Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tresna 1 iz lan jakin bat egiteko, eta oro har eginkizun bat betetzeko, erabiltzen den atalen eta osagaien multzo egituratua. ik gailu; trepeta; makina1; lanabes. (tresna fisikoak)

Tresna?, mailu bat bezala?, ez dauka ba mailu itxura handirik!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 58. orr.

Lehergailu-karga bat prestatzen ari zen, zanpa-burdina bat erabiliz (palankatxo moduko tresna bat, hamahiru libra pisu eta ia metro erdi luzekoa).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Oxigeno hori, aldi berean, konplexutasun handiko tresna batek hornitzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Azenarioak arrailtzeko tresna baten zulo biribiletatik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 115. orr.

Bizar-makina atera eta eginahalak egin nituen, hau da, egin-ezinak, zeren argindarrik gabe ez baitago tresna horrekin deus egiterik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.

Dedangoek zaldi gainean ibiltzeko tresnak salerosten zizkizuten.  Elizen arteko biblia   Ez 27,20

Azken hauek ziren lurraren iraultzeko tresnak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 21. orr.

Bi gitarra, bi mikro eta gitarrak eta ahotsak sanpleatzeko tresna baino ez zuen eraman.  Berria - Kultura   2004-06-01

Mozteko tresnak egiten dituen Kennametalek greba hasiko du asteartean.  Berria - Ekonomia   2004-03-06

Hiru tresna horiek kometa neurtu ahal izateko piztu zituzten.  Berria - Gaiak   2004-06-01

Tentsioa hartzeko tresna atera nuenean, musu-huts gelditu zen, ezin ulerturik zer zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 137. orr.

Uretan soinuak igortzen dituen tresna da, 250 inguru bost segundoan.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Trabaza laneko tresna bat da (edo zen izaitekotz), ez aitzur eta ez aizkora, bainan gisa bertsuko ahoarekin.  Herria   2004-05-06

Tresna eta osagaien dimentsioen estandarrak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 175. orr.

Urre garbizko argimutila bere tresna guztiekin.  Elizen arteko biblia   Ir 31,8

Ez naiz oroitzen zenbat tresna atera nituen garajetik, baina batek ere ez zuen balio izan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.

Tximinoek tresnak erabiltzen dituztela baieztatu dute.  Berria - Gaiak   2004-12-11

Urre nahiz zilar hutsezko tresnak hartu zituen: intsentsu-ontziak eta ixipu-ontziak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,15

Diskoari buelta eman, tresna martxan jarri eta aurikularrak jantzita berriro eseriko da bere liburuarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 107. orr.

-Ba al dakizu zenbat tresna kontrolatu behar dituen gaur egungo hegazkin pilotu batek?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Zaldien gainean esertzeko tresnari eusten dioten uhalak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 25. orr.

Dedangoek zaldi gainean ibiltzeko tresnak salerosten zizkizuten.  Elizen arteko biblia   Ez 27,20

2 (tresna ez-fisikoak)

Horrelako tresna batek sor dezakeen hizkuntzari egoera mugatuko hizkuntza deitzen diogu; eta tresna bera egoera mugatuko gramatika izenda dezakegu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 38. orr.

Barneko segurtasun publikoak beharrezkoa duen tresna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 82. orr.

Ekonomilarien tresnak eta helburuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.

Izan ere patenteak eta copyright-a gizarte industrialeko tresnak dira, soilik enpresa eta faktorien merkatua erregulatzeko tresnak.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Kultur gerra sekular bat egiteko tresnak izatea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.

Industriaren egoerari aurre egiteko tresnak sortzeko exijitu zien LABeko idazkari nagusiak bi gobernuei.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

Gauzak gogoratzeko tresna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 58. orr.

Akemenestar Inperioa Jahvek hautaturiko tresna zen judaismoa hedatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Abertzaletasuna erakargarri egin behar dela, alegia, eta indarkeria eta kale borrokarena ez direla horretarako tresnak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 52. orr.

ELAren ustez, LAB «CCOOren tresna bihurtu da».  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Zuzenbide Estatuaren tresnak muturreraino erabiltzen jarraituko dutela ere esan zuen.  Berria - Harian   2005-05-27

Arrazoimen zaharra, absolutua eta metafisikoa, kreatzailea eta oinarriztatzailea Jainkoaren ordezkoa izatetik, tresna (instrumental) hutsa izatera etorria dago.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 37. orr.

Allah jainkoaren tresna naiz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 286. orr.

Jarri zeuen gorputzak Jainkoaren zerbitzura, ongia egiteko tresna bihurtuz.  Elizen arteko biblia   Erm 6,13

Gatazka konpontzeko tresna sortu behar da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Honela, beren gogoz bekatuaren esklabo eginik, gorputzeko atal guztiak gaiztakeria egiteko tresna bihurtzen dituzte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

3 (tresna fisikoak izenondo eta izenlagunekin)

Esaten da zaletasun handia zuela tresna mekanikoak egiten aritzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Batana [...] ehunki latza kolpeka joaz lantzeko eta tinkatzeko tresna hidraulikoa zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 151. orr.

Arropak, tresna elektronikoak eta su-arma bat ostuta egin zuten ihes.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 154. orr.

Ezertarako balio ez duten tresna elektriko ugari ere trukatu dituzte elkarrekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.

Tresna informatiko elebidun bat landu dugu eta agiriak itzuli ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Normala da tresna sexualak erabiltzea, jolasak aldatze aldera?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.

Neska ederrez eta tresna sofistikatuez gain, beste berezitasun bat ere agertzen dela beti Bonden pelikuletan: leherketak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 27. orr.

Har itzak ehizako tresnak, uztaia eta geziak, eta hoa oihanera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.

Burdinazko tresna sutan sartu zuen kauterizazioa egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 769. orr.

Kulturako erabili ohi ziren brontzezko tresna guztiak ere hartu zituzten: eltzeak, palak, labanak, katiluak.      - 0. orr.

Itxura bitxiko tresna handi bat zegoen ohe ondoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Urregorrizkoak baitziren sukaldeko tresna asko, koilarak eta sardexkak, labanak eta edalontziak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 128. orr.

Motozerra, bai tresna bizkorra.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 61. orr.

Oso tresna erabilerrazak dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Tresna bereziak ere egin behar izan zituen, altzairuzko labana berariazkoak, esaterako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 78. orr.

Traizioaren tresna makurra, eskuan duk, kamusteke eta edendua. Jabeari lagungarri zaion etxeko tresna erabilgarri bat.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 226. orr.

4 (tresna ez-fisikoak izenondo eta izenlagunekin)

Legezko tresna hori baitezpadakoa baita berreuskalduntze lana ereman ahal izaiteko.  Herria   2004-05-13

Demokrazia parte-hartzailearen tresna nagusia da herri kontsulta.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Tresna bizia da negoziazio kolektiboa eta gatazkak sortzen dira lantzean behin.  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Eskola izango da burgesiaren tresna nagusia botere politikoa eta ekonomikoa eskuratzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Oso tresna eraginkorra da komunikazioa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 157. orr.

Merkatu askea tresna efikaza da, baliabideak esleitzeko limitazioak dituen arren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

Probokazioa ere oso tresna interesgarria da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 51. orr.

Hizkuntz mailak, hala nola fonemika, morfologia, edota sintaxia, gramatikak egiteko eskaintzen diren tresna deskribatzaileak dira batez ere.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 29. orr.

Erromatar gobernua berehala ohartu zen dirugintza ekumenikoak tresna politiko gisa zuen balioaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

Nazio ekonomikoki aurreratuen eragin politikoaren tresna osagarri bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Beharbada ez dagoela hainbeste tresna moral eta lokarriren beharrik, gizonak zoriontsu eta burujabe egiteko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.

Ezertarako on ez den tresna mesprezagarria ote da, bada, Jekonias hori?  Elizen arteko biblia   Jr 22,28

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Karabana seinalatuz azaldu zidaten zer ez zebilen ondo; hara joan nintzen nire tresna-kutxarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 78. orr.

Ez zen mailu, pikatxoi edota burdinazko beste tresna-hotsik entzun tenplua eraikitzean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,7

Ekonomian merkatua tresna multzo bat dela esaten da, erosleak eta saltzaileak harremanetan jartzen dituen tresna multzoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

Pantaila-zolako tresna-barratik, leihoxka batek ohartarazi ninduen horraino idatzitako karaktere kopuruaz: 2.734.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

· Hegazkintzarako tresna asmatzaile, hegazkin zerbitzuen antolatzaile eta propaganda zerbitzuetako kide ere izan baitzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, tresna fisikoez)

Piezak erosi, eta berak egina omen zuen hari eta istribiluz betetako irrati tresna hura.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 187. orr.

Mostradorea eta honen atzetik kafe-tresna expresoa.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 127. orr.

"Hispano-Olivetti" markako idazmakina beltza, gerra-tresna itxurakoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

Menperatutako gudu-taldeei kenduriko arma, gudu-tresna eta harrapakin ugariei esker.  Elizen arteko biblia   1 M 6,6

Gela hartan ez zegoen ezer, garbiketa tresna batzuk besterik ez bazter batean.     «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.

Erakustazokaren %76 profesionalentzat izango da, baina gainerakoan etxeko burdindegi eta brikolaje tresnak izango dira ikusgai.  Berria - Ekonomia   2004-09-23

Hantxe neroan nik nire nabigazio-tresnen kutxatxoa, Zubiaur maisuaren hobaria.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 28. orr.

Zentzumenak neurketa-tresna dira, eta sentsazioaren bidez jasotzen dute kanpoko mundua guretzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Zelula "iraunkorrak" analisi-tresna bat balira bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Mahai-tresnak plater gainean gurutzatu ondoren, mahai erdirantz bultzatzen du.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 258. orr.

Portzelanazko kikara zaharrak ateratzen genituen eta zilarrezko mahai-tresna ingelesak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.

Lerak, oinetako erraketak, eskularruak, ehiza tresnak, ume jostailuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 364. orr.

Egin lubetak, ezarri gudu-kanpalekuak eta jarri eraso-tresnak inguru guztian.  Elizen arteko biblia   Ez 4,2

Bic etxeak hogei bat idatz-tresna egiten ditu, Ladislao Jose Biróren asmakuntzatik zuzenean edo zeharka sortutakoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

Euskal Soinu Tresnen Musika Eskola.  Berria - Kultura   2006-03-02

Has daitezela berehala kotxea eta zaldi-tresnak garbitzen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, tresna ez-fisikoez)

Izan ere, hizkuntza, ezer izatekotan, komunikazio tresna da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 49. orr.

Oso zorrotzak izanik ere, azterketa-tresnek ezin eraman zezaketen hiztunaren buruko gramatikara.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 11. orr.

Euskara lan tresna dutenen artean oso onartuta dago euskara batua. Maite diat halere ironia, ia lan tresna bihurtzeraino.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 245. orr.

Distribuzio osagarrian azaltzen ziren hotsen sailkapen-tresna zen fonema.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.

Ideia horren arabera gastu publikoa ekonomia-tresna eraginkorra zen ziklo ekonomikoei aurre egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 143. orr.

Hasieran ordainketarako tresna ziren truke-letrak, kreditu-tresna bihurtu ziren berehala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Bestetik, Funtsak finantza tresna berriak sortu zituen, industrializatu gabeko herrialde zorpetuek beren ekonomiak neurri jakin batzuen arabera aldatzearen truke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.

Baliabideen kostua handitu egiten da, inbertsio-tresna errentagarriagoak agertzearekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

PNVk ezker abertzalearen borroka tresnen indargabetzea bilatu zuen, prozesua usteltzera eta blokeo egoerara eramanez.  Berria - Harian   2005-04-02

Denborari aurre egiteko, denbora tortura tresna baita gela itsu batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 83. orr.

Epaileak soberano berriaren mendeku-tresna eta aginte-sustengu bihurtzen dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Merkatu batean negozia daitezkeen babes-tresna berezien sorrera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Gaiztakeria-tresna bilakatu da askotan lan fisikoa; fabrikatik materia hila hobetuta ateratzen da; gizakia, berriz, usteldu eta doilortu egiten da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.

Arerioa beldurtzea gerra-tresna handia da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 25. orr.

Bategite Tresna deitutako hitzarmena sinatu zuen orduan, Indiaren jurisdikzioa, atzerri aferak, defentsa eta komunikazio bideetara hedatuz.  Berria - Mundua   2004-07-16

8 musika-tresna.

Bakoitzak bere tresna hartu du eta menuettoari ekin diote, Hegatxabalaren hirugarren mugimenduari hain zuzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 165. orr.

Lau musikari juduk, José Israel de Tudelaren gidaritzapean, lau harizko tresnak jo zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

Ikusiak zituen lehendik ere italiarrak Amsterdameko eliz atarietan [...] halako tresna hura joka, baina sekula ordu arte ez zitzaion deigarri egin biolinak sortutako doinua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Ziotenez, biolinaren arima zurezkoa izateagatik, omen zuen tresna txikiak halako zolitasuna, halako trinkotasuna, halako handitasuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.

Tresna arretaz hartu zuen eskuetan, uste baitzuen une hartan edozein bortizkeriak desegingo zituela, biak batera, biolina eta neskaren eskua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 201. orr.

Ezaugarri horiek denek egin zuten esku-soinua herri xehearen tresna izatea.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 10. orr.

IAZAR Baionako soinulari taldea (piano, eskusoinu, kobrezko tresna, kantu eta perkusioak: euskal, afrikano eta jazz musika).  Herria   2005-02-03

Jo pianoa mozkorrik, perkusio tresna bailitzan, harik eta hatzak apur bat odoldu arte.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.

Musika kioskoan metal-tresnak afinatzeko saioan hasiak ziren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 112. orr.

Fanfarre bat antolatu ere bai, haize-tresna zalapartari eta kantariekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

9 musika-tresna (287 agerraldi, 54 liburu eta 112 artikulutan; orobat musikatresna g.er.) ik instrumentu.

Oholtzan Amadeo eta herri-bandako musikariak zeuden, musika-tresnak eskuan, hasteko aginduaren zain.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 151. orr.

Okasiorako sortutako orkestra inprobisatuan ez dago musika-tresna aski Wagner jotzeko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Turuta, txilin eta gainerako musika-tresnen laguntzaz.  Elizen arteko biblia   2 Kro 5,13

Orkestrako musika tresnen sailean.  Berria - Harian   2005-07-05

Oso ongi gozatutako musika-tresna baten antzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.

Harizko musika-tresnaz.  Berria - Kultura   2004-03-20

Hamaika musika tresnaren espezialitateez gain (akordeoia, hari tresnak, gitarra, klarinetea, oboea, pianoa...), koru eta orkestra zuzendaritza ikasketak eskaintzen ditu ikastegiak.  Berria - Harian   2005-07-05

Haizezko musika-tresna batzuen doinuak entzun nituen alboko gelatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

Bazekien legeak, biolinak bezala, bi soinu dituela beti, bata jotzaileak tresnari ateratzen diona eta bestea, erabat desberdina askotan, entzuleari belarriraino iristen zaiona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

10 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Musika tresna kurtso ainitz: gaita, pandero, arrabita, tronpeta, [...].  Herria   2005-09-22

· Didjeridua, munduko haize musika-tresna zaharrenetakoa.  Berria - Kultura   2004-03-31

Perkusio eta soka musika tresnak erabiliz.  Herria   2004-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

antzeko tresna (5); argazki tresna (8); aurre egiteko tresna (10); beharrezko tresna (6); bere tresna (24); bere tresna guztiekin (5); beren tresna (5); bideratzeko tresna (6); borroka tresna (7); burdinazko tresna (5)

erabilitako tresna (5); erabiltzeko tresna (5); erabiltzen den tresna (6); etaren tresna (8); etaren tresna zela (5); etxeko tresna (12); euskara lan tresna (10); ezinbesteko tresna (22); ezinbesteko tresna da (6); funtsezko tresna (5); gainditzeko tresna (6); gerlako tresna (7); haizezko musika tresna (5); hobetzeko tresna (5); horrelako tresna (9); horretarako tresna (9)

izateko tresna (5); izeneko tresna (5); komunikazio tresna (10); komunikaziorako tresna (6); konpontzeko tresna (8); lan egiteko tresna (5); lan tresna (56); lan tresna gisa (6); laneko tresna (10); lanerako tresna (12); lantzeko tresna (6); lortzeko tresna (15); musika tresna (145); musika tresna bat (9); musika tresna baten (5); neurtzeko tresna (7)

oinarrizko tresna (7); perkusio tresna (6); soinu tresna (17); sortzeko tresna (5); tortura tresna (7)

tresna atera (5); tresna bakarra (14); tresna baliagarria (19); tresna baliagarria dela (5); tresna baliagarriak (5); tresna bera (8); tresna berezi (6); tresna berezia (7); tresna bereziak (5); tresna berri (23); tresna berri bat (13); tresna berria (9); tresna berriak (20); tresna bihurtu (14); tresna bihurtu da (5); tresna bihurtuz (5); tresna bihurtzen (6); tresna bilakatu (11)

tresna egoki (6); tresna egokia (33); tresna egokia izan (8); tresna egokiak (13); tresna elektriko (10); tresna elektrikoak (7); tresna erabilgarria (9); tresna erabiliz (5); tresna eraginkorra (17); tresna eraginkorra da (5); tresna eraginkorrak (6); tresna ezin hobea (6); tresna garrantzitsua (17); tresna gisa erabili (5); tresna gisa erabiltzea (5); tresna gisa erabiltzen (7); tresna handi (6)

tresna izan (33); tresna izango (21); tresna izango da (8); tresna izatea (17); tresna mota (6); tresna nagusi (5); tresna nagusia (17); tresna nagusiak (6)

tresna politiko (17); tresna politikoa (6); tresna tradizionalak (5); tresna txiki (7); tresna ugari (10)

aurre egiteko tresnak (5); bere tresnak (7); etxeko tresnak (6); lan tresnak (13); mahai tresnak (15); musika tresnak (57); sasi tresnak (5); tenpluko tresnak (5)

tresnak aurkitu (5); tresnak egiteko (5); tresnak egiten (5); tresnak ematen (5); tresnak hartu (7); tresnak jarri (6); tresnak jotzen (5); tresnak sortu (7); tresnak sortzeko (6); tresnak sortzen (5)

musika tresnaren (17)

tresnarik egokiena (7); tresnarik gabe (9)

lan tresnatzat (6); tresnatzat hartu (5); tresnatzat jo (10)

burdinazko tresnaz (5); harizko musika tresnaz (6); musika tresnaz (9)

musika tresnekin (8)

itsasoko tresnen (6); musika tresnen (29); soinu tresnen (5); tresnen bidez (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus