Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hor bai sortzen dela afizioa eta afana eta enpeinu ezin baztertua...! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.
Hor bai sortzen dela afana eta enpeinu ezin baztertua! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 11. orr.
Halako afana zeukan aitak guk ikasteko! Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 78. orr.
Madden Viktor Runeberg-en departamentuan egoteak esan nahi zuen noski han amaitzen zirela gure afan guztiak eta -baina horrek oso bigarren mailako kontua zirudien, edo hala iruditu behar zitzaidan- gure bizitzak orobat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.
Alde nabarmen bat dago pentsaeraren zera hartatik maparekiko afan honetara: han euskara ezinbestekoa zen, baina oraingo eromen edo laineza kartografiko, onomastiko eta toponimiko honetan ez, batere ez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 241. orr.
Vitruvioren tratatuak sintesi guztiz pertsonala egiten du afan kulturalista orokorren eta diskurtso tekniko eta espezifikoki profesionalak bilduz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.