. orr.

Gero, bira egin eta Broadwayko jendetzaren artean desagertu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 400. orr.

Zuei dagokizuenez, egin bira eta jo basamorturantz, Itsaso Gorrirantz.  Elizen arteko biblia   Dt 1,40

Bran, gizona gainera zetorkiola ikusirik, bertan seko gelditu eta bira egiten saiatu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 34. orr.

Bira egitean, Golek ukabila altxatu eta Rory Mor aurpegian jo zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 184. orr.

Volvoak, argi keinukaria piztu gabe, bira egin zuen, bat-batean, bigarren mailako errepide batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Eskuina hartu nahian dabil orain, baina gorri dagoen beste semaforo batek eragozten dio bira egitea.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 90. orr.

13 bira eginarazi

Bira eginarazi nion zaldiari, plazatik ziztuan jalgi nahian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.

-Orain mornatarra naiz, eta Gol dut aita! -erantsi zuen Oisinek, zaldiari bira eginarazi eta bere taldearen lagunartera itzultzen zela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 142. orr.

Horren ordez, bira eginarazi zion bere anaiari, eskuak askatzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 177. orr.

Gero besoak sartu zituen aitonaren gorputzaren azpitik, eta ahalegin handia eginez, bira eginarazi zion albo baten gainean utzi zuen arte, eta pixoihala kontu handiz erretiratu, bildu eta gelaren zoko batean utzi zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.

14 bira eman

Zaldiko-maldikoan ibiltzea baino, hark bira ematen zuen guztietan aita han zegoela ikustea zen, ororen gainetik, niri gustatzen zitzaidana.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 175. orr.

4.800 metroko ibilbidea osatu beharko dute, 608 metro dituen zirkuituari zortzi bira emanda.  Berria - Kirola   2004-06-12

Horrek esan nahi du, beheko danborrak laurehun bira eman dituenean, goiko danborrak bat bakarra emango zuela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.

Gizakume arrunt batek munduari hirulau aldiz bira emateko beste kilometro ibil ditzake oinez bizitzan zehar.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 100. orr.

Banekien nik guztiz bestelakoa izan zela Yuri Gagarin errusiarraren esperientzia, Lurrari bira eman zion lehen astronautarena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 213. orr.

Munduari 24 orenetan bira ematea, urte berriari ongi etorrika luntx eta txanpaina tarteko, aireportuz aireportu, denbora gehiegi eman gabe bakoitzean.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 68. orr.

2004ko otsailaren 18an, Guy Philippen irudiak munduari bira eman zion.  Berria - Mundua   2004-03-11

ESAren arabera, gaur egun, 10 ordu eta 45 minutuan ematen dio bira Saturnok bere ardatzari.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Giltzari sarrailan bi bira ematen zizkion, ernegazio hotzez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Sarrailan indarrez sartu, bira eman eta... eta zabaldu egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 253. orr.

· (180º edo 90º-koa) ik beherago 15. Bira eman eta atzerako bidea hartu du Angelak, askoz lasaiago orain.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

Autoari bira eman eta Oñatiko bidea hartu nuen beste behin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 28. orr.

Mantso-mantso, baita ere, bira eman eta logelarantz egin zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 121. orr.

Martinek bira eman behar izan du lagunaren aurpegia ikusteko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 32. orr.

Erabakirik zuhurrena bira eman eta Donostiara itzultzea zatekeen arren, talkiz aurrera jarraitzeko agindua jaso zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 86. orr.

Bestaldera bira eman eta kapa astinduz alde egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 21. orr.

Harryk ahoa zabaldu orduko "kaixo" esateko, Justinek ikusi, bat-batean bira eman eta arin alde egin zuen kontrako norabidean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 126. orr.

Ohean bira eman eta izandako ametsa gogoratzen saiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 22. orr.

Makila alde batera utzi, Ginnyri besaburuetatik heldu eta bira eman zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 257. orr.

-Ezzzzzz! -oihu egin zuen Ronek, bolanteari bira emanez; ozta-ozta baina libratu egin ziren harri beltza jotzetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

Harryk bat-batean eman zuen bira eta Alicia Spinnetek garrasi egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 209. orr.

Madrazoren esanetan, Espainiako Gobernuaren politikagintzak «180 graduko bira eman behar du», «ezkerreko politikari» bide emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Madrazok ausardia izan beharko luke aitortzeko Ibarretxe lehendakariak ez duela ahalbideratu egitasmoa gurekin adostu eta ezkerretara bira ematea.  Berria - Harian   2005-02-18

15 bira erdi

Bira erdi eta alde egin zitean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 49. orr.

Neskatoak bira erdia egin zuen Egutxiren aldera.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 69. orr.

Ikasi genuen nola ibili martxa-lerroan gora eta behera, denok aldi berean; nola egin bira erdia, batak bestearen aurka talka jo gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Kabinako atea zabaldu, bira erdia egin, eta inongo zalantzarik gabe gaztearengana jo zuen artez-artez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 93. orr.

Ontziak bira erdi bat egin zuen ababor aldera, eta tximista bezala abiatu zen gero norabide hartan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Errotonda batek urmael txiki bat babesten zuen erdian, eta autoak hari eman zion bira erdia edifizioaren aurrean gelditu aurretik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 128. orr.

Autoa martxan jarri eta handik abiatu zen bizkor, berriro urmael biribilari bira erdia eginez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 129. orr.

Lehen zatia amaitzerako, ordea, Zdrahalek jokaldi aparta egin eta bira erdia eman ondoren, 1-1ekoa ezarri zuen.  Berria - Kirola   2004-12-23

Bira erdia eman nahi izan nuenerako, gainean nuen mintzo zalapartariaren jabea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 48. orr.

Aulkiari bira erdia emanda Mentxuk leihotik ikusi zuen Santos atari aldean presaka. Neskak bizkorrago kulunkatu zuen eguzkitakoa eta bira erdiak egin zituen orpo-gainetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 167. orr.

Lolak, ordea, aise saihestu du atzaparkada, gorputz osoari bira erdia eraginez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 10. orr.

Larreak, zinez nabarmen, bira erdia eginarazi zion bere zaldiari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.

16 jira-bira ik jirabira.
17 jira-biran ik jirabira 3.
18 jira eta bira adlag

Miru bat ikusi genuen, zeruan jira eta bira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 84. orr.

Eta jira eta bira hasi ziren, gero eta arinago gero eta mugimendu zorabiagarriagoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.

Hainbertze goiti eta beheiti, hainbertze jira eta bira, nola zehaztu zuen ibilbidearen nondik norakoa? Tiobiboan jira eta bira, gora eta behera, hor doa, joan eta joan, zalditxoa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

Elur-malutak dantzan, aiko-maiko, jira eta bira leiho handien beste aldean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Antxetak jira eta bira zebiltzan, uluka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.

Jira eta bira dabilen errota handi bat.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 56. orr.

Burua jira eta bira dabilkit.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 116. orr.

Emakumea zutitu orduko ohartu zen auzitegiko aretoa astiro jira eta bira zebilkiola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 523. orr.

Ziri luze batez zeharkaturik, jira eta bira darabiltzazue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 117. orr.

Eta han ibili ginen biok jira eta bira, beti gai beraren inguruan. · Hemen jira eta han bira, letren eta hitzen desfile koloretsuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.

· iz Harik eta, hainbeste jira eta bira egin ondoren, izerditan hasi nintzen arte.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 183. orr.

Hainbeste jira eta bira eman zizkion asmo horri, hain liluraturik zegoen harekin azkenerako, ezen [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 340. orr.

Autoen argi urdinak jira eta bira iraunkorrean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 137. orr.

19 tira-bira ik tirabira.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko tira bira (3); aurkezteko bira (3); beste bira bat (3); bi bira (6)

bira antolatu (3); bira bakar (3); bira bat (38); bira bat egin (4); bira bat egingo (8); bira bat egitera (4); bira bat eman (3); bira batean (4); bira batzuk (4); bira biraka (4); bira egin (49); bira egin eta (11); bira egin zituen (3); bira egin zuen (17); bira egin zuten (3); bira eginarazi (3); bira eginez (4); bira egingo (6); bira egingo du (5); bira egitea (3); bira egiten (13); bira egiten ari (3); bira eman (55); bira eman behar (7); bira eman eta (19); bira eman zion (10); bira eman zuen (5); bira emanez (5); bira ematea (4); bira emateko (4); bira ematen (11); bira erdi (3); bira erdia (10); bira eta (22); bira eta bira (14); bira etengabean (3); bira gehiago (3); bira guztia (3); bira handi (4); bira hasi (11); bira hasiko (6); bira hasiko du (5); bira honetan (7); bira ibili (8); bira ibili zen (3); bira izan (4); bira luzea (3); bira osoa (11); bira osoa eman (3); bira osoan (10); bira txiki (8); bira txiki bat (6); bira zebilen (3); bira zebiltzan (5)

bizkaiko bira (3); bost bira (3); edo bira (8); egin zuen bira (3); egindako bira (6); egingo duen bira (3); eginiko bira (3); emakumeen bira (6); eta bira (105); eta bira egin (5); eta bira eman (3); eta bira hasi (6); eta bira ibili (8); eta bira zebilen (3); eta bira zebiltzan (5); eta jira bira (4); eta tira bira (3); europako bira (11); europan bira (3); furgo bira (4); graduko bira (4); hainbat bira (5); hainbat bira egin (3); harryk bira eman (4); hiru bira (4); inguruan bira (8); jira bira (13); jira eta bira (69); komunikazioa tour bira (4); kontzertu bira (4); munduari bira (17); munduari bira eman (3); nazioarteko bira (6); neskatoak bira egin (3); puntu bira (5); puntu bira besterik (3); taldeak bira (3); tira bira (19); tour bira (7); zehar bira (4); zuen bira (8); zuten bira (6)

birak eman (3); birak ematen (8); birak eta (7); birak izan (4); inguruan birak ematen (3); jira birak (3)

birako azken (4); birako bigarren etapa (3); birako lehen kontzertua (3); emakumeen birako (4)

biran parte (5); biran parte hartu (3); bizkaiko biran (3); egindako biran (3); jira biran (15)

ari den biraren (3); biraren barruan (9); tour biraren (4)

aurkezpen birari (4); birari ekin (3); birari ekingo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus