Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahoko 1 iz zaldiei eta kidekoei, geldiarazteko, ahoan ezartzen zaien uhala, zaldizkoak eskuz gobernatzen duena. ik muturreko 7, brida.

Eleberri fantastikoan irudimenaren lurralde osoan ibiltzen da bere gogara: libre, basa, ahoko eta bridari soraio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 85. orr.

Ahoko bat ere inguratua zuen horrela erretzeko, lord-en moduan, hark esaten zuen bezala.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 166. orr.

Ahoko luze batez erretzen zituen zigarroak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

2 ahoko flora (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Aho-flora, ahoko flora edo aho-mikrobiota ahoan bizi den mikroorganismoen multzoari deritzo. ETC-entziklopedia   Aho-flora, Wikipedia

3 ahoko mukosa

-Hamar zentimetro kubiko bakarrik, profilaxi modura -berak ostera-, ahoko mukosarentzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 191. orr.

4 ahoko pieza1 (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) iz haize-instrumentuetan, putz egiteko atala.

Energia-transferentzia hori, esaterako, kanpo-iturriaren energiatik -hala nola, klarinetearen ahoko piezan zehar bultzaturiko airetik- klarinetearen tutuko uhin geldikorren energiarako transferentzia zeharo lotuta dago 13. gaian aipaturiko erresonantzia-fenomenoarekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Ahoko pieza putz eginez jotzen diren haize-instrumentuetan, ezpainen kontra jartzen den edo ahoan sartzen den instrumentuaren pieza da. ETC-entziklopedia   Ahoko pieza, Wikipedia

5 ahoko pieza2 (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1) iz hortza, hagina.

Afidoak intsektu txikiak dira, eta ahoko piezak (lau estilete tubular) hostoko edo zurtoineko bahe-elementu bakun batean sartuta elikatzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

6 ahoko soinu (corpusean ez dago; ETCn 53 agerraldi) ik ahosoinu; ; harmonika; musugitarra.

"Springsteen", esan zion Gigik burua altxatu gabe, erpuruarekin O.K. eginez, ahoko soinuaren doinu batzuk aditzearekin batera. ETC-literatura, saiakera   Antzararen bidea, Jokin Muñoz, Alberdania, 2007

Por soñar lo imposible, eta Tomasek gustura jo zuen, baina haren ahoko soinua gustatzen zitzaidan niri eta ez ahoa, haren ezpainak beti zeuden-eta lehorrak. ETC-literatura, saiakera   Zoaz infernura, laztana, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2008

Azken aldiko kontzertu guztietan bezala, teklatutik ia mugitu gabe eman zuen kontzertu osoa Dylanek, tarteka ahoko soinua jo bazuen ere. ETC-prentsa   Berria, 2006-07-12

Dylanek kantuaren amaieran ahoko soinua atera zuenean, ikusi genuen oraindik ere, Dylan hori,folkie-ena, dela publikoa gehien pizten duena. ETC-prentsa   Berria, 2006-07-13

Antonio Serranok ere ekarpen interesgarriak egin zituen ahoko soinuazETC-prentsa   Berria, 2006-07-13

Ahoko soinua, gitarra, bonboa eta abar jotzeko aukera nahi zuen, eta lortu du. ETC-prentsa   Berria, 2007-02-20

Gitarra eta ahoko soinua ere maisuki jo zituen. ETC-prentsa   Berria, 2007-11-30

Hurrengoan gitarra eta ahoko soinua ekarri zituen, hurrengoan Olivier Durandekin bikotea osatu zuen... ETC-prentsa   Berria, 2008-01-11

Kontzertuaren erdialdera, giro intimoagoetarako eta folk doinuetarako tarte bat egin zuen, zenbaitetan gitarra akustikoarekin, zenbaitetan organu tradizionalarekin, eta ahoko soinua sarri erabiliz. ETC-prentsa   Berria, 2009-06-02

Ahotsa, gitarra eta ahoko soinua erabiltzen ditu Hammondek blues musika egiteko, eta berrogei urte daramatza errepide ondoko tabernetan eta antzoki handietan kontzertuak eskaintzen. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-05-07

Gitarra, bateria, ahoko soinua eta berak egindako musika tresna bereziak jotzeaz gain, ahotsaz ere Irudian, Ben Sims britainiarra. ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-09-18

Larunbatetan, lanak amaitu ostean, ahoko soinua jotzen zien amak, eta dantzan aritzen ziren umeak. ETC-prentsa   Berria, 2019-03-28

Ahoko soinuaren notek dena estali zuten Gasteizko gauerdian, eta behe lainoak "herriaren keinua" jantzi". ETC-zientzia, zuzenbidea   Eusebio Osa belaunaldi baten lekuko, Pako Sudupe, EHU, 2013

Zaharrenak, Ramonek, musugitarra jotzen zuen, ahoko soinua alegia, baina utzi egin zuen. ETC-entziklopedia   Juliana Zubizarreta, Wikipedia

7 ahoko soinu jotzaile (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Amieva gitarristak eta Mingo Balaguer kantari eta ahoko soinu jotzaileak (Ceuta) country eta bluesa nahasten dituen proposamena aurkeztuko dute; bestetik, Harriet Tubman Triok (AEB) jazza eta bluesa nahastuko ditu. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-18

Johnny Mars (Laurens, Hego Karolina, AEB, 1942) ahoko soinu jotzailearekin amaituko da jaialdia. ETC-prentsa   Berria, 2009-06-11

Junior Wells abeslari eta ahoko soinu-jotzailearekin lankidetza joria izan zuen hurrengo bi hamarkadetan. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-07-18

Junior Watson gitarristak, Fred Kaplan teklatu jotzaileak eta Bob Corritore ahoko soinu jotzaileak osatutako hirukoteak lagunduko dute Gray kontzertuan. ETC-prentsa   Berria, 2016-06-16

8 ahoko zuloan

33. minutuan, lehia desorekatzeko beste aukera ona izan zuen, baina Rekarteren erdiraketa ederra ahoko zuloan baliatzeko gauza ez zen izan.  Berria - Kirola   2006-04-02

Produktu naturalen industria garbi-ustekoari ahoko zuloan jarri zaio mamaxa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

Otsoaren ahoko zuloan sartzen ari nintzela konturatu eta atzeraka egin nahi izan nuen, atea berriz zeharkatzeko, oraingoan etorritako bidetik alde egiteko, baina beranduegi zen: zurezko atetik gertuen zeudenek (haien artean mahaiburu zeudenek, eta hartan, erdian eseririk, neke handirik gabe Guebokinder zela identifikatu nuenak) ikusi [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

9 ahoko zuloan jarri

Produktu naturalen industria garbi-ustekoari ahoko zuloan jarri zaio mamaxa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

10 ahoko zuloan utzi (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Mohak ahoko zuloan utzi zion baloia, baina gora bidali zuen burukada. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-24

Horren merituaren erdia, baina, Beginorena da, piloteoan nagusitu eta ahoko zuloan uzten baitio pilota lagunari. ETC-prentsa   Berria, 2011-01-09

Olaizola II.arentzat aurkari deserosoa da Merino II.a, ezkerrez ez diolako pilota ahoko zuloan uztenETC-prentsa   Berria, 2012-08-26

Huts larri bat egin zuen lehenik, Bakamburi ahoko zuloan utzi baitzion baloia, eta goiko jokaldietan ere konfiantzarik gabe aritu zen. ETC-prentsa   Berria, 2017-02-22

Irribarriak, berriz, tantoa azkar amaitzen du, eta ez dago hari ahoko zuloan uzterikETC-prentsa   Berria, 2017-04-05

11 ahoz ahoko

Mezu hori da Jexuxek xuxen adierazten dakiena, ahoz ahoko kontakizunetarako aparteko grazia baitu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 68. orr.

Baina nire ustekabe handian, beste bezeria mota bat hasi zitzaidan inguratzen, ahoz ahokoaren indarra, badakizue.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.

Marisak uhin haietako bakoitza bere egiten zuen, ahoz ahoko itsaso mugagabe baten joan-etorrian murgilduta bageunde bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

12 ahoz ahoko arnasketa (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Kike suspertzen saiatu nintzen ni, bihotz-biriketako bizkortzea egiten, eta ahoz ahoko arnasketa egiten, baina alferrik. ETC-literatura, saiakera   Ez dugu nahi, Edurne Elizondo, Txalaparta, 2011

Funtsean, bihotzeko masajea eta ahoz ahoko arnasketa egitean datza bizkortzea: gaixoaren toraxaren erdialdean esku bat bestearen gainean jarriz, presioa egin behar da; lauzpabost zentrimetro sakatuz, minutuko ehun konpresio inguru egin behar dira. ETC-prentsa   Berria, 2009-01-22

Sorosleak saiatu ziren bere onera ekartzen ahoz ahoko arnasketa eginda, baina ezin izan zuten ezer egin. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-07-07

Bitartean, berpizte lanak egitea (bihotz masajea eta ahoz ahoko arnasketa); eta, eskura izanez gero, desfibriladore erdi-automatikoa aplikatzea. ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-02-06

Azkenik, bosgarren faktorea ondoko itemek definitzen zuten: besteekin mahai-tresnak partekatzen dituena, ahoz-ahoko arnasketa egiten duena, besteen hortzetako eskuila erabiltzen duena eta komun publikoak erabiltzen dituena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 45 zbk., UEU, 2003 - apirila-ekaina

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus