Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jirabira (32 agerraldi 25 liburutan; orobat jira-bira 13 agerraldi 12 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian jirabira agertzen da) 1 iz itzulbira, itzulia, bira.

Zaharrak jirabira bat egin zuen, berriro zaharren artera joateko bezala. Jirabira biren ostean, dagoeneko ezin nion fusilari goian eutsi luzaroan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 36. orr.

Suzko gurdi bat sartu zen atetik eta bizpahiru jirabira egin zituen gelan batetik bestera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

Munduak jirabira asko eman ondoren, neska hark eta biok halako harreman labur bat izan genuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Bizitzak jirabira asko ematen zituela, inork ez zekiela zer gerta zitekeen handik bost minutura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 195. orr.

Berehala ugalduko da txorien algara, alturako jirabirak utzi eta arrapaladan jauziko dira uretara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.

Ni ikusi orduko haren zaunkak eta jira-birak. Sentsazio gurpilaren edozein jira-biraren distira edo itzala pausatutako unea kristalizatu eta izozteko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 151. orr.

Lehengoan auto-ilara batek harrapatu hinduen eta hamaika jira-bira eman behar izan hituen lanera iristeko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 36. orr.

Dantzariek mutila korapilatu zuten beren dantzen mila jira-birekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

Egizue Sionen jira-bira, zenbatu bertako dorreak.  Elizen arteko biblia   Sal 48,13

Lemaren kirrinka tarteka, kakotik askatu eta jirabira noiz hasiko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 220. orr.

Gerriaren jirabira osoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.

Erruleta handi horren jirabirari begira, zorabiatzeko zorian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.

2 (izenondoekin)

Corleyren buruaren jirabira geldiaz oroitu eta nahikoa lasaitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 86. orr.

Mota ezberdinetako hegaztiak azaldu ziren santuaren gelatxoaren inguruan hegaka, beren musika eta jirabira alaiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 793. orr.

Haren ahots sarkorra belarri zuloetan jirabira beltzetan higitzen zitzaion, sabeleraino sartu aurretik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 143. orr.

Leihoz leihoko jirabira zorabiagarrian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.

Harik eta bere pentsamendua, gero eta jira-bira bizkorragoen poderioz, intentsitate harengatixek lehertu zen arte.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 30. orr.

Baina mundua biribila da, eta jira-bira etengabean dihardu gainera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Mollyren txirikordak haren buruan jirabira zirimolatsuan zebiltzala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 43. orr.

Helizeen jirabira zaratatsua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 376. orr.

Bistara azaltzen zen lurralde eremu hartan etxe dotoreak eta eliz dorreko kupula sabel-handiak nabarmentzen ziren aurrena; harago, ibaiaren jira-bira ugariak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Eta ez zen ulertzen jirabira zehatz ero haien arrazoia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 123. orr.

3 (adizlagun gisa)

Errusiako poliziari jira-bira ibiltzea ez zaio atsegin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 73. orr.

Haren ikusmenean hiru eihera zebiltzan jira-bira, baina eskalea gureari begira zegoen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 155. orr.

4 jirabiran (20 agerraldi, 13 liburu eta 5 artikulutan; orobat jira-biran 16 agerraldi, 11 liburu eta 3 artikulutan) adlag jirabiraka.

Zibaren antzera etengabeko jirabiran. Gure planetaren inguruan jirabiran dabilena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Ok egin eta botatakoaren jira-biran dabilen txakurra bezalakoa.  Elizen arteko biblia   EsZ 26,11

Kanpamentuko suaren jirabiran.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 112. orr.

Untzia urperatu balitz, zurrunbiloaren jira-biran joan eta atsedena aurkituko zukeela itsas zolan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 84. orr.

Itzulipurdika ibili dira, jirabiran, elkarri ukabilka eta madarikazioka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.

Beren haurrak, tam-tamaren soinuan jirabiran dantzatzen dira konortea galdu arte.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.

Hori dela eta, gaixoak zorabialdiak izaten ditu, eta, ohean etzanda dagoela ere, jirabiran dabilela iruditzen zaio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.

Aurreko egunetan jira-biran ibilitako ideiak biltzeko kontzentrazio ahalegin handiaren ondoren.     «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.

Burua jira-biran, eskema aldaketaren batekin beharbada funtzionatuko zuela pentsatu eta, bat-batean, zera etorri zitzaidan burura: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.

Gero esan beharrekoak hitz haren jirabiran josteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 54. orr.

· Baina mundua biribila da, eta jira-bira etengabean dihardu gainera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jirabira egin (4); jirabira egin zituen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus