Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aileza interj nahia edo itxaropena adierazten duen partikula, 'oxala balu'ren kidekoa. ik oxala; baldinbaitere; ailedi; ailitz; ailu; aineza.

Eta azkenik, hari sinetsarazirik ezkongabe gelditzen zaion denbora gutxia bitartean baizik ez dukeela zilegi amodioaz gozatzea, aileza fiteago delibera amodiotik fitsik ez galtzea!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 128. orr.

Aileza biziki maitatua izatearen segurantzak zure arima doi bat kontsola!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 200. orr.

Aileza osasuna eta bihozberatasuna aldi berean berriz har, betiko egin zaitzan zoriontsu!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.

Aileza euskarak aski luzaz iraun, ikus dezagun, hautetsi euskaltzale baten mintzairarekiko politika!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 119. orr.

Zeruak aileza bakea ekar, hala ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus