Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaldiko 1 iz zaldi txikia.

Biraka ziharduen berebiziko abiaduraz, zurrunbiloaren erdigunera makurtuz, zaldiko bat zirkuaren pistan bezala, gero eta agudoago.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 351. orr.

Gau hartan ez zen besterik entzun Miguel Páramoren zaldiko beilegiaren putinka baino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.

Longaina zaldiko gorrixka baten larruz egina zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 47. orr.

Gizonak feltrozko txanoekin, ahuntz, zaldiko edo orein larru kolore anitzekoetan bilduak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 121. orr.

Atzamarrak hozmindurik, belarriak gorriturik, begiak gaziturik, sudurra zaldiko nekatuen antzean lurrina zeriola.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 268. orr.

2 irud/hed

Karrusel abandonaturiko zaldiko baten gainean zegoen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 115. orr.

3 zaldiko-maldiko jolas parkeetako plataforma biribil birakaria, zaldiak, autoak eta besteako jarlekuak dituena eta jostagarritzat erabiltzen dena.

Liburutegi txiki bat, gazteentzako bilera-gela bat eta umeentzako jolastokia ipini ahal izateko, bere zaldiko-maldiko eta bilintzi-balantzarekin, eta beharbada igerileku txikitxo batekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.

Zaldiko-maldikoan ibiltzea baino, hark bira ematen zuen guztietan aita han zegoela ikustea zen, ororen gainetik, niri gustatzen zitzaidana.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 175. orr.

Zaldiko-maldikoak bira-biraka segitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 175. orr.

Zaldiko-maldikoan zelan zaldiak denak abian eta hala ere denak beti elkarren arteko distantzia berean, carroussel zoro-eroan, horrelaxe gabiltzala ematen dit niri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 232. orr.

4 irud/hed

Telebista piztu nuen, arreta pantailan jarri eta nire pentsamenduen gurpila gelditzeko; bestela zaldiko-maldiko bihurtuko zitzaidalakoan, zalapartatsua, figura beti berberen erakusle.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Haurtzaroan gurasoei erdi entzundako hainbat kontu berritu nuen nire arteko zaldiko-maldiko eroan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi zaldiko (5); zaldiko maldiko (23); zaldiko maldikoa (5); zaldiko maldikoak (4); zaldiko maldikoan (6); zaldiko potentzia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus