Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
saiatze 1 iz saioa egitea, ahalegintzea.
Maitatzea jarduera (aktibitatea) da eta ez saiatze pasiboa. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 35. orr.
Maitasuna... ez da afektu bat [...] norberaren maita ahalmenean zuztartuta dagoen saiatze bizia baino. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 34. orr.
Antzinateko gizon batek denbora luzea eman zuen naturaren izaera eta portaera aztertzen, eta, bere saiatze etengabearen ondorioz, sua zelan egin zitekeen asmatu zuen. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 9. orr.
Saiatze nekagarriaren balioa zalantzan jartzen du Koldo Mitxelena-ko 'Ahaleginak' erakusketak. Berria - Kultura 2004-11-14
2 (hitz elkartuetan)
Erietxean huts egin duten saiatze kasuei ematen diete laguntza. Berria - Euskal Herria 2004-09-26