Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aizan (ETCn 829 agerraldi; orobat adizan ETCn 5 agerraldi) interj esandakoaren indargarri edo arreta eskatzeko erabiltzen den hitza. ik aizu1, aizak, aizue; aditu1; ei2; e.

- Aizan, nola utzi dun lana horrela?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 100. orr.

Salmahaiaren kontua dun, aizan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 342. orr.

Aizan, hik ez dun ezagutuko Shaw izeneko inor?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 139. orr.

Eta, anartean, amari esaten zion: "Aizan, hi, ergela, aizan zer polita den hau".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 54. orr.

Aizan, Amaia, buelta hartzea ba al daukan?  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 28. orr.

Primeran, aizan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 91. orr.

-Aizan, esna al haiz?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 54. orr.

-Aizan -gauzak argitu beharra sentitu zuen Nano Zuriak-, egia esaten badinat, niri ile-kirrua gustatzen zaidan gehien.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 99. orr.

Aizan, baina ez dun hori eman dinadan berri bakarra, presta hadi: Patxi ezkondu egiten zaigun!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 253. orr.

Aizan, entzuten al didan!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 303. orr.

- Aizan, Ane... zera... zelan esango dinat...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 222. orr.

-Aizan, bihar amaren etxeko belarra moztu behar dinat, eta biak joan gaitezken.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.

-Aizan, entzundakoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 137. orr.

-Aizan -berdindu du bere hizkera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 14. orr.

-Aizan, ni ni naun, eta utzi bakean, emakumea!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 41. orr.

Aizan, bizirik irtengo al naiz? -kamusada ezkutatzen saiatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.

-Aizan, Ester! -oihu egin zion Mikelek bertako alabari.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 125. orr.

Aizan: Ez dun kaferik izango?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus