Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

testamentu (orobat testamendu g.er., testament g.er. eta testamen g.er.) 1 iz norbaitek bere azken nahiaz egiten duen adierazpen idatzia, bera hilez gero bere ondasunez erabakitakoa aditzera ematen duena; adierazpen hori biltzen duen legezko dokumentua. ik hilburuko; ordenu1.

Ezkondu, ia behin bakarrik ezkondu ohi da bat; donazio edo testamentuak ez dira egunero egiten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 20. orr.

Izan ere, testamentua beteko bada, beharrezkoa da testamentugilea hila izatea.  Elizen arteko biblia   Heb 9,16

Testamentua herriko apaizaren alde egina zegoen. bere liburutegi ugaria [...] Arhane bere sortetxera eramatea agindu zuen bere testamentuan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 113. orr.

Beharbada Bunburyk bere testamentua egin nahi du eta zu nahi zaitu testamentua betearazteko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 88. orr.

Atsoaren beste testamentu bat aurkitu dute, bost urte lehenago egina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 498. orr.

Bidali dizun gutuna haren testamentua da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 105. orr.

Egingo niken bere ondasun guztiak Pauline txikiari utziko dizkiola testamentuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 118. orr.

Testamentuak bi onuradun aipatzen zituen, Tom Wood eta Rufus Sprague.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 251. orr.

Apaiz jauna eta Sanson Karrasko batxilerra uzten ditut nire testamentuaren zaintzaile.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 205. orr.

Herri gehienetan, testamentuak ez daude lotuta kontratu arruntak baino formalitate handiagoetara, zeren eta batzuk zein besteak ez baitira kontratua egiten duenaren borondatearen adierazpen baizik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 184. orr.

Etxera erretiratu eta testamentua soseguz idazteko eta heriotzari patxadaz itxaroteko erabakia hartu zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 22. orr.

Testamentuan idatzita utzi dut hileta erlijiosoak nahi ditudala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 228. orr.

Notarioarengana jo zuen Napumoceno da Silva Araujo jaunaren testamentu itxia irekitzeko ekitaldian formalitatea betetzeko.Testamentuaren bitartez, desio zahar bat, hil aurretik xedatua, ezagutaraziko zidaten guraso hilek.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 27. orr.

Onartu du, baita ere, errolda zabaltzea; azken borondateen testamentua balioztatzeko errolda ireki dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Borondatezko testamentuari lege izaera eman nahi dio Londresek.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Antso Jakitunaren Testamentuaren Albazea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 117. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

50 urte inguruko iruzurgileak, amonei testamentuak faltsifikatzen zizkietenak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 73. orr.

Badakizu, Afanasi Vasilievitx, testamentua gezurrezkoa dela?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 516. orr.

2 irud/hed

Laukotearen testamentu musikala izango zena grabatu zuten: Spasms of Pleasure.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Poema luze bat egin nian bere garaian gure historia esplikatuz, hori duk nire gaztaroaren testamentua!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.

Ikonnikoven eskuizkribua garrantzitsua da, Grossmanen testamentu eta filosofia izateagatik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 73. orr.

Berak ikusiko ez zuela jakinda, halako testamentu kutsua dauka Tindayako proiektuak?  Berria - Kultura   2006-01-14

3 Bibliako Ituna.

Judutarren tabernakulu batean deserriratua izan zen, aurreneko Testamentuaren Kutxa altzoan zeramala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 253. orr.

Bi "testamentuei" dagokienez, grekoz diathêkai deitzen zitzaien eta latinez testamenta, tresna legal edo itunen baliokidetzat hartzen baitziren, hauetan Jainkoak gizadiari adierazi zizkiolarik, bi epetan, munduan giza bizitza ordenatzeko bere "borondatea eta testamentua".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

4 bizi-testamentu

Bizi testamentua edo Aurretiazko Borondateen Agiria pertsonak bere bizitzaren azkenetan berak adierazi ezin izatekotan jaso nahi dituen tratamendu medikuak eta zainketa moduak biltzen dituen idazkia da.  Berria - Harian   2005-02-04

Eutanasia ez dago legeztatuta hemen, baina duin hiltzeko eskubidea bermatu nahi duten ekimen legalak badaude: bizi testamentuak. Bizi-testamentua jasotzen duen agiriarena baino, medikuaren eta gaixoaren arteko komunikazio prozesuaren garrantzia azpimarratu zuen berak ere, eta gaineratu zuen ordezkariaren figura ere «funtsezkoa» dela.  Berria - Harian   2005-02-04

Dekretu horren bidez martxan jarri zen Nafarroako bizi-testamentuen erregistroa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Katalunia aitzindari izan zen, eta 2000. urtean onartu zuen bizi-testamentuen legea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

5 Testamentu Berri Itun Berria.

Antzeko adibidea ageri da Testamentu Berrian ziape-garauaren parabolarekin.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

Leizarragak, gainera, Zuberoan erabiltzen ziren hitzen zerrenda ezarri zuen Testamentu Berriaren itzulpenaren amaieran.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 31. orr.

Testamentu Zaharreko eta Berriko liburuek, santuen liburuek eta paganoenek ere bai, gizaki errukitsuen kasu ugari aipatzen dizkigute.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Anartean beste talde zenbait sortu ziren grekotarren artean eta Testamentu Berriko idazkiak grekoz idatziak izan ziren.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.

Antzeko zerbait esaten da Testamentu Berriko beste pasarte honetan ere "zeren gehiago baitira deituak, baina gutxi aukeratuak".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.

Berak agindu zion Joanes Leizarragari Testamentu Berria euskarara itzultzeko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 30. orr.

6 irud/hed

Horixe zen mundura zabaldu behar zen testamentu berria: the new economic gospel of consumption, 1927ko liburu baten tituluak dioenez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.

7 testamentu-betearazle iz testamentua betearazten duen pertsona.

Entzungo zion norbait nahi zuen bere alboan Gruwerrek arratsalde hartan, lekuko bat, testamentu-betearazle bat, edota, beharbada, lagun soil bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 78. orr.

Orain zure ama gajoa zeratu... desagertu denez, Emily eta biok zure legezko tutoreak gara eta Lily gajoaren testamentu-betearazleak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Hildakoaren testamentu-betearazle izendatu baitzuen bere burua, haren azken nahien hartzaile fidel, haren agindu guztien betetzaile zorrotz.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 153. orr.

Rufus Griswold aukeratu zuen, zorigaiztoz, testamentu-betearazle literaturari zegokionez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

8 Testamentu Zahar Itun Zaharra.

Bi liburukitan banatu dugu Testamentu Zaharreko istorioen bilduma hau.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 9. orr.

Testamentu Zaharreko lehen liburua da, irakurle, eskuetan duzun hau, bertsio egokituan emana. Testamentu Zaharreko pasarte batzuk aipa nitzake...  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 7. orr.

Aitortu beharra daukat liburu eskasean nagoenean, Bibliako Testamentu Zaharra hartzen dudala edo Ulisesen Itakarako itzuleraren kontakizuna.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 24. orr.

Hemen moralak eta Zuzenbideak (hiriko legeak) bat egitera jotzen dute -Testamentu Zaharrean bezalaxe, bestalde- eta biek Naturan dute ondope tinkoa eta etzauntza.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 105. orr.

Helduaroan idatzitako lan honetan Testamentu Zaharraren ikerlan sakona egiten du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus