Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udaren azken alderako eguna da, eguzkitsua, beroa. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 20. orr.
Nola itzulikatu azken horren ihesak sorrarazten duen zirrara, bere koldarkeria mozorrotzen duenean eserleku batez profitatzeko aitzakia ahulaz? Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 233. orr.
Borzgarren zezena eta azkena Villagrandeko dukeari berari egokitu zitzaion, eta ez naiz honetan luzatuko, ez bainituzke zure pazientzia eta pairua agortu nahi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.
Umetako argazki bat, azkena ikusi dudana, ez dut gorde. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 218. orr.
Lehenbizikoa marguldurik dago jada, azkenak seda balitz bezalako distira du; ez da, ordea, trapu tindatu bat baino. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 57. orr.
Zeure bi gutunak berriz igortzen dizkizut, eta baldin zuhurra bazara, horiek izanen dituzu azkenak une zoriontsua iragan arte. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 114. orr.
Ni naiz lanera azken iritsia, mahats-biltzaileen atzetik hondarrak hartzen dituena bezala. Elizen arteko biblia Si 33,16
Gero, azken paratu nuen, noizbait moldatzekoen zerrendan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.
Thiéracheko gizasemeak azken ailegatuko dira, hamaiketako tranbian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.
Geroztik eskuarki etorri zen gizon hura, bere mozorro jantzirik gabe, auziaren azken ekitaldietan eta alegazioetan egoteko. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 9. orr.
Baina gizakien eta aingeruen azken atarramentuari buruzko gaia geratzen zait. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 118. orr.
Gogoratu nintzen nola, goizeko azken ikastorduaren amaiera aldera, iruditu zitzaidan, gelako leihotik, aterki gorri bat zihoala eguzkiak kiskalitako jolastokian barrena. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 57. orr.
Lasterka joan ginen harengana eguneko azken berriak ematera, baina hark aurpegian itxi zidan atea eta ez nuen ezer esaterik izan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 136. orr.
Ahotsak emozioz dardara egiten diola esango ditu azken hitzok. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 111. orr.
Hori da bere azken argazkia. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 19. orr.
Azken begiratua egin zion gelari. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.
Nire haurdunaldiaren azken egunetan, inbidiaz begiratzen nien pausorik inportanteena uste nuena emana zutenei. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 30. orr.
Bestalde... jakin dute Jone azken sei hilabetean lanean ari dela. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 172. orr.
Zure senarrak eskatutakoa gogo onez betetzeko asmotan, hemen doazkizu azken hiru hilabeteok gure zerbitzura egin dituen Gabriela gazteari buruzko nire gogoetak. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 57. orr.
Lehenengoen indarra datza atzetik azken ehun urteotako dotrina eta pentsamendu ekonomiko antolatua izatean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.
Dena den, orain SSetan dauden anitz, bereziki azken bizpahiru urteotan sartu direnak, armadan baino azkarrago igotzeagatik edo botere politiko handiagoa lortzeagatik sartu dira. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 98. orr.
Ez izan bekatariaren zori onaren inbidiarik, ez baitakizu zein izango den haren azkena. Elizen arteko biblia Si 9,11
Baina horien azkena egintzen araberakoa izango da. Elizen arteko biblia 2 Ko 11,15
Nire ondoan dagoen gazte batek komentario irrigarri bat egin du Azken afariko koadroan bizkarra emanda dauden apostoluak seinalatuz. Berria - Kultura 2004-08-07
Atzo goizaldean bukatu zen lau orduko aurreneko bilera, eta alderdiak ados jarri ez eta gauerako egin zuten bigarren hitzordua hainbat hedabideren hitzetan, "azken afaria» izango zen atzo gauekoa. Berria - Mundua 2004-07-13
Azken afaria: hona nire gorputz-odolak! Elizen arteko biblia Mt 26,26 tit
Azken afaria: apostolu bakoitzaren aurpegia gertatzen ari denari buruzko ikuspuntu narratzaile bat da. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.
Jesusek Azken Afaria ospatzen duenerako, auskalo, baina XIII-XIV mende izan ditzakete Pazkoa udaberriko lehen ilbetean ospatzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 105. orr.
Oraindik ere gogoan dut Leonardo Da Vinciren Azken Afariarena. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 149. orr.
Mendizabal ez zihoan Algortara San Nikolas elizan azken afariaren elizkizunean parte hartzera, seguru asko igandeko Aberri Egunari begira ariko ziren zer edo zer prestatzen, honezkero ez zaigu axola zer. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 108. orr.
Grial hori edalontzi bat zen, Jesusek Azken Afarian erabilia; Jose Arimateakoak gorde zuen ontzia, eta bertan bildu zituen Jesus gurutzean zintzilik zegoela bihotzetik eroritako odol tantak. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 11. orr.
Jesu Kristo gure Jaunak, ezarri zuena, ororen aburuz, bere azken afarian apostoluei erran zielarik: Egizue hau ene oroigarri!, hots, hau egiteko boterea har ezazue, hori baitzen sagaratzeko boterea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 125. orr.
Bermeon egin zaio azken agurra. Herria 2003-11-06
Oihane Errazkini azken agurra emateko deitutako nazio manifestazioa arratsaldeko 17: 30ean abiatuko da Bulebarretik. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Andereñoaren azken agurra zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.
Azken aldiz lagundu dit Nasserrek hotelera, eta azken agurra egin diogu elkarri, hunkigarriena. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 121. orr.
Izan ere, Amaliak, 70 urte bete eta geroxeago, idatziz jakinarazi zion bere abokatuari, hil eta gero, Probidentzia izeneko beilatokian nahi zuela azken agurra jaso. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 51. orr.
Nire ustez, behintzat, poema luzeko azken bertsoa Rimbauden azken agurra da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 128. orr.
Abuztuko asteazken horretan, bederen, eliza jendez ihaurri zegoen, emakumeari azken agurra ematera joana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.
Berri on horrekin etorri zen bere ahaide eta adikideer azken agurren egitra. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 209. orr.
Duela berrogei urteko saio eta txapelketetan, ohikoa zen lehen edo azken agurrean, aurrez aurreko entzuleei diosala egiteaz gain, irrati-entzuleei ere egitea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 165. orr.
- Hoa arotzarengana eta gurpiletan irristagailuak ipintzeko eskatu - esan zuen Txitxikovek, eta hirira joan zen, bera bakarrik eta azken agurra egitera inoren etxera inguratzeko asmorik gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 540. orr.
Hura izan zen haren azken agurra. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 183. orr.
Azken agurra egin nahi nion Yvani. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.
Eta hitz labur horretan asko zegoen: azken agurra, urrutiko deia, guztien kontra - are bere kideen kontra ere - borrokatzeko erabaki irmo eta ikaragarria, eta kexa, kexa motela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 159. orr.
Musu baten hotsa izan zen azken agurra. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 11. orr.
Hemen galdeginen dautzut azken agur bat... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 195. orr.
Sinbadi egin azken agur hura azkena izan ez zen moduan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 224. orr.
Sakelatik gogoaren kontra atera, eta paltoko paparrean ipinirik, aise kezkagarriagoa iduritu zitzaion hurrengo atalaren, hots azken aitzineko zatiaren irakurtzen hasi zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 129. orr.
Urratsa luzatuz, abiadura zalutuz, azken aitzineko herrixkari hurbilduko naiz bai, ondarrean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 94. orr.
Bazekien orain halabeharra eta arrisku guztiak puntu batean biltzen zirela: biharamuna giltzarria izango zen, azken ahaleginaren ala hondamendiaren eguna, azken arnasarena. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 268. orr.
Ene maiteok, ilunabar horretan, neure gorputz honi su emanen diot, ea behingoz argi pixka bat ematen duen, eta gero, hego-haizearen eskuak barreia eta sakabana ditzala nire errautsak eta maitasun-keak Azpilgo zoko-moko guztietan, ene herriaren azken arnasarekin nahas daitezen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 135. orr.
Orduan hizkuntza, bere azken arnasetaraino kuxkurturik, sinbolo huts bihurtua geneukake: bandera baten edo egunkari baten pare bihurtua; hots, oihala, papera: merchandising nazional hutsa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 242. orr.
Egun batzuk hil edo biziko lehia gogorrean aritu eta Herioren aurpegi herbala azazkal luzeez zauritu ondoren, berak ere azken arnasa eman zuen azkenik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 192. orr.
Azken arnasa eman zuenean, Adeodato haurrak negarrari ekin zion marruka eta guk aginduta isildu zen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 239. orr.
-Libyako nomadek, heleniarren arabera lurperatzen dituzte hildakoak, nasamonek izan ezik; hauek eserita lurperatzen dituzte, azken arnasa ematean eserrarazi eta ahoz gora hil ez daitezen zainduz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 326. orr.
Eta azken arnasa eman zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 137. orr.
azken arnasan nago! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.
"Hasieran esan dudana errepikatuz amaitu behar dut", dio Agirrek bere hitzaldi luzearen azken arnasetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 168. orr.
Ume-umetako erreflexuak izaten dira, gaitzaren azken arnasetan ere ohikoak. Berria - Gaiak 2006-01-21
Gero berriz, Historiaren azken arnasetan, suge-larru onaz zeharo atzendu eta Latex izeneko jainkoaizunaren lagun egin du merkatuak emakumea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.
Eguna joan eguna etorri, barrena janik azken arnasetan nago ni. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.
Berak ere badaki azken arnasetan dagoela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 178. orr.
Eguna joan eguna etorri, barrena janik azken arnasetan nago ni. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.
Berak ere badaki azken arnasetan dagoela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 178. orr.
Itsasoratu aurretik bere "adiskideari" buruzko azken aurreko albistea jaso zuen, edo hala iruditu zitzaion behintzat. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 129. orr.
Florent, berriz, Mondétour kaleko izkinan gelditu zen, ezkerraldeko azken aurreko etxearen parean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.
Azken-aurreko tranbia da; azkena hemendik ordubetera iraganen da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 28. orr.
Niri, ordea, gure gaurko eskola sistema ikusita, azken aurreko puntua etortzen zait behin eta berriz gogora. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 160. orr.
Igor Elortza, Amets Arzallus, Jesus Mari Irazu eta Maialen Lujanbiok Udaberriko Bertso Saioen zikloko azken aurrena egingo dute gaur 13: 00etan Santutxuko Karmelo plazan. Berria - Kultura 2004-05-22
Izan ere, lehen txandan aritu ziren lau traineruetatik bik bukatu zuten lehen postuan, baina beste biek azken eta azken-aurren egin zuten. Berria - Kirola 2004-07-06
Hobe da neure aurrean damu izatea eta mina edukitzea, maizago oroituz heriotzaz eta azken auziaz. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 75. orr.
Lotsatuta nengoen, azken batean nire errua baitzen, baina ezin jakin pentsamendu hori hain garrantzitsua zenik beretzat. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 49. orr.
Azken batean badik grazia pittin bat. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 59. orr.
Aurrerago aipatu den Entropiaren lege eztabaidaezina, azken batean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.
Azken batean, bai baitira keinu batzuk gustatzen zaizkigunak, beste noizbait nonbait ikusiak ditugulako agian. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.
Baina azken batean, amarena errepikatzen dute, berriro amaren barrura itzultzea baita nolabait maitearekin elkartu nahia. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 129. orr.
Daitekeen azken beltzena, bai, baina buru-botatzailea burujabe eta bere hitzaren, erabakiaren eta askatasunaren jabe dela erakusten duena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.
Hala ere, adierazpen horiek denak a posteriori jaso dira, Txikiaren azken beltza ezagutu ostean.Eguneroko urratsak zuzen eramateko ongi kudeatutako ahalkea beharrezkoa zen eta ahalkearen erabat galtzea azken beltza zitekeen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 106. orr.
Kopakoari azken beltza emateko bidean, neure izena bertze norbaiten ahoan aditu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 335. orr.
Hau da, zer duen azken beltzean erakusten. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 101. orr.
Azken beltzean, izen xixtrin batekiko atxiki-nahia (eta geronen izenarekiko ahantzi-nahia) da amodioaren indar kosmiko guztia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.
Ohartu al zarete Demokrazia izeneko señorita honi, azken beltzean, nork eusten dion zutik? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 22. orr.
Musu bakoitza azkena zen, eta gero azken bigarrena zen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 290. orr.
Beste bat (alde honetan jende askok jotzen du liburu horretara) letrazko labirinto hutsa da, baina azken bigarren orrialdeak Oi denbora hire piramideak dio. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 60. orr.
Hala, esaten da frantsesezko azentua azken SILABAN dagoela; txekierazkoa, berriz, hitzaren lehen silaban; polonierazkoa, azken-bigarrenean; latinarena ere azken-bigarrenean (zenbait baldintza betetzen bazituen), eta abar. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.
Azken buruan, nahi nion neure amodioa frogatu, ez ordea berea ase. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 276. orr.
Ekintza zibil eta kriminal guztiak egintza dira azken buruan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 212. orr.
Ez dakigu, azken buruan, nola pentsazen duen, nola taxutzen duen mundua, nola den marrazteko eta kantatzeko gai. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.
Ez dator alferrik gure mesede hori, azken buruan, latinezko mercesetik, adierazten baititu ordaina, saria, soldata, prezioa eta holakoxe ezgauzak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.
Ez ote du, azken buruan, izakera bakarzale eta antolagaitza zuritzeko mozorrorik egokiena? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 10. orr.
Ordaindu, korridorearen azken buruan zegoen eserlekuan eseri eta jakako patrikan sartu nuen eskua. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 12. orr.
Politika-urte baten historia da, azken buruan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.
Areago, guztiz funtsezkoa iruditu zitzaion hedabide modernoen ikaskuntza, irakaskuntza eta azterketa, azken buruan, hedabide horiek teoria eta praktika pedagogikoaren zati dira. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 123. orr.
Historialariek onartzen dute gaur egun, guhaurk genioen bezala, XX. mende hastapenean Europako erresuma zaharretan, Frantzian, Espainian, Italian, Ingalaterran eta Alemanian nagusitu zela nazionalismoaren sukarra eta hori izan zela, azken buruan, I. Mundu Gerlaren kausa garrantzitsuena. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 83. orr.
Irakurlearekin erabili beharreko lilura estrategian aski trebatua egotea da, azken buruan, kazetariari eskatzen zaiona. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 164. orr.
"Borondate politikoa» erakusteko, azken buruan. Berria - Ekonomia 2004-10-23
Azken buruan, emaitza txarrak justifikatzeko makina bat argudio daude futbolean. Berria - Kirola 2004-09-22
Sistema daktilologikoan ez dago aurpegiko espresiorik, eta azken buruan horixe da pertsonaren barne egoera adierazten duena. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
Eguneroko bizitzan legetxe, azken buruan, den-dena hildakoei loreak erostean geratzen da. Berria - Kultura 2006-01-17
Azken buruan, Europan energia nuklearrarekiko dependentzia handien eta jarrera baikorren duen herrialdea dugu Frantzia. Berria - Gaiak 2006-04-20
Mineral preziatua zen arraina, azken buruan. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 20. orr.
Haurride gehienak azken buruan zerbaitez bizi behar zela zioen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 14. orr.
Analisiaren azken buruan, normalean, trebetasuna maila handi batean punpezia nabarmena dela aurkitzen da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 250. orr.
Azken buruan, ez du nirekin hitz egiteko gogorik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 88. orr.
Azkenean, burmuinak - desioaren azken buruan - hainbeste espero izan dugun agindua bidaltzen du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.
Esku bat esku bat da, azken buruan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 100. orr.
Biharamunean lauretan agertu zen, bost otarrain, hiru botila xanpain eta bi azken-buruko zekartzala. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 225. orr.
Azken buruko mailegatzailearen auzia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.
Eskuak ziren haren bereizgarri, ordea, pikorta kafe-kolore argiz zipriztinduriko beso zuri belaxken azken buruko bitxi haiek; esku luze ikaratiak, beren azazkal kako eta guzti. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.
Arima kordegabetzen zihoakion, eta elurra entzuten zuen unibertsoan barrena ilaunki erortzen, eta erortzen, ilaunki, beren azken buruko jaitsiera bezala, bizi eta hil guztien gainera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 332. orr.
Azken buruko ezagumena era horretakoa baldin bada, orduan bizitza gutariko askok uste baino enigma handiagoa da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 233. orr.
Odol hotzean tiro bat jo eta gero are odol hotzagoan azken burukoa jo zioten. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 71. orr.
Azken eguna zetorkiolarik, bere seme Joseri deitu eta esan zion: - Maite banauzu, izan nirekin onbera eta leiala: ezarri eskua nire izterpean eta hitz emadazu ez nauzula Egipton ehortziko. Elizen arteko biblia Has 47,29
Hauxe da nire Aitak nahi duena: Semea ikus eta harengan sinets dezanak betiko bizia izan dezala; eta neuk piztuko dut azken egunean. Elizen arteko biblia Jn 6,40
Hurrena, udaberriko edo Garizumako tenporak kokatu orduko, beste eginkizun berezi bat bereganatuko dute: tenpora-egun hauetako azken egunean, larunbatean, apaizgintza edo apaizgintzarako pauso edo ordena santuak emango dira: Garizumako lehen asteko koarta-tenporetan justu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.
Azken eguna gainean zuela ikusi zuenean, bi urte lehenago Jainkoaren errebelazioz adierazi zitzaionez, hautatu zituen anaiei deitu zien, eta, goitik adierazten zitzaion eran, banan-banan bedeinkatu zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.
Eta galdetzen dizut, halaber: zinez ote dago beirazko ontzi horretan ene etorkizuna, jaun André, eta zinez edirenen ote dut, halatan, neure azken eguna, edo azken egunak edirenen ote nau ni? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 647. orr.
Gau hartan iduritu zitzaion haren azken eguna ez zela gehiago hain urrun. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 185. orr.
Emakume Abertzaleen Batzako hizlari ospetsuenetariko bat izan zen 36ko gerraren aurretik eta azken egunera arte abertzale suharra izan da. Berria - Euskal Herria 2004-04-06
Edo agian, "etxetik egotzi" aurreko "azken egunean bere ondoan izateko"; hori bera beste noizbait ere esan du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 17. orr.
Horrexegatik erosi diot hil-oihal bat, eta azken eguna iritsi arte toki seguru batean gordea dut. - Segidan, osaba Kamilengana jiraturik -: Ez nizun jakinarazi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.
Herentzia nire anaiarena eta zurea da, zuek zaindu duzue osaba azken eguneraino... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.
Azken eguna izan zitekeen, beti izan zitekeen azken eguna bizitzaren eta heriotzaren arteko mugan ibiltzen ginenontzat. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 59. orr.
-Ez ote da mila aldiz hobe azken egunera arte neskazahar bizitzea, zama zurbil hori korkoitzera eraman gabe? Zer egingo huke horrenbesteko senar batekin? Nolatan lotsa hazake gizaseme horietakoren batekin ezkondurik ez egoteak, hain bikaina eta olinpiarra izaki, planeta honetako maisu-lan nagusia izaki? Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 97. orr.
Eta ez zizun eman azken egunak bakean bizitzeko aukerarik ere. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 184. orr.
Behintzat aitaren ondoan eman nitian bere azken egunak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 56. orr.
Eta horrek bizipoza ematen dit, pozño txiki bat bederen azken egunei aurre egiteko. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 123. orr.
Horrek denboraren ezabatze bat dakar, ordea: bizitzaren zentzua azken eguna iritsi arte erabakitzerik ez badago, itxoite hori kenduta zentzu berri bat pizten da, denboraren iragan arruntarekin zerikusirik ez duena. Pako Aristi «Note book», 2005 - 135. orr.
Jartzen ginen aulkiren batean, itsasontziak ikusten genituen, eta guri eleka entzuten genuen ama, ene oroitean iduri bat baino ez den emazteki noble eta saindua, baina azken eguna arterainokoan distiratuko duena ene gogoan eta ene bizitzan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.
Alborakuntzan azken eman ditugunetatik hasita, bistan da juntaduran berdin aukerakoa dela aditz-isiltzera eta lokailuetara jotzea. ETC-zientzia, zuzenbidea Esaldiak josten, Juan Garzia Garmendia, EHU/UPV, 2017
Azken eman dugun adibidean txertatuko dugu halako bat, egoki baitator katean. ETC-zientzia, zuzenbidea Izen-sintagmaren antolaera, Juan Garzia Garmendia, EHU/UPV, 2019
Udaka eta neguka gertakari bakoitzaren ordena kronologikoari jarraituz, lazedemondarrek eta beren aliatuek atenastarren inperioari azken eman eta Pireoko Horma Luzeez jabetu ziren unera arte. ETC-literatura, saiakera Peloponesoko gerraren historia II, Tuzidides (Josu Naberan), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Edozein izanik ere gizadiaren azken epaia Mendebaldeko Zibilizazioari buruz bere historiaren atal modernoan, garbi zegoen Mendebalde modernoko gizakia markaturik zegoela zitalkeria ezabaezinezko bi krimen egiteagatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 198. orr.
Kikildurik joango dira beren bekatuen kontu ematera, beren gaiztakeriak izango baitituzte salatari. Fedegabeak eta zintzoak azken epaiaren aurrean. Elizen arteko biblia Jkd 4,20
Datozen egunetan azken epaia jakinaraziko dute. Berria - Euskal Herria 2004-01-31
Zure ustez, gaurko neurriek zerbait adierazten dute azken epaiari begira? Berria - Harian 2005-04-12
Espainian eman diren epaietan ez da zuzen-zuzenean landu gai hori, baina publiko egin den azken epaian, iazko abenduan, Auzitegi Gorenak kalte-ordain handia onartu du gurasoentzat. Berria - Gaiak 2006-04-05
Ez baduzu onartzen, berriz, eta ez baduzu jartzen zure hitz guztien gainetik, zure egintzen eta bizitzaren gainetik, testigantza horrek berak zure aurka erabiliko luke azken epaia. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 79. orr.
Bide hau urratu nahi dugu orain, azken epaia jaso ezin duen gatazka hau konpontzearren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 192. orr.
Azken epaia eman berri zuen, pentsatu zuen haren eskua pixkana erori zenean, altuera handi hartatik bioleta eta asfodelozko koroa bat erortzen utzi balu bezala, astiro hegaldatu zena lur gainean amaitu arte. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 204. orr.
Beraz, testigantza hori orain entzuten baduzu, eta bertan esandakoa bete, barrutik eta kanpotik bete ere, salbatuko zara azken epaiketatik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 79. orr.
Erantzuteko, Platonek Gorgias elkarrizketan agertzen den mito batera jotzen du, diskurtso eskatologiko batera: Azken Epaiketan, dio Sokratesek, jainkoek biluzirik ikusiko gaituzte, garen bezala, gorputza desagerturik, arima agerian utzita. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.
Azken Epaiketa hurbil delarik, filosofoak eta teologoak ez dira ongiaren eta gaizkiaren arazoa azaldu nahian dabiltzan bakarrak, gizaki guztioi dagokiguna baita: jakitun izan ala ezjakin. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 35. orr.
"Azken eskua berea izaten zen gehienetan. Berria - Kultura 2004-09-07
Lan hori egiten genuen tigre larru itxurako oihal-etxola batzuei azken eskua emaiteko: 4 oihal-etxola puska elgarri botoinaturik lau gizonen aterbe izan zitezkeen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 127. orr.
Eta halakoa izan zuen heriotza eta azken fina. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.
Sarezainen atzaparretan, gaixo xoriek, hor dute beren azken fina. Herria 2002-10-24
Azken finean, ezin eman ziezaiokeen surik; hori zen kontua, eta hori, gazteari inporta zitzaiona. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.
Zure maila berreskuratuko duzu, jende ondratuen maila; mundu guztia bezala biziko zara, azken finean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 142. orr.
Azken finean, ez zuen gehiago arrazoirik egoteko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 172. orr.
Demokratek eta biolentoek, azken finean, alderdi biek ideal demokratikoak dituzte: ideal judukristauak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 60. orr.
Azken finean, bi ehiztari ziren, lurralde berean, erreserba berean, ehizan zebiltzanak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.
-Azken finean berdin zaidan hik gaizkiletzat hartzea. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 108. orr.
Manex mutil ona da, azken finean, aitaren jenio txarra badu ere. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 28. orr.
Azken glaziazioa, Pleistozenoren amaieran, duela 110.000 eta 10.000 urte artean izandako azken glaziazioa izan zen, egungo Laugarren Aroko glaziazioaren barnean gertatutakoa. ETC-entziklopedia Azken glaziazioa, Wikipedia
Azken Glaziazio Gorena (23.000-22.500) amaitzear zegoela, Solutre kultura agertzen da Europan. ETC-prentsa Berria, 2005-12-21
Azken glaziazioaren ostean, mahatsondoa, eta konkretuki Vitis Vinifera generoa, Mediterraneoko herrialdeetara zabaldu zen, Itsaso Beltzetik. ETC-prentsa Berria, 2007-12-08
Izan ere, azken glaziazioaren garaia da Madalen aldia; hotza egiten zuen. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-05-26
Giza espeziearen desagertzea azken glaziazioarekin lotu zuen. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-09-07
Lautaden jatorria ulertzeko, berriz, azken glaziazio-garaietaraino egin behar da atzera. ETC-prentsa Argia, 2006-06-04
Garai hartan, azken glaziazio aroan, Euskal Herriko klima hotzean bizi ziren aberetarik zen. ETC-prentsa Herria, 2011-10-13
Ikerketa horren arabera, baztandarrek duela 15.000 urte, azken glaziazioan, Europan izandako herrien jendeztatzean hartu zuten parte. ETC-prentsa Berria, 2012-01-20
Baina bertako biztanleek ez dakite zer den modernitatea, azken glaziazioari ihes egin nahi dioten mamut urdinak baitira. ETC-prentsa Berria, 2003-11-13
Azken glaziazioa amaitzean (duela 8.000 urte), klima epeldu eta lehortu zenean, Euskal Herriraino iritsi eta lurraldean erraz hedatu ziren artadiak. ETC-zientzia, zuzenbidea Karrantzako naturaren gidaliburua, Zigor Arteaga, Ainhoa Lamariano, Roxali Sarasua, Puy Ziaurriz UEU, 2000
Orain dela 10.000 urte, azken glaziazioa amaitu orduko ia, munduko hainbat tokitan nekazaritza asmatu zen, eta horrela sortu ziren lehen hiriak eta zibilizazioak. ETC-literatura, saiakera Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Azken glaziazio handiaren amaieran, orain dela hamabi mila urte inguru, Lurra berotzen hasi zen, eta nahiko bizkor, baina, bat-batean, atzera hotz minera egin zuen beste mila urtez edo. ETC-literatura, saiakera Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009
Azken ikerketek azken glaziazio garaian kokatzen dute, Europa Mendebaleko biztanleak kontinentearen hego-mendebaldean kokatu ziren garaian. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 91 zbk., UEU, 2014 - urria-abendua
Halatan, Plantsungo nagusi zaharrak azken hatsa eman zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 97. orr.
Ene lagunetarik anitzek, arrunt flakatuak, azken hatsa emaiten dute. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.
Arratsalde batez, abendu hastapenean, azken hatsa eman zuen eta biharamunean ehortzia izan zen Sarako elizan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.
Eta azken hatsa jaurtiki zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 559. orr.
Kristo gurutzefikatua, bere azken hatsean, Aitari erraiten diola: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 143. orr.
Aita edo ama azken hatsetan ikusi eta esperantza lantzen, iraultzen eta zaintzen zuten oraino. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.
Zenbait egunez, Frantzia serioski kolpatua da, azken hatsetan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 69. orr.
Italiako Fossaltan Gerla Handia azken hatsetan zelarik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.
Tristea da gure ama, aita gaztainak botatzera joan eta gaztainekin batera azken hatsa bota zuen egun hartatik. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 88. orr.
HHP: Azken hatsa botatzeko. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 32. orr.
1942an urkamendiaren oinera eraman ninduen dedikazio eta konpromisoa orduko bera da gaur egun ene bihotzean, eta halakoa izango da azken hatsa botatzen dudan eguna arte». Berria - Mundua 2004-07-29
Ezetz esateko burua mugitu, begi hezeak okertu -hiltzeko zegoela ez jakitera, barre eragiteko moduan-, eta azken hatsa bota zuen gizajoak, askariaren orduan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 288. orr.
Minutu bat lehenago bizirik zen, Stanleyrekin eta sukaldariarekin hizketan, eta gero, hurrengoan, lurrean zen, kiribildurik, azken hatsa ematen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.
Halatan, Plantsungo nagusi zaharrak azken hatsa eman zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 97. orr.
78 egun iraun du egoera hortan, joan den egunean azken hatsa eman artino. Herria 2003-10-02
Eta azken hatsa eman eta hil da. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 87. orr.
Azken hatsa ematen ari da -erantsi zuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 276. orr.
Handik lau hilabetera, berriz, anai Benitok azken hatsa eman zuen; eta, handik urte erdira, finean, anai gazteago baten bisita izan zuen amonak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 55. orr.
Aitzitik, zer nekien nik gizakumea azken hatsa emateko den tenoreaz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 379. orr.
Ez du zentzurik esateak neska bat amaren sabeletik atera orduko, une horretatik bertatik, gurasoen borondatearen biktima dela, eta horrela segitu behar duela azken hatsa eman arte. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 109. orr.
Bere larri hartan, eztarria garbitu nahian, eztulka hasi zen, baina alferrik jardun zuen, izan ere handik gutxira, deiadar lazgarri bat egitearekin batera, azken hatsa eman baitzuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 62. orr.
Oliadura baizik ezin izan du hartu; eta zeremonia doi-doia finiturik azken hatsa eman du. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 504. orr.
Latinez azentua azken aurreko silaban zegoen, silaba hori luzea zen guztietan; eta silaba hori laburra baldin bazen, orduan azken hirugarren silabaren gainean kokatzen zen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.
1ek bat, hamar edo ehun balio du, dagoen lekuaren arabera: azkena, azken-bigarrena, edo azken-hirugarrena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.
Moko-guri hari azken hitza ez uzteko erabaki sendoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.
Guztiarekin ere hauteskunde batzordeak du azken hitza. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 201. orr.
Unibertsitate pribatuek zer ikasketak eskaintzen dituzten eta non eskaintzen dituzten erabakitzeko, administrazioak izan beharko luke azken hitza. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.
Egon eta entzun dezagun bukaera, azken hitza zure izango da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 243. orr.
Gizakiak egitasmoak, Jaunak azken hitza. Elizen arteko biblia EsZ 16,1
-Ikusi al duzu tiroa? -galdetu dio Lepic jaunak, oraindik epel dagoen erbia haztatzen ari dela, sabel guria ukitzen, azken igurtzia emanez bezala. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 135. orr.
Egun batean Mosen Millanek Pacori eskatu zion, lagun ziezaion hil zorian zegoen gaixo bati azken igurtziaren ematen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 218. orr.
10 Sar daitezke, mintzalekura joan ezin litezkeen ahizpen aitortzak entzuteko, haiei Jauna emateko, azken igurtzia eman eta arimaren gomendioa egiteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1187. orr.
Hau zioen autonomia erkidegoko justiziako auzitegi nagusiei buruz: bere esparruko auzibideetan azken instantzia izan daitezela. Berria - Euskal Herria 2004-01-07
Lege batetik besterako aldian, hala ere, bada aurreko ezeztatzearen salbuespenik, baldin eta oker eta abusu horiek finkatu eta irmotu badira transakzio, azken instantziako epai edo arbitro ebatzien bidez eta gauza epaituaren indarraz. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.
Joachimek ezin eraman zezakeelako, beti ere, Hannak bere buruari eta ez beste inori iriztea, haurrei dagozkien zeretan, instantzia azken eta bakarra. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.
Hau zioen autonomia erkidegoko justiziako auzitegi nagusiei buruz: bere esparruko auzibideetan azken instantzia izan daitezela. Berria - Euskal Herria 2004-01-07
Orduan zientziaren azken irrintzia izan zena guretzat irakurketa nekagarri eta zaharkitu bilakatu zen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.
Zakurren negarrak diruditen azken irrintziak. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.
Lerro horrez bestaldean, azken izotzaldiaz geroztik hor errege izandako oihana, artean nagusi zen zalantzarik gabe Homo Agricola-ren lanen gainetik, lan hauek ireki zutelarik bidea erromatar legioak Mediterraneotik Rhin eta Danubion gora joan zitezen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.
Kreazioa, Jaunaren Jaiotza, bigarren etorrera, azken judizioa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.
Uste dut azken judizioa arte ez direla zenbait gauza argituko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 204. orr.
Genesia eta Azken Judizioko Eguna: munduaren hastea eta akabatzea... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 251. orr.
Michelangeloren Azken Juizioa, Gioconda, dagerrotipo bat edota film bateko fotograma bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.
Dies Irae Azken Juizioko eguna deskribatzen duen erdi aroko eresi bat da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 294. orr.
Gustuko ditudan poetak behin eta berriz irakurtzen ditut, haiek azken juizioan nire defentsa presta dezaten. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.
Lehena da, sekulako presondegia, bere hondakin, zikinkeria eta usain tzarrekin jasan beharko dutena, mundu gorpuzkin honen garbitzera etorriko delarik azken judizioaren eguneko sua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.
Hiru egunez jokatu da Davis kopa Parisen, hiru egun luze, azken memento arte ez ginakiela nork irabaziko zuen. Herria 2002-12-05
Baina azken memento arte presoek lanean segitu zuten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 197. orr.
Azken modazko kirol marka famatuen jantziak aurkeztuak ziren dendetan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 139. orr.
Eta hango jendeak, zibilizazioaren garapenetan hain aurreratuak, Parisko azken modak zeintzuk diren beti ongi dakitenak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.
Kanpoko ispiluan begiratu diot neure buruari, errimela oraindino betileetan dagoela egiaztatzeko atzeko pijatxuak detailerik galtzen ez duen bitartean, beharbada nire itxura ez da azken modakoa, baina ikaratzeko ere ez, neska! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 23. orr.
Unibertsitatean, ez omen dago ikus-entzunezkoetan inor behar bezala trebatzerik, azken modako teknologiak eskura eduki ezean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.
Elur taula erran nahi du azken modako emana den Snowboard hitzak. Herria 2003-11-20
Politikariek, gureek barne, H delakoa azken modan ahoskatuz, Herriarentzat jagoitik garapen globala eta globalizantearen premia proposatzen zuten, petits foursez asetzen segituz bistan dena: bideak zuzentzen, bihurguneak ezabatzen, seinale elebidunak orokortzen eta dirulaguntzak banatzen, demagun, esnea gasna zezaketen nekazariei. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 34. orr.
Itxoiteko gelan hiru lagun zeuden zain, elkarrengandik urrun eserita: hogeita hamar urte inguruko gizon bat azken modara jantzia eta burusoiltzen hasia, walkman bat zuen gazte beltz bat, eta berrogeita hamar bat urteko gizon bat aurpegi markatukoa eserlekuan zabal-zabal eserita. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 10. orr.
Baina Delpanisa bakarra zen hoinbeste zeta, balus, farfail, larru soinean zituena, urreria, perleria lepotik eta ukaraitik dilindan, Pariseko aberatsen azken modako irudia herri ttipi honetara ekartzen zuena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 43. orr.
Bosch zerra azken-modako batean? Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 41. orr.
Generoa orokortasunaren azken muga da, diskurtsoaren esparrua, domeinua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.
Gizonak ez bazuen onartu azterketa biologikorik egin ziezaioten, zertan oinarri zezakeen haren aldarrikapena azken mugaraino mantentzeko konfiantza itsua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.
Berehala bete ziren erregearen aginduak, eta printzesak bere burua bakarrik aurkitu zuen erresumaren azken mugaz bestalde. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 151. orr.
Libratua niz baina ene indarren azken mugan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.
Igaroak ziren azken mugatik, ibiliak Herioren lurretara jotzen duen azken ubidetik, eta ez zuten atzera joz puntu hartaraino itzuli nahi gehiago. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.
Eta begiak itxi zituen, kordea galdu, ahulduraren azken mugan ametsetan egiteko. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 169. orr.
Astunki erabiltzen zuen bere arrazoimena, ia basatiki, lainoturik barreiatzen zitzaion arte edo espazio hutsaren eta isiltasunaren ataria zen azken muga logikora iristen zen arte. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 140. orr.
Lainoetan edo ez, oso argi hitz egin zuen nik Harryren azken nahia irakurri nion ostean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 256. orr.
-Hik esango duk -kondenatuaren azken nahia entzun behar dudalakoa egin zait. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 122. orr.
Kontua da Cristina andrearen azken nahia izan dela bere zerraldoa bizkarrean eraman dezatela, eta gainean bandera eta harmarria. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 306. orr.
Eta Sara, amonaren azken nahia betetzeko, itzuli egin zen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 56. orr.
Bete ezazue nire azken nahia: Fubuki izan dadila nire hiltzailea. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 76. orr.
Azken oliaduraren erritoa hiltzeko zorian den norbaiten gorputzeko alde batzuk Apezpiku batek sagaratutako olioz ukitzean datza. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 211. orr.
Hirugarren egunean azken oliadura eman zioten. Kofesatu nintzen, komuniatu ninduen, eta azken oliadura eman. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.
Anai Bernardo heriotzako azken orduan zegoela, ohean eserarazteko eskatu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 955. orr.
Atsekabeturik hil zen, hortik atera kontuak, ez zelako egokitu bere azken orduan nork lagundurik ere. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 158. orr.
Dardaraz ari zen Xarles, itxuraz azken ordua iristen zitzaiola. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.
Beraz, ipuinaren azken lerroekin batera helduko zaizu azken ordua. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 13. orr.
Senekak bazekien Neronen bidegabekeriari zor ziola bere azken ordua. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 119. orr.
Ez dizut nire azken orduan dei egin nahi: banoa zuk nire izen eta nire aurpegiaren berri izan gabe. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 58. orr.
Parisen, Sorbonako teologia eta filosofia liburuek ez dute inoiz gauaz hala erne atxiki, nola azken orenetan higanotaren eskuizkribuak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 298. orr.
Eta zer bertzerik gara, bada, bizitzak astindu eta inarrosten gaituenean, ustekabeko baten aitzinean, edo azken orenean...? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 174. orr.
Aspaldiko partez "Gure Aita Zeruetan Zirena" marmaratzen hasi nintzen, azken orena hurbil neukala kasik segur. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 221. orr.
Hainbeste sofrikario ene azken orenetan. Herria 2004-03-18
Bena berriz erraiteko, bi pastoral badira üda hontan, eta Sohütakoak esküa lüzatzen deio Iruri-Zalgizekoari, azken perediküaren aitzineko kantorean, bertset honez: [...]. Herria 2001-07-12
Etengabeko bilakaera duen ikusgarri bat da trajeria eta Antso Handia obran ere berrikuntzarik nabarituko dute ikusle adituenek, hala nola güdüken egiteko moldeetan, türken ateraldietan, azken perediküaren emateko eran. Berria - Kultura 2004-07-24
Azken perediküaren emaileak, aldiz, Eric Alzazebe Püntt eta Eric Hardoi Ñane. Berria - Kultura 2006-03-21
Aldaketak egongo direla, hala nola Türken jokoan eta Azken Perediküan.· Hebentik eskertzen dütüt, aholkü zonbait emanez haurrer azken peredikü hontan, beste güzientzat ere balio dükealako esperantxan. Berria - Kultura 2004-07-04
Nor ote da gauaren erdian zure bila etortzen den betiko azken putza? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 94. orr.
Koronela "kaikutzar azken putza" zelako ustean hazitakoak ginen batik bat. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.
Azken txanpan, ordea, Baskoniak itxaropena izateko moduko lana egin zuen, eta sei puntugatik baino ez zuen galdu; itzuliko partidan, Gasteizen, alde hori gainditzen saiatu beharko du. Berria - Kirola 2006-03-02
Partidaren azken txanpan Xalak eta Pascualek higatze estrategiaren fruituak jaso zituzten. Berria - Kirola 2004-08-29
Historia apur bat eginez abiatu eta, aroarekiko entsegu eta entrenamendu, galernak ez gaitu harrapatu bai, eta bizi dugun azken txanpa hau, Euskalmet eta beste ahaleginzaleok barne, uste dut pozik gozatzeko lainekoa dela. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 188. orr.
Lantegiko azken txanpan daude horiek ere. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 22. orr.
Igoeraren azken txanpara iritsi ahala, aitaren etxola zaharraren tximinia ikusi nuen aitzinean, eta hurrengo, etxola bera soilgunearen alde batean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 77. orr.
Hor zaudela jakitea, nire mezuak entzuten dituzula jakitea lagungarri gertatuko zait azken txanpari ekiteko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 262. orr.
Ni hemen azken tximinoa nauk... -ke adar luzea jaurti nuen "Ez erre hemen, mesedez" zioen txartelaren aldera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.
Azken tximinoa izateagatik! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 56. orr.
Alfabetoaren azkena, GasteiZko azken tximinoak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 78. orr.
Colinek baietz egin zion buruaz azken zotinen artean. ETC-literatura, saiakera Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012
Hala, alkandorako lepoa lotu nuen, gorbataren korapiloa estutu, azken zotina bota, zeinak alkoholaren oroitza ekarri baitzidan ahora, eta irteerara jo nuen ahal bezain duin, caboverdetarrak saihestuz. ETC-literatura, saiakera Gauzen ordena naturala, Lobo Antunes, Antonio (Iñigo Roque), Alberdania / Erein / Igela, 2013
Azkena, sukaldera sartu, eta garbitu egin zituen emakumeak, bazkaritarako, utziak zizkion dilistak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.
Azkena egindakoak erakutsi zizkion Martzelinok. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 211. orr.
"Pam" eta nire arteko denbora azkarrago iragatea besterik ez duzu nahi, zure eguneroko ohar elkarrizketatuek azkena begien bistan izan dezaten. ETC-literatura, saiakera Zazpi olatuz behin, Daniel Glattauer (Irati Elorrieta), Erein / Alberdania, 2013
Ezpataz eta sastagaiz, azkena eman genien oraino bizirik zeudenei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.
Orain, baina, helburu nagusia "ETAri azkena ematea" dela nabarmendu du Espainiako gobernuburuak. Berria - Euskal Herria 2006-04-19
Nik, berriz, Europatik alde egin nahi nian gerra hari azkena emateko, gehiegi iraun baitzuen, nire ustez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 12. orr.
Kalkulatzen da mendea azkena jotzen ari zen urte haietan bazirela munduan 26.000 nazioarteko GKE, hamar urteko epean kopurua hamar aldiz biderkatu ondoren. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 168. orr.
Pascual Joverren agintaldiak azkena jo du. Berria - Ekonomia 2004-03-19
Nabilen lekuan kantari somatuko nauk azkena jo arte. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 33. orr.
- ARCELOR (%2,91) Mittaleko arduradunekin bilduko da, azkenak egindako Erosteko Eskaintza Publikoari buruz hitz egiteko. Berria - Ekonomia 2006-03-03
Azkenaz goiti, orain aise betetzen ahal didazuke eskari hori. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 158. orr.
Azkenean baten batek hartu eta txakur burua duen gazteari luzatu dio. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.
Azkenean ostatu batean aurkitu du tipoa. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 176. orr.
Azkenean horratik askatu zuen, eta baimena eman ere eman zion bere juezaren bila joateko, emandako sententzia hura betearazi zezan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 28. orr.
Baina azterketa aprobatu egin zuen azkenean Jorge Besek, irakaslea onbera zelako eta desfase mentalekiko zaletasuna zuelako, bibote laranja eduki arren. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 127. orr.
Azkenean zerbait egiten duenean ere, pasiboa da jokabidea: patuak berarengan obratzea onartzen du, berak deliberatuki zirt edo zart ekitea baino. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.
2 interj -Azkenean! -atera zaizu pozik, hunkituta, Basauriko espetxera bidean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 269. orr.
Kamera (azkenean!) gutxiago mugitu dut hara eta hona, eta, ondorioz, objektuaren mugimenduak askoz ere definituago ageri dira. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 289. orr.
-Steffi?... Bai?... Azkenean! Eskerrak! Ordu laurden behar izan dinat, hirekin jar nazaten. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 71. orr.
Azkeneko zainketa-trukea ikusten ari baikinen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 39. orr.
Kleimanek hiriko azkeneko berriak kontatzen ditu; horretarako informazio iturri bikaina da zinez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.
Ez, ez ezak ipini azkeneko kopa. Berria - Kultura 2004-10-17
Mende horren azkeneko urteetan toki guztietan ageri den makina. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 98. orr.
Hitz azkeneko ahoskabetasunean, bai ematen digu, ordea, herskari guztiak ahoskabetzeko baimena euskarak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 106. orr.
Azkenekotz batek derrote bertze bieri: Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 196. orr.
Eta azkenekotz, gorena eta hobezina den zerbait guztiz huts egina du bihurtzen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 111. orr.
Azkenekotz eritasunak traumatisatu egiten ninduen. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 13. orr.
Azkenekotz ez zieten kasurik ere egiten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 139. orr.
Baina gizon gaitza baita holakoa, horra heldu haren tenorea ere, itzultzen jokoa, alderatzen suertea eta, pirka pirka, 22-35, 26-36 eta azkenekotz biak 39 tan berdin. Herria 2002-12-19
Berba haiek gorde nituen gogoan, Ánimas karrakako kanoien danbada lehenengoz eta ia azkenekoz orduantxe entzun nuela gorde nuen legez. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 24. orr.
Jakin badakigu azkenekoz ganbera ireki zuena duela berrogeita hamar urte bota zutela hemendik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 196. orr.
Azkenekoz ikusi zintudanean, dena ondo zihoan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 272. orr.
Azkenekoz hemen afaldu genuenean, hiru gintuan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 106. orr.
Haren eztulak ez zuen itxura onik azkenekoz ikusi genuenean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 49. orr.
Astelehenean zure zain egon nintzen; eta, ez zentozela ikusita, zure koadroa jaso nuen azkenerako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Elkarrekin luzaroan bizi direnek, senar-emazteek nahiz zakur eta jabeek, azkenerako elkarren antza hartzen dute. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.
Azkenerako, halako une batean, Napumoceno jaunak pentsatu zuen bazela garaia biltegiari enpresa itxura emateko. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 66. orr.
Azkenerako nire alboan eseri zen eta bere humanidadeak ez zidan mugitzeko espaziorik uzten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 133. orr.
AEBek ez zioten arnasarik emango 1939ko martxoan bere azkenetan zen Errepublikari. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 101. orr.
Abendua azkenetan dugunean, San Silbestre egunez, noski, hor daukagu beste esaera, gure kostaldeko lehengo garaiak gomutarazten dizkiguna: San Txilibristo, bixigua ezpainetatik dingilisko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 504. orr.
Azkenetan den erromeria baten ikusle. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 83. orr.
Balitekek mundua azkenetan egotea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 198. orr.
Berrogei egun besterik ez zituen eman bertan, eta azkenetan zegoen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 166. orr.
-Ama azkenetan dago, odol asko galdu du, berorren eskaka ari da... Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 227. orr.
Azkenetan zegoela ematen bazuen ere, arnasa hartzen zuen oraindik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.
Azkenetan dago baina ez hilik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 71. orr.
Apirila azkenetan zen meza emango zigutela lehenengoz agindu zigutenekoa, maiatzaren zazpia, berriz, egin egingo zela esan zigutenekoa, eta hilaren hondarra hura eman zigutenean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 143. orr.
Mediku eta erizain frantsesak abisatu genituen -haiek bakarrik baitzuten han sartzeko baimena- berehala arta zitzaten azkenetan ziren eri gaixo haiek. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 139. orr.
Gerra azkenetan dela, eta amaitu berritan, izuen gordelekuak jendez mukuru daude. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 86. orr.
Testamentua edo."Mundu hori azkenetan da, zorionez eta zoritxarrez, eta hori ixteko egin dut liburua. Berria - Kultura 2004-04-04
Azkenetan den erromeria baten ikusle. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 83. orr.
Mahai gaineko bi kandelak azkenetan dira, eta gau giroa dago ilunpean, eta lo egin ezinak ematen duen amets giroa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 416. orr.
Adrianok, halaz guztiz, bazekien, "bere informatzaile batek" esanda, faxismoa azkenetan zela. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 179. orr.
EAJko burukide gazteetako bat zen orduan Retolaza, beteranoa ere bazen arren: 1945ean kartzela utzi zuenean BBBn sartu eta, frankismoa azkenetan zela sumatuta, alderdian jende gazteagoa sartzeko ahaleginean ari zen. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Larra, larre, larratz eta inguruko hitzak, zenbat ote dira gure herrian! Ezin konta ahalakoak bai! Ba, hortxe kokatu behar da Larrearen azkena, edo larrea azkenetan izaten deneko sasoia iritsi dela adierazten duen larrazken hitz polit udazkeneko hau ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 451. orr.
Aipa ditzagun azkenez zeharkako grafiak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 56. orr.
Erantzunak, azkenez, zorionez, ezabatu egin zuen ordu arteko tonu maior nekagarria. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.
Gizon berria nintzen azkenez eta neuk bakarrik erabakitako bidetik gainera. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 173. orr.
Kostatu jata, baina azkenez ebatzi dot: ez naz zugaz etxera bueltatuko. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 61. orr.
Giltzen bila dabilela ahotik darion lurrunetan ikusi dio azkenez adats horia. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 14. orr.
Azkenik, hor dugu bizkarrezurreko ornoak lotzen dituen zela-giltzadura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.
-Kontua duk Ripodasek ere Urtxipiaren heriotza komeni zitzaiola erabaki zuela azkenik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.
Berriro ateratzen du painelua, betaurrekoak garbitzearren, eta orduan dakuskiot azkenik aurpegi osoa, beltzarana: begi urdinengatik ez balitz, indio zahar batena izan zitekeen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 190. orr.
Andere Mariri esker nesken eskola pribatuak badu segida Baigorrin, lehenik Tanerian, gero Kristobalenean, azkenik etxe berri batean, Keswick andereak eskaini lurretan eraikia. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 54. orr.
2 interj -Haran Sakratua, azkenik! -oihu egin zuen Éomerrek-. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 73. orr.
Anttonek bederatzi urte eta erdi zituen, eta nik gidabaimena -azkenik!- atera berria. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 103. orr.
azken agur (55); azken agurra (168); azken ahalegin (27); azken ahalegina (35); azken aldera (81); azken aldi (82); azken aldi honetan (55); azken aldia (72); azken aldian (292); azken aldiko (41); azken aldiz (201); azken arnasa (45); azken aste (126); azken aste hauetan (36); azken astean (79); azken asteetako (39); azken asteetan (149); azken asteotako (31); azken asteotan (209); azken atala (31); azken atalean (29); azken aukera (183); azken aurreko (84); azken azkenean (27); azken batean (1485); azken baten (87); azken batez (40); azken begirada (25); azken beltzean (31); azken berriak (27); azken bi asteetan (25); azken bi denboraldietan (27); azken bi egunotan (31); azken bi hamarkadetan (26); azken bi hilabeteotan (25); azken bi partidak (53); azken bi partidetan (44); azken bi urteetako (26); azken bi urteetan (135); azken bi urteotan (106); azken biak (64); azken bilera (28); azken bolada (96); azken bolada honetan (64); azken boladan (218); azken bost (250); azken bost urteetan (41); azken bost urteotan (62); azken bultzada (30); azken buruan (162); azken datuen arabera (33); azken denbora (118); azken denbora hotan (54); azken denboraldietan (57); azken diskoa (31); azken egoitzara (30); azken egoitzarat (264); azken egoitzarat segitu (32); azken egoitzarat segitua (57); azken egun (175); azken egun hauetan (48); azken egun hotan (40); azken eguna (125); azken egunak (88); azken egunean (176); azken eguneko (28); azken egunetako (80); azken egunetan (305); azken egunotako (78); azken egunotan (445); azken emaitza (74); azken emaitzak (37); azken epea (25); azken erabakia (149); azken esaldia (25); azken eskaintza (41); azken etapa (59); azken etapan (30); azken fasean (39); azken filma (35); azken finean (795); azken galdera (26); azken garaiotan (26); azken gaua (32); azken gauza (25); azken hamar urteetan (45); azken hamar urteotan (65); azken hamarkadan (67); azken hamarkadetan (50); azken hatsa (79); azken hatsa eman (25); azken hau (241); azken hauek (85); azken hauk (40); azken hauteskundeetan (62); azken helburua (73); azken hilabete (85); azken hilabete hauetan (29); azken hilabetean (65); azken hilabeteetako (29); azken hilabeteetan (173); azken hilabeteotako (26); azken hilabeteotan (226); azken hiru (540); azken hiru partidak (28); azken hiru partidetan (28); azken hiru urteetan (74); azken hiru urteotan (48); azken hiruhilekoan (47); azken hitz (46); azken hitza (232); azken hitzak (125); azken hogei urteotan (30); azken honek (116); azken honen (54); azken honetan (32); azken hori (204); azken horiek (89); azken horien (47); azken horrek (119); azken horren (59); azken horretan (38); azken inkesten arabera (30); azken jardunaldia (73); azken jardunaldian (201); azken jardunaldietan (99); azken jardunaldiko (33); azken kilometroetan (31); azken kolpea (30); azken lana (58); azken lanak (32); azken lau urteetan (58); azken lau urteotan (66); azken laurdenean (55); azken liburua (39); azken mementoan (38); azken mende (45); azken metroetan (49); azken minutuan (65); azken minutuetan (144); azken momentuan (31); azken muturreraino (55); azken obra (29); azken orduak (27); azken orduan (182); azken orduetan (51); azken orduko (207); azken partida (283); azken partidak (36); azken partidan (145); azken partidetako (28); azken partidetan (137); azken postua (25); azken postuan (53); azken postuetan (33); azken proba (44); azken proban (37); azken proposamena (30); azken puntan (46); azken sailkapena (25); azken sailkatuaren (25); azken saioa (58); azken saioan (29); azken tantoetan (28); azken txanpa (73); azken txanpan (261); azken txanpara (37); azken ukituak (32); azken unea (59); azken unea arte (53); azken unean (215); azken uneko (31); azken unera arte (76); azken urratsa (36); azken urte hauetan (126); azken urte hautan (36); azken urte hotan (53); azken urtea (40); azken urteak (73); azken urtean (151); azken urteetako (183); azken urteetan (858); azken urteetan izan (25); azken urteotako (197); azken urteotan (903); azken urtetan (31); azken zatia (28); azken zatian (26); baina azken batean (28); batez ere azken (33); bere azken egoitzarat (215); hirugarren eta azken (34); honen azken (25); hori azken (45); horren azken (37); lehen eta azken (38); nahiz eta azken (46); nire azken (93);mpartidako azken (46); partidaren azken (35);msailkapeneko azken (37)
taldeak azken (40); txapelketako azken (29); urteko azken (65)
azkena da (48); azkena izan (73); azkena izango (69)
azken azkenean (27); azkenean ere (30); azkenean esan (34); azkenean ez (132); azkenean lortu (41); azkenean onartu (28); baina azkenean (375); baina azkenean ez (45); egin zuen azkenean (31); esan zuen azkenean (35); eta azkenean (920)
azkeneko aldiz (108); azkeneko urteetan (49)
azkenera arte (66)
eta azkenerako (44)
azkenik gabe (29); eta azkenik (566)