Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ailedi interj nahia edo itxaropena adierazten duen partikula, 'oxala balitz'en kidekoa. ik oxala; baldinbaitere; aileza; ailitz; ailu; aineza.
Orain Korsikan da, hemendik oso urrun; ailedi hamar urtez han gera! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 129. orr.
Azkazi guztiak hil dituxu, lurraldeak abandonatu, bazterrak zikindu, etxeko supazterra itzali -ailedi ez osotoro iraungia-. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 89. orr.
Bekatu horren barkagarri, ailedi liburu eder hau beste dozenerdi irakurle zororen mintegi. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 10. orr.
Ailedi haragi zinez trinkoegi hau urtu, mehe-mehe eginik ihintz huts bilaka! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 37. orr.