Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aizue (ETCn 1.070 agerraldi; orobat adizue ETCn 7 agerraldi) interj esandakoaren indargarri edo arreta eskatzeko erabiltzen den hitza. ik aizu1, aizan, aizak; aditu1; ei2; e.

Ez zabiltzate ongi hemen aizue, ni biharko Txekia-Danimarka palkotik ikusteko irrikitan nago; ea iristen naizen.  Berria - Kirola   2004-06-26

Apirilaren 20an, eta Sevillan izotza, aizue!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 145. orr.

Aizue, eztarria lehortzen hasi zait, ekarriko al didazue zer edo zer edateko, mesedez?     «Kuskue tanden», 2004 - 47. orr.

Bultza egiten omen zion, aizue!  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 31. orr.

-Aizue, eta zer egiten du zuen aitak Magiako ministerioan?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.

Eta, gainera, sekulako iskanbila dut hemen... Aizue, beheratuko al duzue musika, arren?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 225. orr.

Badakit ez dagoela ondo, baina larrialdia larrialdi da, aizue.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 51. orr.

Bakoitzari berea, aizue.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 189. orr.

Aizue, pasadizo hura gogora ekartzeak berak egundoko ikara ematen dit oraino...  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 80. orr.

Aibala, Arantzazun, Gasteizen eta Iruñean frexko baino eguzkia daukate, eta besteotan lainoa eta xirimiria, aizue!  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 93. orr.

"Ikus gaitzazuen", errieta kutsua duen leloa da: e! aizue, hemen gaudela, edo horrelako zerbait.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 110. orr.

-Aizue, gazteok -esan zien-, ondo asko dakit leku batean egiten direla eroste-agiri guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 210. orr.

-Baina, aizue -esan zuen izeba Katek, ia ezin egonik-, nora doa Julia?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 269. orr.

Gero, mahaikideei mintzatu zitzaien, beso zabalduez hitzei lagunduz: -Ez omen dik hotzik pasatuko, aizue!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus