Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahopez (ETCn 9 agerraldi; orobat ahapez ETCn 33 agerraldi) 1 adlag ia entzuten ez den ahotsez. ik ahapez; ahopean; ahopeka; ahopetik.
Afal aurretik lau pertsona ginen bere gelan, gurutzegrama bat betetzen laguntzen, eta ezin izan nion ezer esan, baina mahaira joan baino lehentxeago ahopez esan nion: [...]. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 237. orr.
-Doina Elvira emazteak, baztangak jota hiltzeko zorian zegoela, deitu senarra ohera, eta hala esan omen zioan belarrira ahopez: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 128. orr.
2 ahozpez, ahoz behera.
Ezin izan zuen jarraitu, eta ahopez jarri zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 154. orr.