Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalegin (ETCn 64.765 agerraldi; cf eginahal ETCn 3.504 agerraldi; orobat alegin g.er.) 1 iz zerbait lortzeko, indar edo ahalmen guztiaz egiten den saioa. ik eginahal; saiatze; enpeinu; afan.

Lehertzear zegoen maleta berriro ireki eta hainbeste ahaleginen ondoren maletaratutako azken Cutty Shark botila maletatik atera eta trago bakar batez hustu zuen geratzen zena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Puntu hartara heldurik, bingo, Xankapok amaitutzat eman du bere ahalegina.     «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

Norbaiten militantziarik edo, izan-nahirik, goi-minik, ahaleginik, beste interes materialik gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.

Eta beltzen ahalegina ere, halakoa zen: aste hartan bakarrik, 28ø000 kartutxo bota zituzten liberalek gure aurka Lizarraldean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 163. orr.

Oihu eginarazi zidan ia-ia ahaleginak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 70. orr.

Einsteinek oso ondo zekien zer-nolako ahalegina eskatuko zion tropa hura maneiatzeak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 101. orr.

Batere ahaleginik egin gabe.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 36. orr.

Euskalki guztien artetik eredu jakin bat aukeratzea, eta eredu hori zehatz arautzea eskatu zuen aldakuntza giroak, eta 1968an plazaratutako euskara batua izan zen ahaleginaren ondorioa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 12. orr.

Gure ahaleginak hutsean geratu dira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

- Birtuosismoa, partituraren irakurketa pertsonala egiteko ahaleginik gabe, errepikapen mekaniko eta hotza baino ez da - esaten zion irakasleak -.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 60. orr.

Ulertzen nuen amonaren ahalegina, baina berandu zen, beranduegi, nire familiako historia garrantzitsu hark nigan eragina izateko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 61. orr.

Ahalegina hunkigarria zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 188. orr.

Orduko saio eta ahaleginak aipatu behar dira, beraz, ordukoek baldintzatzen baitituzte egungo hauek, urte luzeetan baldintzatu dituzten modu berean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.

Irakurlearentzat erakargarri handia izan daitekeela uste dut bere ahaleginak egilearenekin bateratzea, baldin eta aurkeztutako egitasmoaren araberako lan handi eta garrantzitsu bat konplituki eta iraunkorki osatzeko asmoa badu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.

Matematikako aieru ederrenetariko batzuetan; matematikari handienen ahaleginen aurrean mendez mende gogor eutsi dioten horietan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

-Damu dut nire ahalegina alferrikakoa izana.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 50. orr.

Euskal Herrian, hizkera propio bat egiteko unean, ez da behar beste indar batu, eta ahaleginak eskas geratu dira, ahul.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 11. orr.

-Badira hemen orduko argazki batzuk -diost emakumeak, nonbaitetik Elizako liburutzar antigoaleko harien taxuko albuma ateratzeko ahaleginarekin batera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 23. orr.

Hara: zure ahaleginak batere arrakastarik gabe burutzen dituzu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Hauxe izan zen nire lehen ahalegina:  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 107. orr.

Ahaleginik gabe ez dago informatuta egoterik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Hobe dela sormen puruan ahaleginak jartzea eta ez hainbeste zuzenketan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 37. orr.

Baina grazia egin dio mutilaren ahaleginak eta geratu egin dira.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 39. orr.

-Tira, neska-mutilak, azken ahalegina!  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 73. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aztoramena gorantz joan zen eten gabe, harik eta 2002ko apirilaren 11n estatu kolpe ahalegina gertatu zen arte.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 40. orr.

Esaterako, zentzu zabalagoa hartzen du articulatory effort ('ahoskera ahalegina') edo base of articulation ('ahoskeraren oina') bezalako erabileretan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 30. orr.

Ikusgarri malenkoniatsu honi so gelditu nintzen bulta batez, giza ahaleginaren sinbolo antzekoa zitzaidana, Jainkoaren boterearen aitzinean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

1772ko irailaren 2an, 32 urte zituela, errebeldian epaituko dute "pozoitze ahaleginagatik" eta "sodomia krimenagatik".  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

3 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Kameraren klik hotsarekin batean eman du Polletek azken hatsa, biziarekin loturik jarraitzeko ahalegina sobera akigarria zaiola, argazkia eta gero.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 178. orr.

Nirekin egoteko ahalegina eskertu diot.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 47. orr.

Bazuen halako apaiz jite bat, bai eta itsasgizonarena ere; gero kontatu zidan Tientsin-en misiolari ibilia zela, "sinologo izatera iristeko ahalegina saiatu aurretik".  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.

Frantziskok berak hartu zuen Anaiartean, 1214-1215 urteetan, Marokora joateko ahaleginak huts egin ondoren Italiara itzuli zenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Liburu honetakoak ez dira gai errazak eta horrek ezinbestean murrizten du adierazpidea errazteko ahalegina.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

Arnasa nola hartzen zuen aditu ahal izan zuen Mikelek, eskailerak igotzeko ahaleginak areagotuta.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 121. orr.

Zurekin fidantza osoa ez badu, bere umeak babesteko ahaleginak egingo ditu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 84. orr.

Erantzunak bilatzeko ahaleginak kontzeptua zehazteko balioko digu, baita murrizteko ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 23. orr.

Honek irribarrez begietsi zituen ibilgailuaren inarrosaldiei amorerik ez emateko nire ahaleginak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Ryokok egindako tatuajea ezabatzeko ahaleginak egin nituen, ordea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.

Eta egiazko -ala gezurrezko- bere kontakizun haiekin atsegin hartuz-edo, pozoitze lanaren deskripzioa bidali zion, xehe-mehe, etxeko arratoiak akabatzeko ahaleginak balira bezain gordin idatzirik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.

Poliziari deitu nahi zion semea atxilotu zezaten aita hiltzeko ahaleginaz akusatua.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 134. orr.

Hala, haurrak zirkulu horietako bakoitza ulertu eta menderatzeko ahalegina azalduko luke liburuak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 12. orr.

Jainkoa badela frogatzeko ahaleginen berri eman nion lehenik eta behin: Santo Tomasenak, San Anselmorenak, Descartesenak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 39. orr.

Gizarte-desintegrazioaren sintomak dira, baina aldi berean desintegrazio hori gerarazi eta berorri aurre egiteko ahaleginak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.

Segundo batez, telefonoz bestaldeko ahotsa aurpegi batekin lotzeko, izena erreferentzia batekin identifikatzeko ahalegina egin nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 139. orr.

Izua mendean hartzen saiatu beharra genuen, Mihurubikoa gaitza mendean hartzeko eta inoren hatsari betiko joaten ez uzteko ahalegina egiten ari zen legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 175. orr.

4 ahalegin bat egin (150 agerraldi, 33 liburu eta 17 artikulutan) du ad

Mugaz bestaldeko barbaroak, behin betiko ez bada ere, menderatu ahal izateko, limes mehatxatuaren atzeko botereak ahalegin bat egin behar du.-Altxatzen laguntzen banauzu, ahalegin bat eginen dut.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Ahalegin bat egin nuen Aurora ahal bezain sarri ikusteko, batez ere hasierako hilabete zail haietan, berriro bere bidea aurkitzeko borrokan ari zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 333. orr.

Hor ahalegin bat egiten dute kazetariek, egin behar den bezala gainera, herriko hizkera erabiltzeko, herriko euskara batua erabiltzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 169. orr.

Esaterako, bertso jarrien terrenoak norberak nahi dituen gaiak lantzeko aukera ematen du, eta nik behintzat badut arlo horretan ahalegin bat egiteko asmoa, probatzeko behintzat.  Berria - Harian   2005-04-14

Bilbo inoiz ikusi duten guztiek dakiten bezala, hiriko auzo batzuk, azken etorkinentzat eraikitakoak, mendi malkarretan daude kokatuta, eta haietara oinez iristeko ahalegin bat egin behar da nahitaez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 232. orr.

Euskara suspertzeko eta indartzeko ahalegina egin zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 74. orr.

Aldez aurretik esaten dizuet guztiok aprobatuko zaituztedala, baldin eta gutxieneko ahalegin bat egiten baduzue.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 66. orr.

Llum aulkitik altxatu eta joateko prest dagoenean, Danik beste ahalegin bat egiten du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 143. orr.

Mikel Strogoffek azken ahalegin bat egin behar bazuen helmugara iristeko, ondoan izango zuen gidari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 402. orr.

Forster nobelagile ingelesak kontatzen du bere saiakera batean, fikzio ahalegin bat eginez: [...].  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 131. orr.

Hori atzemateko berariazko gogoeta-ahalegin bat egin behar da, eta fikziozko film batean ez da berehalatik ikusten; halako "dokumental"-efektu bat film zaharretan baizik ez da egiaz sumatzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.

Inoiz edo behin ahalegina egin badut ere eman zizkidan argibideak gogoratu nahian, botoidurari buruzko galdera oroitzen dut, ez erantzuna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 185. orr.

5 ahalegina egin (656 agerraldi, 86 liburu eta 147 artikulutan) du ad

Egia esan, ez nekien kale horretako hamalaugarren zenbakian, zazpigarreneko C atean bizitzen jarraitzen ote zuen ere, baina ahalegina egin behar nuen, besterik ezean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 125. orr.

Andreak azken ahalegina egin eta gizon bati hotsegiten dio.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 50. orr.

-Lortu dun, hondarrean -mintzoa kutsu lakatzez janzteko azken ahalegina egin nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.

Komedia hau eszenara ongi bihurtu nahi izanez gero, ahalegina egin behar da Sei Pertsonaia hauek eta Konpainiako gainerako antzezleak elkarrengandik ongi bereiz daitezen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 27. orr.

-Errespetuz, jauna; handik ateratzeko ahalegina egin beharko genukeela uste dut.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 108. orr.

-Ezer berezirik ez, esan dizut, nik dakidala behintzat, ziur nago -azken ahalegina egin zuen etsia hartu aurretik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 219. orr.

Sekulako ahalegina egin behar dut haserreari eusteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 128. orr.

"Banoa, Anas" esanda, altxatzeko alferreko ahalegina egin zuen Lucasek. "Ez zaitez itzuli" entzun zuen Anasen ohetik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 20. orr.

Dena dela, ezin da ukatu Autonomia Estatutua idatzi zenean gauza asko bideratzeko ahalegina egin zela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 107. orr.

Edwin Walshen boza urrundu eginen zaizu ia entzunezina egin arte eta, zutik geratzeko ahalegina egin arren, behelaino grisak ezabatuko zaitu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 139. orr.

Nanak ondo ezagutzen zuen arnasa hartzeko modu hura, eta Lizaren atzaparretatik askatzeko ahalegina egin zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 63. orr.

Partida guztiak jokatu behar dira sasoi betean eta Hormadik ahaleginak egin behar ditu sailkapenik onena erdiesteko play-off-ei begira.  Berria - Kirola   2004-02-21

Argi eta garbi esan behar dut ahalegina egin banuen, azken-azkenean Mitxoletarekin bildu ahal izateko egin nuela, beste helbururik ez nuela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 109. orr.

Biharamun gauean, itzuleran ahalegina egin nuen eskumara ez begiratzeko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 163. orr.

Halako ahalegina egin zuen, ordea, non garun-kongestio batek jo baitzuen Euler.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.

Agerrek ahalegina egin behar izan zuen bere begiek ustekabea sala ez zezaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.

Sekulako ahalegina egin behar izan zuen mahaikideek egonezina nabarmen ez ziezaioten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.

Idazten ari den eleberrian ere, aparteko ahalegina egin behar du ahanzturari zirrikiturik ez uzteko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 195. orr.

Hainbesteko ahalegina egin, eta zertarako.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 78. orr.

Posterrak gure etxeko hormetatik kentzea, zainak moztuz suizidio ahalegina egin ondoren oraindik sendatzen ari denari eskumuturretatik esparatrapuak erauztea bezala izan zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 178. orr.

6 ahaleginak ahalegin

Ahaleginak ahalegin, ospitalean ezin izan dituzte mutilak beren onera ekarri.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

Txitxikov, bere aldetik, barre egiten eta txantxetan aritzen ahalegintzen zen, baina, ahaleginak ahalegin, lagunen ziriek ez zuten batere alaitu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 254. orr.

Eta ordu bat eta erdian, ahaleginak ahalegin, almadiak hesi trinko bat jo eta gelditu egin zen behin betiko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.

Aurkikuntza hori ez zuen, ahaleginak ahalegin, ez Tartagliak, ez Girolamo Cardanok egin, Ludovico Ferrarik baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

Ahaleginak ahalegin, lotsek eta beldurrek bere horretan iraun dute gaur arte.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 76. orr.

Ahaleginak ahalegin, zarata gehiegi ateratzen ari gara.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 133. orr.

7 ahaleginak egin (824 agerraldi, 125 liburu eta 126 artikulutan) du ad

Ez dakit lortuko dudan, baina ahaleginak egingo ditut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 526. orr.

Eta, ahaleginak egin arren galtzen badut, gutxienez ez diot ezer aurpegiratu beharko neure buruari, eta, Brutok bezala, harro oihukatu ahal izango dut: Oi bertute!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 95. orr.

Danelek, ez niola sinesten oharturik, ahaleginak egin zituen ni engainatze aldera: eguraldi txarra; sekulako haizeteak; hegazkinak ez zuela Bordeletik irteterik izan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.

-Ahaleginak egin hemendik alde egin dezan... -hasi zen izeba Emily esaten eta isildu egin zen ahoa erdi irekita zeukala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 154. orr.

Ahaleginak egin behar zirela edertasuna aberekeriaren maskara bihur ez zedin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 173. orr.

Ahaleginak egin dituzu zure sentimenduak begietan nabarmendu gabe gordetzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 217. orr.

Ahaleginak egin behar izan dituzu zeure onetik ez ateratzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 88. orr.

Arrazoi pisutsu bat behar zen, hura bezalako gizon batek halako ahaleginak egin zitzan loro bat berreskuratzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 461. orr.

Azkarragaren aburuz, "bigarren trantsizioari" ekin ahal izateko, alderdi guztiek ahaleginak egin beharko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Landek berak ahaleginak egin zituen prozesu horietarako garuneko leku jakin bat ez zehazteko, eta kontu handia izan zuen kolorearen ikusmenaz berak eraikitako teoriari Retinex teoria deitzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Orain mendia Moisesengana etorri da, ez Moisesek ez zuelako mendira joan nahi, denok baitakigu zer nolako ahaleginak egin zituen, baizik eta, dakigunez, Moisesen gainetik sarjentu-laguntzailea baitago, eta alferiza, eta kapitaina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 361. orr.

Bazen garaia eurei koherentzia emateko, edo gutxienez horretarako ahaleginak egiteko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 22. orr.

Ahaleginak egin dituzu lasaitasuna gordetzeko, baina nahigabea sentitzen duzu ama horrela sufritzen ikusita.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 250. orr.

Ahaleginak egin dituzu irudi horiek uxatzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 66. orr.

Berriz ere ahaleginak egin behar izan zituen harridura ezkutatzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 164. orr.

Beste mandatu batzuen artean, nekazari ehunka batzuk Babes Batzordean bahitzeko ahaleginak egin zitzala eskatu zioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.

Hala ere, hori gainditzeko ahaleginak egin beharko dira, baldin eta Irlanda iparraldean bakea eta justizia ezarri nahi bada.  Berria - Harian   2005-07-31

Ez zuen Ostiral Santuko bake prozesua sinatu eta hura aldatzeko ahaleginak egin ditu 2003ko hauteskundeak irabazi zituenetik.  Berria - Harian   2005-09-27

Europara itzultzean zenbait misiolarik nolabaiteko ahaleginak egin zituzten beren herrialdeetan zabaltzeko, baina dirudienez ez zuten asmatu ongi azaltzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.

Koadroak lurrean jarri ditu artistak, eta bisitariak ahaleginak egin behar ditu labirintoaren barruan baten bat ez zapaltzeko.  Berria - Kultura   2004-12-08

Pentsatzen zuen bi saihets-hezur jada hautsita izango zituela jada barreari eusteko ahaleginak egin beharraren egin beharrez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.

Palestinako Legebiltzarrerako 132 kideak aukeratzeko hauteskundeen kanpaina atzo amaitu zelarik, bozetara lehiatzen diren indar politikoek azken ahaleginak egin zituzten bozkatzeko adinean dauden 1,4 milioi palestinarrak konbentzitzearren.  Berria - Mundua   2006-01-24

Hain barregarri zegoen bere aurpegi txiki haserreari seriotasun-airea emateko alferrikako ahaleginak egiten eta hatza luzaturik, ezen zaintzako soldadu batek, araudia hautsiz, ahopeka esan baitzion aretotik irtetean: [..].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.

Gauzak lasaitu ziren, latinistak joan ziren, eta mahaian eseri nintzen berriro idazten hasteko, baina, bila eta bila ahaleginak egin arren, idazluma estilografikoa ez zen inondik ageri.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Egunero jatordu bat egiteko zazpi ahaleginak egin behar dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 116. orr.

Herrixkarantza zihoazela ere, sakelako telefonoz azken ahaleginak egin zituen, baina ez zuen ordezkorik lortzerik izan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 160. orr.

Beharrezkoak diren ahaleginak egin behar dira.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

8 ahaleginak eta bi egin

Egoera horrek hainbeste harrotu zituen, ahaleginak eta bi egin zituzten oraindik ere denbora gehiago egoteko ohera joan barik, esate baterako bendak eskatuz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 135. orr.

Ahaleginak eta bi egiten nituen arren, ez nuen batere emaitzarik eskuratzen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.

Erne egon ez zirenek, eta haize-babesen erruz onenen taldearen arrastoa galdu zutenek ahaleginak eta bi egin zituzten aurrekoekin bat egiteko.  Berria - Kirola   2004-06-04

Ahaleginak eta bi egingo dituzte mutikoa suspertzeko, alferrik ordea.  Berria - Kultura   2004-12-15

Ahaleginak eta bi egin nituen modu sinesgarrian beraren bozkarioan partaide agertzeko, baina Giuliari ezin zaio sinetsarazi pentsatzen ez den gauzarik, ez eta pentsatzen denik ezkutatu ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 169. orr.

Ahaleginak eta bi egin ondoren gauza luze, bigun eta beltz bat branka gainean paratzea lortu zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.

Batzuetan gertatzen da jendeak ahaleginak eta bi egitea norbaitekin telefonoz harremanetan jartzeko, baina kale egitea, dena delako telefono-zenbakian erantzunik jaso ez dutelako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 81. orr.

Saiatuko gara azaroa baino lehen joaten, eta ezin badugu, ahaleginak eta bi egingo ditut ezkontza baino pare bat egun lehenago iristeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 34. orr.

9 ahaleginak eta bost egin

Sei urtez geroztik, ari eta ari, ahaleginak eta bost egin izan ditut igotzearren; baina alferrik: behin sikiera ere ez dut lortu.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 73. orr.

Artean iturgintzan trebatu gabea izanagatik ere, ahaleginak eta bost egin zituen zorioneko gailua eta ur-hodiak ahalik txukunen jartzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 90. orr.

Cabo Quilateseko eta Altuna-Mendiko jazoeren ostean Jaurlaritzak ahaleginak eta bost egin zituen, halakorik berriro jazo ez zedin.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 204. orr.

Eta jarrera hori ekimenetarako bidean jartzen saiatzen direnek, ahaleginak eta bost egiten dituzte jarrera okerreko guztiak lehenbizi fakzio eta konspirazio batean biltzen; eta gero, egoera horretan ahalik eraginik handiena izaten.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 159. orr.

10 ahaleginaren ahaleginez

"Begira Santxo; onbidea harturik, hire egite onak ederresten badituk, printze eta jaun handien inbidiarik ez duk izango; jatorriz hartzen baituk odola eta ahaleginaren ahaleginez bertutea; horregatik, odolak balio ez duena balio dik bertuteak hutsak."  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 173. orr.

Ahaleginaren ahaleginez, zer edo zer gauzatzen hasia zarela antzeman duzu, baina kosta egiten zaizu hitzetan biltzea.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 92. orr.

Bideak eta bidezidorrak, lohiez beteak zeuden denak, eta oinak irristatu egiten ziren; batzuetan behor bat sabeleraino sartzen zen putzu batean eta ahaleginaren ahaleginez lortzen zuten estutasun hartatik ateratzea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Eskuak eta besoak dardarka zituzten ahaleginaren ahaleginez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 140. orr.

11 alferrikako ahalegin

Alferrikako ahalegin horiek guztiek zertxobait murriztu dute monumentu honen eszenaratzearen edertasun ukaezina.  Berria - Kultura   2006-05-02

Alferrikako ahalegina izan ohi zen, ordea, arrazoi ematen zidanean ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.

Ez zen alferrikako ahalegina izan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Hain barregarri zegoen bere aurpegi txiki haserreari seriotasun-airea emateko alferrikako ahaleginak egiten eta hatza luzaturik, ezen zaintzako soldadu batek, araudia hautsiz, ahopeka esan baitzion aretotik irtetean:  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.

Edertasuna "alferrikako ahaleginari" lotzen zaio, edertasuna eta tristezia lotuta daude halabeharrez, bere lan nagusi batek izenburuan bertan jasotzen duen moduan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

-Nor da? -galdetu nuen, zerbait ikusteko alferrikako ahaleginetan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 72. orr.

Hizteriak jota alferrikako ahaleginetan sortutako ateraldi xelebreak, nonbait, balioaren aldetik hutsaren hurrengoak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

12 zazpi ahaleginak egin

Joanttok Lizuniagako bentarainoko bide guzia kasik isilik egin zuen, bazterrei eta elkarrizketa baten sortzeko zazpi ahaleginak egin zituen Mariri ere kasu eman gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 111. orr.

Lurretik zazpi ahaleginak egin ondoren, arbola gainera abiatzen ginen hurrena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.

Egunero jatordu bat egiteko zazpi ahaleginak egin behar dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 116. orr.

Kristauak hildakoa bistatu zuenean, braustakoan kendu zitzaion mozkorra eta zazpi ahaleginak egin zituen gertatutakoa oroitzeko; inondik ere ezin zuen ulertu berak gizon hura hil izana.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahalegin bat (102); ahalegin bat egin (24); ahalegin bat egingo (6); ahalegin bat egitea (6); ahalegin bat egiteko (5); ahalegin bat egiten (8); ahalegin batean (12); ahalegin batzuk (14); ahalegin batzuk egin (5); ahalegin berezia (101); ahalegin berezia egin (65); ahalegin berezia egingo (8); ahalegin berezia egiteko (6); ahalegin berezia egiten (6); ahalegin bereziak (6); ahalegin berezirik (14); ahalegin berezirik egin (8); ahalegin betean (12); ahalegin biziak (7); ahalegin bizian (9); ahalegin egin (14); ahalegin ekonomiko (5); ahalegin ekonomikoa (11); ahalegin eta (29); ahalegin etsia (5); ahalegin gehiago (5); ahalegin guztia (29); ahalegin guztiak (184); ahalegin guztiak alferrik (5); ahalegin guztiak egin (58); ahalegin guztiak eginda (7); ahalegin guztiak egingo (23); ahalegin guztiak egiten (17); ahalegin guztiak gorabehera (5); ahalegin guztian (9); ahalegin guztiaz (8); ahalegin guztiek (9); ahalegin guztiz (6); ahalegin haiek (6); ahalegin handi (14); ahalegin handi bat (7); ahalegin handia (106); ahalegin handia egin (58); ahalegin handia egiten (16); ahalegin handiagoa (35); ahalegin handiagoa egin (14); ahalegin handiagoa egiten (6); ahalegin handiagoak (7); ahalegin handiak (37); ahalegin handiak egin (24); ahalegin handiak egiten (6); ahalegin handiena (15); ahalegin handirik (18); ahalegin handirik egin (8); ahalegin handirik gabe (6); ahalegin handiz (13); ahalegin hartan (9); ahalegin hau (8); ahalegin honetan (5); ahalegin hori (46); ahalegin horiek (13); ahalegin horien (6); ahalegin horrek (7); ahalegin horren (12); ahalegin horretan (44); ahalegin horri (8); ahalegin hura (7); ahalegin itzela (12); ahalegin itzela egin (7); ahalegin izugarri (5); ahalegin izugarria (8); ahalegin oro (17); ahalegin oso (5); ahalegin osoz (7); ahalegin serioa (7); ahalegin txikia (9); ahalegin txikiagoa (6); ahalegin txikienik (5); ahalegin ugari (6); ahalegin zaitezte (5); ahaleginak ahalegin (9); ari den ahalegin (5); ateratzeko ahalegin (5); aurkitzeko ahalegin (5); azken ahalegin (27); azken ahalegin bat (17); baina ahalegin (21); baina ahalegin guztiak (6); baino ahalegin (10); baino ahalegin handiagoa (6); bere ahalegin (29); beren ahalegin (7); berreskuratzeko ahalegin (5); beste ahalegin (27); beste ahalegin bat (17); betetzeko ahalegin (5); bi ahalegin (9); da ahalegin (7); den ahalegin (17); dira ahalegin (8); du ahalegin (9); duen ahalegin (6); dugu ahalegin (6); duten ahalegin (6); egin zuen ahalegin (5); egindako ahalegin (21); egindako ahalegin guztiak (7); egiteko ahalegin (16); egiten den ahalegin (9); emateko ahalegin (6); ere ahalegin (15); eta ahalegin (121); eta ahalegin berezia (5); eta ahalegin guztiak (13); eta ahalegin handia (7); eta ahalegin handiak (6); eta ahalegin handiena (5); eta ahalegin handiz (6); eta ahalegin horretan (8); eta nire ahalegin (5); eusteko ahalegin (6); gero eta ahalegin (5); gure ahalegin (5); hainbat ahalegin (8); hainbeste ahalegin (5); hamaika ahalegin (6); ihesaldi ahalegin (5); iristeko ahalegin (5); izateko ahalegin (16); lehen ahalegin (5); lortzeko ahalegin (12); lortzeko ahalegin guztiak (5); marka ahalegin (6); nire ahalegin (18); nire ahalegin guztiak (7); nituen ahalegin (5); nuen ahalegin (5); saihesteko ahalegin (5); sartzeko ahalegin (5); zen ahalegin (5); zuen ahalegin (17); zuten ahalegin (5)

ahalegina alferrikakoa (5); ahalegina baino (5); ahalegina bertan (6); ahalegina bertan behera (6); ahalegina da (22); ahalegina dela (7); ahalegina edo (5); ahalegina egin (215); ahalegina egin arren (5); ahalegina egin behar (47); ahalegina egin beharko (19); ahalegina egin du (11); ahalegina egin dute (12); ahalegina egin eta (5); ahalegina egin nahi (7); ahalegina egin nuen (10); ahalegina egin ondoren (5); ahalegina egin zuen (36); ahalegina egin zuten (13); ahalegina eginen (5); ahalegina eginez (16); ahalegina egingo (88); ahalegina egingo du (33); ahalegina egingo duela (9); ahalegina egingo dugu (9); ahalegina egingo dute (8); ahalegina egingo dutela (16); ahalegina egitea (18); ahalegina egiteko (29); ahalegina egiteko eskatu (12); ahalegina egiten (77); ahalegina egiten ari (24); ahalegina egiten du (8); ahalegina egiten zuen (6); ahalegina ere (10); ahalegina eskatu (14); ahalegina eskatzen (5); ahalegina eskertu (8); ahalegina eta (14); ahalegina ez (5); ahalegina goraipatu (5); ahalegina izan (19); ahalegina izan da (6); ahalegina izan zen (6); ahalegina izango (7); ahalegina nabarmendu (6); ahoskera ahalegina (5); aparteko ahalegina (5); aparteko ahalegina egin (5); ari den ahalegina (6); azken ahalegina (35); azken ahalegina egin (10); baina ahalegina (8); baina ahalegina egin (6); bere ahalegina (13); berebiziko ahalegina (8); berreskuratzeko ahalegina (8); bigarren ahalegina (8); den ahalegina (14); drop ahalegina (6); du ahalegina (7); duen ahalegina (25); duten ahalegina (11); egin zuen ahalegina (7); egin zuten ahalegina (7); egindako ahalegina (36); eginiko ahalegina (7); egiteko ahalegina (29); egiten duen ahalegina (17); egiten duten ahalegina (7); egoteko ahalegina (6); emateko ahalegina (5); eta ahalegina (17); eta ahalegina egin (6); euren ahalegina (8); eusteko ahalegina (5); gainditzeko ahalegina (11); gatazka gainditzeko ahalegina (5); hartzeko ahalegina (5); hobetzeko ahalegina (6); ihes egiteko ahalegina (6); izateko ahalegina (8); jartzeko ahalegina (8); jasotzeko ahalegina (5); lehen ahalegina (12); lortzeko ahalegina (17); marka ahalegina (39); marka ahalegina egin (5); marka ahalegina egingo (16); nire ahalegina (5); sartzeko ahalegina (15); sartzeko ahalegina egin (8); sekulako ahalegina (7); sekulako ahalegina egin (7); sortzeko ahalegina (10); uzteko ahalegina (5); zabaltzeko ahalegina (5); zen ahalegina (6); zuen ahalegina (10); zuten ahalegina (8)

ahaleginak ahalegin (9); ahaleginak antzuak (5); ahaleginak egin (195); ahaleginak egin arren (14); ahaleginak egin behar (40); ahaleginak egin beharko (6); ahaleginak egin ditu (8); ahaleginak egin ditut (5); ahaleginak egin dituzu (10); ahaleginak egin nituen (8); ahaleginak egin zituen (30); ahaleginak egin zituzten (14); ahaleginak eginda (9); ahaleginak eginda ere (6); ahaleginak eginen (9); ahaleginak eginez (26); ahaleginak egingo (50); ahaleginak egingo ditu (8); ahaleginak egingo dituela (10); ahaleginak egingo ditut (7); ahaleginak egingo dituztela (6); ahaleginak egitea (12); ahaleginak egiteko (20); ahaleginak egiten (125); ahaleginak egiten ari (31); ahaleginak egiten dira (5); ahaleginak egiten ditugu (5); ahaleginak egiten zituen (24); ahaleginak ere (10); ahaleginak eta (35); ahaleginak eta bi (19); ahaleginak eta bost (5); ahaleginak ez (23); ahaleginak ez du (5); ahaleginak ez zuen (6); ahaleginak huts (6); ahaleginak huts egin (6); ahaleginak hutsean (5); ahaleginak merezi (9); ahaleginak merezi izan (5); ahaleginak oro (25); ahaleginak oro egin (6); ahaleginak oro egingo (10); ahaleginaren berri (5); ahaleginaren ondoren (5); ahaleginaren ondorioz (5); aldeko ahaleginak (7); azken ahaleginak (8); baina ahaleginak (9); bere ahaleginak (7); betetzeko ahaleginak (5); diren ahaleginak (12); dituen ahaleginak (6); dituzten ahaleginak (10); egin dituen ahaleginak (5); egin dituzten ahaleginak (5); egindako ahaleginak (27); egindako ahaleginaren (10); egiteko ahaleginak (12); egiten diren ahaleginak (6); egiten dituzten ahaleginak (5); emateko ahaleginak (6); erakusteko ahaleginak (5); ere ahaleginak (10); eta ahaleginak (38); eta ahaleginak egin (13); eta ahaleginak egiten (6); gainditzeko ahaleginak (5); gobernuak ahaleginak (5); hartzeko ahaleginak (6); hobetzeko ahaleginak (6); ihesaldi ahaleginak (6); izateko ahaleginak (5); jarraitzeko ahaleginak (5); konpontzeko ahaleginak (5); lortzeko ahaleginak (18); lortzeko ahaleginak egingo (5); marka ahaleginak (7); nire ahaleginak (8); sekulako ahaleginak (5); ulertzeko ahaleginak (6); zazpi ahaleginak (9); zazpi ahaleginak egin (7); zituen ahaleginak (5); zuen ahaleginak (7)

ahaleginean ari (24); ahaleginean ari zen (6); ahaleginean hasi (5); ahaleginen emaitza (5); ahaleginetan ari (72); ahaleginetan ari da (11); ahaleginetan ari dira (9); ahaleginetan ari zen (20); ahaleginetan ari ziren (5); ahaleginetan aritu (6); ahaleginetan hasi (5); ahaleginetan ibili (5); ahaleginetan jardun (7); askatzeko ahaleginetan (5); ateratzeko ahaleginean (5); ateratzeko ahaleginetan (7); bere ahaleginean (6); bigarren ahaleginean (5); egiteko ahaleginean (10); egiteko ahaleginetan (10); emateko ahaleginetan (7); eta ahaleginean (9); eusteko ahaleginean (15); eusteko ahaleginetan (13); izateko ahaleginean (8); lortzeko ahaleginean (13); lortzeko ahaleginetan (12); mailari eusteko ahaleginean (6); sartzeko ahaleginetan (10); zabaltzeko ahaleginetan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus