Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aizak (ETCn 1.289 agerraldi; orobat adizak ETCn 20 agerraldi) interj esandakoaren indargarri edo arreta eskatzeko erabiltzen den hitza. ik aizu1, aizan, aizak; aditu1; ei2; e.

-Aizak, hi! -esan zion Pepponek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 205. orr.

Baina, aizak, hau guztia alde batera utzita, zer deritzok bide hori egiteari?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 65. orr.

Eta, aizak hi Santxo, nik gutxi ikusten diat edota bestela, han ageri den itzal handi hura, Dulzinearen jauregiak egiten duena duk noski.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 119. orr.

-Aizak, hau ez duk txantxetako gauza.     «Kuskue tanden», 2004 - 201. orr.

-Aizak, Dutertre, gaur gauean...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 18. orr.

Aizak, eiteziyon arek, beste botoibat, esate ziyon, jarri bearko iyoke, esan diyo geoxio, ire zamarrote orri, eta ala bukatu da kontuba.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 111. orr.

-Aizak, Jito, etzakela presarik izan!  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 14. orr.

"Aizak, agure mainontzi, bertze batekoz goraintzi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.

Esan nion: aizak, nahikoa duk, lasaitu hadi, eta azkenean jaramon egin zidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 185. orr.

Gora egin diat bide zaharretik, gora egin diat, aizak!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.

Baina ez, aizak, ez duk bidezkoa, sutan jartzeko modukoa duk burges demontreek hau guztia jatea!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Eta ni, berriz, gizendu egin nauk, aizak!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

- Aizak, Pataki, galdera bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.

Aizak -adi begiratu zion, sekulako aurkikuntza egin izan balu bezala-, zergatik ez haiz Mirenen hilketa argitzen saiatzen -iradoki zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 165. orr.

Aizak, Tommo -esan zuen Charliek, bere eskua nire beso gainean jarrita-, konturatu ere egiterako itzuliko nauk.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.

Behin baino gehiagotan sortuko zitzaigun galdera hau egiteko gogoa: "Aizak!".  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 76. orr.

Gauza bat esan behar diat, aizak, adiskide: zoritxarrekoa izaten errazagoa zegok zorionekoa izaten baino; eta nik, badakik, ez diat bide erraza aukeratzen duen jendea maite, ez ditiat mainontziak gogoko!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 29. orr.

-Aizak, nork daki ze pasa zen etxe horretan?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 255. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus