Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trepeta 1 iz tresna, tramankulua.

Guk ez baitugu espazioa neurtzekorik ezer, ez trepetarik ez tramankulurik, neurtzaileak erabili ohi duen bezalakorik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

Frontera iritsi baino lehen abioi aleman batek eraso egin baitzion musikariak eta trepetak zeramatzan kamioiari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.

Korridorea ezertarako balio ez duten trastez beteta dago: golfeko makila herdoilduak, makinaria industrial erabilezina, ileordekoz betetako kutxak, koadro baztertuak eta bestelako trepetak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 63. orr.

Trepetak atsegin zituen: egutegi ziren erlojuak, linternak zeuzkaten lumak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

Plaza erdian esertzen zen alfonbra baten gainean, bere trepeta bakarra horixe baitzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 135. orr.

Zur eta lur daude korridore ilunean pilatutako anabasari eta trepetei begira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Komun baterako trepeta arruntez gainera, kanabera bat eta arrantza-otarre bat, aldizkariak, bizikleta baten gurpila, botilak eta orain gogoratzen ez ditudan beste lanabes asko zeuden bertan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 199. orr.

Liburu-euskarriaren inguruetan edo lurrean ez zen argi-giltzarik ikusten, ez zen argia pizteko balio zezakeen beste inolako trepetaren bat nabarmentzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 72. orr.

Ehizarako jantziak eta trepetak hartu eta mendira egin zuen ihes.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 230. orr.

Mareajerako trepeta guztiak prestatzen ari gintuan moila berrian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 20. orr.

Gerrarako trepetak zein hornidurak saltzen ibiltzen baita, horretarako baimendurik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.

Baina armairuan aurkitu nuenak [...] ez zidan deus esaten, salbu motxila batek eta mendiko trepeta batzuek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 217. orr.

2 (izenondoekin)

Baina tradizioa ez da fosil baten antzeko trepeta zaharkitu bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 35. orr.

Baina kri-kri-kri hozki horrek ez al du salatzen sagu liburu-jalea trepeta mekaniko bat izan daitekeela?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.

Olinpiak, ordea, trepeta mekaniko bat darama tripetan, Olinpia ez da panpina bat besterik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 96. orr.

Jostailuzko tranbia elektriko bat eta beste trepeta elektriko pila bat ari zen egiten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.

3 irud/hed

Zein dira, ordea, bizitzari aurpegia erakusteko dituzten trepeta psikologikoak eta ideologikoak?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerra trepeta herdoilduz, hondar zakuz, zur-lanka ustelduz, inguratua bera, eta sartu zen barrura. espazio harrigarri bat, dena itsasoari buruzko liburuz eta itsas trepetez beteta: mapak, grabatuak, sestanteak, urpekarien kaskoak, unamak eta era guztietako sokak, aingurak...  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.

Han etorri zen osaba, radio-trepeta sastar batekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus