Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autonomia eta informazio genetikoa: bizidunak aztertzean, askotan erabili izan da makinaren edo artefaktuaren analogia, biek barneratzen baitute antolaketa edo diseinua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.
Artefaktu horretan gurpil ziklikoak ikus ditzakegu, etengabe jiraka. Guduak orduak eta orduak ziraukeen, baina azken emaitza berbera zen beti: sobietarrak artefaktua zegoen base sekretura iristen ziren, eta irabazten zuten. Berria - Kultura 2004-01-02
Ez dakit aitak gaizki begiratu eta azpiko aldean ote zegoen eta Isabelen pisuagatik lehertu ote zen artefaktua, ez dakit, eta ez nuen sekula galdetu. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 39. orr.
Horregatik esan dut lehen liburua beti mugitzen ari den artefaktua dela, irakurlearen parte hartze zuzena eskatuz datorrena. Berria - Kultura 2004-01-02
Bellek ezetz dio, batik bat berak artelana artefaktu moduan ikusten duelako, forma esanguratsua duen tramankulu baten gisa hain zuzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 233. orr.
Perpetuum movile txiki bat bilakatu zaigu liburu hau, egitura aldetik artefaktu oso eraginkorra. Liburuak baino gehiago, artefaktu literarioak dira Vila-Matasen emaitzak. Berria - Kultura 2004-01-02
Herri horretako mendi batean (Erge mendia, Marteau mendia, Marto mendia, Marto auzoa, cap del Martel auzoa edo Cap des Pènes) herri harresitu bat aurkitu zen eta barruan artefaktu arkeologiko ugari. ETC-entziklopedia Erge, Wikipedia