Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mikel Strogoffek zaldiari aho-burdina jarri, zelako zingila tenkatu, estribuen uhalak aztertu, eta emeki-emeki hasi zitzaion tiraka bridatik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.
Zaldiari bridatik eutsi, eta oin-puntetan egin zuen eraikuntzarainoko bidea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.
Domingok aitatxiren zaldia atxikitzen zuen bridatik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.
Zaldiek uko egiten zioten harri mehatxariaren ondotik pasatzeari; eta zaldizkoek jaitsi eta bridatik helduta eraman behar izan zituzten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.
Zaldi gainean ibiltzean, brida eskuarekin helduta eraman zuela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 222. orr.
Zaldiari brida laxatu zion kanpamentuko sarrera gurutzatzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.
Zaldiari brida kendu gabe ibiltzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 222. orr.
Seigarrenen algara zeukan buruan, ez ahoko brida, lotu zutenean zaldi-kotxean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 309. orr.
Gengis Khanen tartariarrentzat bekatua zen [...] zaldia bridaz jotzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.
Gurdizainak logaleturik zihoazen, zaldien bridak eskumuturretan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.
Jansonek, bridak lasaiturik, edozein unetan leratik erortzeko zorian, zer edo zer kantatu edo oihukatu ohi zuen estonierazko esaldi eten, ulertezinekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.
Andre nekazariak Balthazar bridetatik hartu, bultzatu, eta gurdia atzera eraman zuen, gurpilak espaloiaren kontra jarri arte. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.
-Arre, hezur pila hori! -oihu egin zuen Gusek, bridetatik tira eginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 78. orr.
Bridaren presioa laxaturik sentitu zuelarik, zaldia lauhazka atera zen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 96. orr.
Une hartantxe bertan zaldiaren bridak jaregin egin zituen eta libre abiatu zen azienda harea eta harrien gainetik. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 163. orr.
Bere senen indarrak ez zuen bere bizimoldearen brida. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 325. orr.
Munduaren eta gure bizitzaren gaineko bridak berriro gure esku izateko. Iraultza bridatik hartuta zeramaten gidariek modako jarri zituzten arropak zeramatzaten gizonek soinetan. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.
Jolas horretan ahaleginak eginen dituzte jaulierren bat buruan jo eta kapelua botatzeko, eta beharbada giltzadunak onez hartuko du, badaki brida laxatu egin behar duela noizean behin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 136. orr.
Printzeari dagokionez, emaion hik hainbat sineste, nola baita hura gazte eta brida-uhal laxoagoz baitaiteke ibil hiri eman dakinakeena baino. · Mingain-bridarik gabe. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 51. orr.
bridarik gabe (4)