Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ailitz interj nahia edo itxaropena adierazten duen partikula, 'oxala balitz'en kidekoa. ik oxala; baldinbaitere; ailedi; aileza; ailu; aineza.
Behar ez denen bat badugu; joko ustel baten susmoa dut: ailitz etorria jada gaua! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 45. orr.
Ailitz oraindik lehena!, bi hilabete atzera, besterik ez, hemen ezer aldatu ez duten bi hilabeteok, soilik; zergatik ezin da apirila izan!, eta gainerako guztia nire baitako haluzinazio bat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.