Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agonia 1 iz hil aurreko uneak, biziaren eta heriotzaren arteko azken borroka. ik hilzori; hiltamu.

Hiltzeko ordua burutik kendu ezinik zebilen -eta haren ozpinetik dastatua zen gaixorik egondako aldian-, eta gogoan erabili ohi zituen hurbilekoen agoniak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 305. orr.

Herio kuku-gordeka sumatzen zuen, oinaze lazgarrien artean igarotako egun osoko agonia aurreikusten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 306. orr.

Zonbait hiltzen ditu, bertze zonbait kolpatzen, orenak eta orenak gero agonian egoiten direnak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.

Esperantzarik gabeko bere agonian erne egonik, iduriz bakean hil zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 61. orr.

Bi egun eta hiru gau eman zituen agonian, eta orduantxe hil berria zen bere lagunaz gogoratzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 286. orr.

Laclosek zehatz aipatzen baitu Tourvel andreak bere agonian bizi duen eromena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 16. orr.

Odoletan ikusi nituen batzuk, masailezurra hautsirik, burezurra leherturik, bularra bala batez zulaturik, agonia geldian, hotel bateko gela batean bakar-bakarrik, beren zauriaz gogoratu gabe, beren zorigaitza baizik ez gogoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.

Oraintxe agoniako dardaretan dago, haren heriotzara asistitzen ari gara.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 280. orr.

Gorputza agoniaren ikaratan astinduko da eta bere begi eder urrunak zeureganantz zabalik eutsiko ditu, gauzak ulertu ez dituenaren keinuarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.

Besterik ezin genezakeen egin: euliaren agoniari begira egon; ikusi nola zihoazen dardarak pixkanaka motelduz gelditu arte.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bidelapurrei, beso-hankak hautsi ondoren, gurpila ematen zitzaien; plazako habe bati loturiko gurdi-gurpil baten gainean ezartzen zituzten eta hiltzen uzten, heriotza luzera kondenatuz, agonia mingarrira abandonatuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

Arrunt gaizkiturik nengoen, hil beharrean gaizkiturik agonia luze hartan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 95. orr.

Gero, intziri apal bat eginez, astun erori zen bere anaiaren gainean, eta bere herioaren agonia bortitz eta oraingoan egiaz azkena zuen hartan, gorpu bihurtuta eraman zuen lurrera, hark iragarritako izumenen biktima bilakarazirik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Har ditzagun euskararen heriozko agonia bere muturren aurrean bizitzen ari zen gizon baten sentimenduak edo irudipenak; gizon hori artzaina zen, eta beraz, eskolan txorakeria intelektual gutxi ikasitakoa; gizon horri Fernando zeritzan eta tarteka bazekien bertso batzuk egiten ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lauaxetaren azken agonia hitzek, "Goiz eder onetan erail bear nabe", Lluchen heriotza ere iragartzen zuten.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.

Agonia kutsua dutenak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 163. orr.

4 irud/hed ik mindura, hilzori.

Kolonoen agonia aintzat hartzen duela dio Sharonek.  Berria - Harian   2005-08-16

Sindikatu bi horiei "Navalen agonia luzatzea" leporatu die LABek, eta azaldu du "atzeraezina" dela Sestaoko ontziola ixteko prozesua.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Bidea idazle izatea da, loria eta ohorea, agonia eta estasia baita liburua idaztea.  Berria - Kultura   2004-03-02

Gaur arratsean bertutearen agonia ikusi dut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 316. orr.

Arantzazuko Ama Birjina eta Jesu Kristoren pasioa izan zituen gai kuttunak, aberriaren agoniarekin loturik betiere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 108. orr.

Ezjakitearen agonia jasan ezinezkoa gertatu zitzaidan azkenean, eta arduraz mugitu nintzen aurreraka, luze-luze besoak eta begiak beren zuloetatik atera beharrean, argi-izpi meheren bat atzemateko itxaropenaz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.

Jainkoa kartsuki otoizten dugu, Aliatuak igor ditzan eta urrun diezagun azken agonia hau.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 127. orr.

Nire arrazako jende hauek ikusi ditut iritsi nintzenetik, pairatu dituzten agoniak ikusi ditut, ahora eramateko gero eta ogi gutxiagorekin igarotako urteak, gero eta gorputz meharragoak, itxaropenaren amaia.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 21. orr.

Edo iraganeko zorionaren oroitzapena gaurko estura da, edo gaur diren agoniek, izan ahal izan ziren estasietan dute jatorria.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

San Mamesen gol baten nahiaren eta ezinaren agonian bizi izan dira zaletuak igande batean bai eta bestean ere bai.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 80. orr.

Gizon haren agonia ez zen nire belaunaldiko idazleontzat Unamunoren agonia metafisikoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 21. orr.

Zuhaitzak moztu zituzten, batzuk lehergailu eta bonben eztandaz, eta haiek ere beren agonian giza itxura hartu zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Euskararen agonia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.

Ondo asko ezagutzen dut gure egoeraren larria, baina oraingoa ez da hiletaren ordua; izatekotan agoniarena, Unamunok hitz horri ematen zion zentzuan alegia: borrokarena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 152. orr.

Mailegu emaile [...]: Finantza-agoniaz harantzago bizi den basatien tribuko kidea, egiten dituen eraso latzengatik beldurra zaiona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agonia luze (4); bere agonian (4); eta agoniazko (3); euskararen agonia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus