Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tirabira (orobat tira-bira g.er., tirabida g.er.) 1 iz pl auzi edo eztabaida baten inguruan aurkarien artean gertatzen diren gorabeherak edo liskarrak.

Gobernuan berean izan dira tirabira batzu, ahal bezala estali nahi ukan dituztenak.  Herria   2005-11-10

Zer dira zure barne-borroka eta tirabira horiek?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.

Bi borondate horien artean, tirabirak, abenikoa nahiz talka izan daitezke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Etengabeak ziren Elizaren eta Inperioaren arteko tirabirak, lurralde errebindikazioak zirela medio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Cazi-askeva, militarren arteko tirabira guztien epailea, emirra kanpoan dagoenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.

Ordena barruko tirabirak isildu nahi ziren horrela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Settembrini humanistaren eta Naphtha jesuita-juduaren arteko tirabira politiko, teologiko eta metafisikoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.

Baroja-ren tirabirak Urquijo-rekin Lhande-ren plagio baten kontura.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 247. orr.

Hitzarmen hori tirabira latzen sortzaile izan da Indiako eta Pakistango gobernuen artean.  Berria - Mundua   2004-07-16

Tirabira eta eztabaida biziak zeuden euskalkien eta euskaldunen artean: norberarena zen on bakarra, eta auzokoena erabat txarra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 56. orr.

Sarasolareneko borroka eta tirabira horiek denak gertatzen ari zirela han ibiliko nintzen ni, eta ezertaz jabetu ez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.

Kikek bereziki gogoratzen ditu kanpaldi hartan Guardia Zibilarekin izandako tirabirak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 68. orr.

Enrike, berriz, bakarrik zegoen, Compañía Vascongada de Segurosekoekin tirabiretan, erretiro aurreratua edo elbarritasun osozkoa lortu ezinik.     «Kuskue tanden», 2004 - 143. orr.

Horren ondorioz merkataritza-soberakin aski handia sortzen da, beste bi eremu handiekiko harremanetan tirabira etengabeen sorburu dena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Zurrumurrua dabil-eta tirabirak sortu ote diren Londresen eta Pekinen artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 460. orr.

Ni prest nagok tirabirak ahantzi eta berriz adiskidetzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Euskalkien inguruko tirabira eta eztabaida antzuak salatzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 73. orr.

Beharbada, tirabira gehiegi zegok gizakien bihotzean, grina gehiegi, mendeku gogo gehiegi.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 198. orr.

Ahmed Kureiak atzo ukatu zuen PANeko presidente Jasser Arafatekin tirabirarik edota desadostasunik duela Egiptok PANi egindako eskaeren inguruan.  Berria - Mundua   2004-06-22

2 (singularrean)

Beste gizon batekin tirabira izan duela?  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 81. orr.

Funtsean, ez zen ordukoa beren arteko tirabira.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 66. orr.

Bitartean tirabira dago Nigeriako agintarien artean.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Gutun honetan garbi agertzen da tirabira pobretasunean irauteko Inesen aukeraren eta Gregorio IX. Aita santuaren jarreraren artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Hamar egun zentzumenen tirabira hura konpontzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

Bi jarrera ezberdin hauen arteko tirabiraren ondorioa zein izan daitekeen ez dago jakiterik.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Beste jarrera politiko bat hartu behar izan zuen, Italia banatzen zuten bi indar haien arteko tirabiraren erdian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 12. orr.

Tirabira hori areagotu egin zuen komunikazio ekumenikoetarako gune gisara mundu islamikoaren garrantzia pizteak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 198. orr.

Zeruaren eta itsasoaren arteko kolore-apustu eta ñabardura gris-urdin amaigabeen tirabira lausoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

Gero, tirabiran indarka, ezpatak trukatzen dituzte, eta hamletek laertes zauritzen du.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 225. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bi herrialde hauek independentzia eskuratu zutenetik (1947) etengabeko tirabira iturri izan da Kaxmirko lurraldea.  Berria - Mundua   2004-09-07

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nik ez diat traturik egiten munduarekin, ez nabilek tratu-tirabiran inola ere nik ezagutu dudan eta nire bizitzatik kanpo utzi dudan munduarekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 116. orr.

Ateon atzean aurki litekeenak arriskua luke, esate baterako, arraza-tirabirak areagotzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.

Ezin zuen ezer egin pertzepzio-tirabira hori gelditzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

Sei hilabeteko eztabaiden ondoren eta hainbat barne tirabira igarota, Aberri Batzarrak ezustekorik gabe onartu zuen Euzkadi Buru Batzar berria.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus