Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenengoa balitz, orduan hortik ez zen inoiz orokorki baliogarria den esakunerik segituko, are gutxiago apodiktikoa den esakunerik; izan ere, esperientziak ezin du inoiz halakorik eman eskura. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 51. orr.
Azkenengo horretaz gehiago hitz egiten du, baina olatu antisemita baretu arte itxoiteko esanaz idatzi diot. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 24. orr.
Nik, ordea, erranen nieke, hauxe dut lehenengo eta aldi berean azkenengo aukera horietako bat igotzeko. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 157. orr.
Azkenengo aldian beste bi ere bai. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 126. orr.
Azkenengo erradioterapia saioa izan zuen goiz hartan, eta hitz gozoz agurtu zituen Bilbao doktoreak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 80. orr.
Epaigelako sindikalista pitoa baino atzeragotik, azkenengo ilaretan zegoen andre batek arnasa guztiak bota zituen niri oihuka, intzirika esango nuke. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 17. orr.
Azkenengo aldian utzi zuten moduan aurkitu zuen dena, mahai gaina hutsik ageri zela. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 251. orr.
Ia-ia azkenengo ukitua ematen ari nintzela, giltza-hots batek ohartarazi ninduen Arantxa etxera sartzera zihoala. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 55. orr.
Hala ere, haurdunaldia oso laburra denean, hilekoa azkenengo izan denetik 50 egun baino gutxiago igaro direnean, hau da, gehienez 21 eguneko atzerapena izan denean, badago metodo farmakologikoa erabiltzea, kirurgikoaren ordez. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 115. orr.
Goiza luzea izan da eta nekatuta dago; azkenengo egin nahiko lukeen gauza da jende honekin berriketan hastea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.
Azkenengo barre egiten duenak barre handiagoak egiten ditu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 24. orr.
Horregatik, aurreko urteko lore-belar eta landarez elizan bedeinkatutako xorta xaharra sutara botatzen zen, eta gero ahal zuten guztiak, aitton-amonak azkenengo, sua asko apaldutakoan, salto zegiten, hiru bider, ixkina batetik bederen, Biba San Joan Batista; sarna fuera eta antzerakoak erranez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.
Bilbon azkenengoz izan eta lasterrera bere buruaz beste egin zuen 1961eko uztailaren 2an, Idaho estatuko Sun Valley herriko Ketchum auzunean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 305. orr.
-Leon Martyrekin azkenengoz hitz egin duenak eman behar ziek albistea! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 161. orr.
-Azkenengoz atxilotu nindutenean ez ninduan kapaz beste tortura saio bat agoantatzeko, benetan esaten diat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 184. orr.
Halako irribarre etsi bat nabaritu nion azkenengoz begiratu nionean, kamainan etzan baino lehen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 150. orr.
-Ez, lehenengo biderrez etorri naiz, eta azkenengoz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.
azkenengo aldia (3); azkenengo aldian (3); azkenengo aldiz (7); azkenengo kantuetan (3); azkenengo urte (4); bere azkenengo (3); orain azkenengo (3)