Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Europako setio guztietan erabili ohi direla, emaitzarik onenekin, zurezko dorre mugikor batzuk, hau da, ez hain mugikorrak, horrelako tramankulu bat mugiarazteko jende eta abere pilo bat behar izaten delako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 297. orr.
Hainbat aparatu zeuden, hestekiak betetzeko ponpa bat, zapalgailu bat, haragia xehatzeko makina mekaniko bat, eta tramankulu haiek guztiek, beren gurpil eta biraderekin, infernuko sukalde baten ideia [...] irudikatzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Zer egiten zuten tanketa eta bestelako tramankulu haiek guztiek milaka herritarri bidea eragozten? Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 99. orr.
Zergatik ez dute tramankulu hau martxan jartzen, orduan? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 57. orr.
Otsoentzako edo basurdeentzako zepo batean eroria zen; hura zen urrutitik ikusten genuen burdinazko tramankulua. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.
Erretratuak karpetara bilduta, jaikiarazi eta esku banatan ipini zizkion kamera eta flasharen tramankulua. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 77. orr.
Berak artelana artefaktu moduan ikusten duelako, forma esanguratsua duen tramankulu baten gisa hain zuzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 233. orr.
62-65 urteko suhiltzaile bat ez dago sekulako tramankulua bizkarrean jarri eta eskaileretan gora eta behera ibiltzeko sasoian. Berria - Ekonomia 2004-01-28
Biek ala biek baitzuten atsegin jolas-parkeetan ibiltzea: errusiar mendietan edo antzeko tramankuluetan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 248. orr.
Plazaren ertzean burdinaz eta egurrez eraikitako harmaila gisako tramankulu erraldoia atondua zen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 151. orr.
Metalezko tramankulu handi bat ikusi duzu sartu orduko; bi hankakoa, pare bat metro luze. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 211. orr.
Ontziaren armadore grekoak burdinazko tramankulu zahar hura mantendu baino nahiago zuelako seguruak ematen zituen diruak kobratu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.
Gau hartan, garraio gizonak pianoa bere tokian utzi eta gero, tramankulua distiratsu, geldo, pisutsu ikusi genuenean, negarrez hasi ginen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 30. orr.
Han Morganek egundoko tramankulu xelebrea jarri zidan eskura, tridente antzeko zerbait, baina ziriak barrualdera guztiz makurtuta. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 63. orr.
Atso gor bat topatu zuen [...] tramankulu bitxi bati eragiten: printzesak ezin zuen jakin hura gorua zela. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 21. orr.
Aterkiak gordetzeko tramankulu bitxi baten ondoan zakarrontzi are bitxiago bat zegoen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 36. orr.
Gero esan zuten hainbat tramankulu elektrikoren eskemak harrapatu zizkizutela. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 108. orr.
Lima-berde koloreko Oldsmobile Cutlass bat, 1994koa, tramankulu harrigarri itsusi bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 170. orr.
Irrealak, traketsak iruditu zaizkizu, eta torturatzeko tramankuluen antza eman diozu bati. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 187. orr.
Hantxe bada, eskaileretan babestuak, Rositak garbiketa-tramankuluak jaso zituen, sorgor, txukundade handiz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 101. orr.
Aldi hartan, Judeako gudariak bildu zituen Jonatanek Jerusalemgo gotorlekuari erasotzeko; gudu-tramankulu ugari eraiki zuen horretarako. Elizen arteko biblia 1 M 11,20
Bet-Basira heldurik, inguratu eta eraso egin zion egun askotan, gudu-tramankuluak erabiliz. Elizen arteko biblia 1 M 9,64
Ez, ez naiz MP3 aren kontu horretara pasatu; bai, badakit oso erosoa dela eta hori guztia, ehunka kanta sartzen direla tramankulu horietan, baina berandu harrapatu nau, ez dakit ulertzen didazuen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 7. orr.
Lenteak erraten diete halako tramankuluei, eta burdinazko gider batzuen bitartez lotzen dituzte jendeen belarrietara. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 299. orr.
Gezurrak detektatzeko amerikarrek asmatutako tramankulu berri bat. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 110. orr.
Bada borondate arrazional eta instrumentala (hobbesiarra) tramankulu politikoak, enpresak, batzarrak eraikitzera eramaten gaituena. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 20. orr.
Europako Batasuneko hainbat herrialdek sekulako tramankulu estatistiko eta kontableak aplikatu zituzten baldintza preziatu horiek taxuz betetzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.
Berotzen ari nintzela sentitu nuen, eta tramankulua, haragi bilduma zaintsu hura, eskuan hartu eta kemenez eragiten hasi nintzaion. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.
Une hartan nire desirarik handiena zera baitzen, nire potxotxa bete zezatela tramankulu haietariko batekin. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 121. orr.
Aurki dezakeen tramankulu handienari eman behar dio bere lehen lorea birjina batek. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 164. orr.
Berak beste [kopa] bat zerbitu zuen eta, hura eskuan, nire tramankulu gogor eta adurtiaren gainean eseri zen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.
Mutil-izenaz bataiatzen ninduen halakoetan eta kasik beti tramankulu berezi batzuk jartzeko eskatzen zidan, gomazko zakil batzuk, neurri honetakoak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 124. orr.
burdinazko tramankulu (3); tramankulu bitxi (3); tramankulu zahar (3)