Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aizu1 (ETCn 7.130 agerraldi; orobat adizu ETCn 100 agerraldi) interj esandakoaren indargarri edo arreta eskatzeko erabiltzen den hitza. ik aizue, aizan, aizak; aditu1; ei2; e.

Aizu, morroi batek zuri gutun hau emateko eskatu dit.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 25. orr.

-E, aizu, zer dela-eta ari zara honi zirika?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 188. orr.

-Aizu, andre Fausta, ez al zaizu begitantzen hor doan jauna Valencia doktorea dela?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 149. orr.

"Aizu, ama", esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 234. orr.

Behin, izeba Marixabel etorri zen eta aizu, ez da normala, neska honek oso azkar ikasi du esan zidan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 21. orr.

-Negar eginez ez dituzu lotuko lokarriak, aizu -esan du McAllister andereñoak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.

Aizu, Maribel, zu zara karteroa?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 15. orr.

-Aizu!  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 104. orr.

-Aizu, uste dut hemen okerren bat izan dela -erran nion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 169. orr.

Aizu, anker hori, nolatan jarri duzu zalantzan amaren bihotza?  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 115. orr.

-Askotan etortzen zait galdezka, aizu, zer egin zenuen halako herritan kreditua eskatu zigun amona harekin?  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 112. orr.

Orain arrazista ez izateko ijitoak gustatu behar, aizu, hori besterik ez genuen behar.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 101. orr.

Aizu, faborez, Ibaetako sute horren inguruan ahal duzun guztia lortu iezadazu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 68. orr.

Aizu, tabernan esan didate, Txiki hori, fusilatu behar duten hori, extremeñoa dela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 204. orr.

Aizu, eta gainerakoan, zure denboraldirik onena ikusten ari garela dirudi.  Berria - Kirola   2004-02-20

Esan nion erdi txantxetan: aizu, atera ezazue B plana, honek ez baitu aurrera egingo! B plana atera beharra daukate!  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Hortik aurrera, herririk herri hasi nintzen galdezka, "aizu, ezagutzen duzu panderoa jotzen duen inor?".  Berria - Kultura   2004-11-27

- Aizu, aizu -esan zuen postukoak-, kontuz baxerarekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 481. orr.

-Aizu, harritzekoa da gero.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 16. orr.

Aizu! Ekarri zure aizkora, eta ireki palmondo hau, larbak bil ditzagun.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 81. orr.

-Gainera -gehitu zuen ziurtasun handirik gabe-, zu haren antzekoa zarela esango nuke, aizu.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 19. orr.

-Bainuetxe hori, aizu, ez zen horrelako pertsona batek erabiliko zukeen ostatua.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 104. orr.

-Aizu, aizu! -hots egin zion berriro Ninik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 63. orr.

"Talo-talo eginda uzten zituen, aizu!", esaten zizun.     «Bizia lo», 2003 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus