Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hor bai sortzen dela afizioa eta afana eta enpeinu ezin baztertua...! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.
Euskaraz bizi gura duen euskalduna egun osoa atergabeko teinka, porrot, kontzesio, enpeinu, stressean bizitzera behartua dago. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.
Saiatu, betidanik saiatu da jendea, komeni ere komeni zitzaion-eta, enpeinu biziz ahaleginak eginez, ea antzematen zion hurrena zetorren eguraldiari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 442. orr.
Zuk telefonoz halako enpeinuarekin eskatu zenidan eta, pentsatu nuen, ea ba, hori besterik ez bada gizonari gustu pixka bat ematen diogun, baina ene!, mesede ederra egin dit, eta egiten ari zait, ez daukazu sinesterik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.
Neskak ikasteko halako enpeinua zeukala ikusita, norbaiti bururatu komentua toki egokia izan ote zitekeen liburu artean bizitzeko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 143. orr.
Pazko inguruko ilbeteak beti baitu aldaketen bat ekartzeko enpeinua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.
Itsasoz zihoala, Balear Uharteen inguruan, gatibuak libratzeko asmo eta enpeinutan orduan ere, itsas-lapur batzuk harrapatu zuten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 344. orr.