Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoro izond 1 zentzua galdu duena. ik ero.

-Griluak kateak! -egin du ahapetik, xuxurlatze batean, agure zoroak-.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 33. orr.

Marta zoroa, Marta burutik egina, Marta ganbaratik joa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 177. orr.

Hobe, gazte behartsu baina zuhurra, aholkurik nahi ez duen errege zahar eta zoroa baino.  Elizen arteko biblia   Koh 4,13

Kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Zentzua betirako galdu zuen mamu zoro eta sukartsu baten antzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 247. orr.

Boxeolari zoroa zirudien.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 117. orr.

Beharbada biziotsu zoro hura sexu hutsez elika zitekeen, baina ni ez.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 71. orr.

Zuetako norbaitek mundu honen arabera jakintsu dela uste badu, egin bedi zoro, egiaz jakintsu izateko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,18

Askok iseka egiten zioten eta zorotzat hartzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

Bat egin eta gero, zaldi zoro baten gainean bezala ibili zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.

Zoroa eta basatia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 161. orr.

Gaztetxo bat bezain zoroa zen, eta horretaz aparte adinak emandako esperientzia zeukan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 274. orr.

Zoro samarra iruditu zitzaion gizona.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 50. orr.

Nire atzetik etorri eta sekulako kolpea ematen dio barre zoroko mutilaren eskuari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 104. orr.

Esaten nuen nik, bai, zoroegiak zinetela zuek poliziazaleak izateko.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 91. orr.

Gordin esanda: bizitzen jarraitzeko nire grinak gutxi zuen zorotik, are gutxiago etorkizun oparoago baten ametsetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 279. orr.

Zorotzat hartuko nindukete!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.

Haserre, bere baitan egin zuen: "Zoro halakoa!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 213. orr.

Nolatan egin zuen zoroarena eta pailazoarena haien aurrean!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 191. orr.

2 (izenondoekin)

Shevirev doktoreak ez zuen bere klinikan zoro amorraturik onartzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 182. orr.

Iruditu zitzaion espetxea eta bere bizitza osoa halako zoroetxe bat zirela, eta bera zoro nagusia zela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.

Zoro itsuok halakook!  Elizen arteko biblia   Mt 23,17

Jaunak adierazi zidan, ni mundu honetan zoro berri bat izatea nahi zuela.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 208. orr.

Hantxe ni, hain adimendutsu nintzena zoro adimendu gabe bihurtua!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.

3 (adizlagun gisa) ik zoroki.

Hain zoro maitemindu ziren etxearekin, amaituta zegoela pentsatzea ezin zuten jasan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 288. orr.

Ezkutatu egin zaie herrenka, zoro harro tente, muturtuta Ostolazak ez zion ihardetsi, zurbil zegoen, pultsua zoro, kopeta izerdi tantaz beterik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 35. orr.

Lehertzeko zorian neukan burua, muinak jauzika eta kirioak zoro.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 97. orr.

Autoak zenbait hobekuntza izan baditu ere, talde horretan erabat zoro dabiltza pneumatikoekin.  Berria - Kirola   2006-04-23

Han-hemen orbela bera baino zoroago dabiltzan hotsek diote Napoleonek ihes egin duela Elba uhartetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.

4 (izen gisa)

Gerra Handiak eragindako zoro, itsu, maingu eta herren ugari ikusten zen bazterretan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 114. orr.

Konturatu zen zoro bat eta zuzi bat aski direla dena hondatzeko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 89. orr.

Nire ustez, aginduak zoro batek eman ditu, ez jaun batek.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 120. orr.

Burla eta irain asko egiten zioten, zoro bati egiten zaion erara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 952. orr.

Badute lógosik ordenagailuek?, eta animaliaren batek?, eta zoroek?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Zoroei ematen zaien tratua ematen diote.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.

Mundua hau bezalako zoroez beterik dago, esan zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 325. orr.

Lapurrak ez direnak zoroak dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 362. orr.

Ea ze zorok idazten didan orain...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 7. orr.

Eztabaidatxoren bat tartean, baina zoroak bezain pozik, Sekula Betiko Lurraldera gerturatzen hasi ziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 72. orr.

Izan ere, zuek, hain zentzudun izanik, gogoz jasaten dituzue zoroak.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,19

Badakit, nire baitako zoroak, edo gogoak, edo dena delakoak badaki, noizbait aterako dela atera behar duena, itxaroten jakitea dela kontua.     «Kuskue tanden», 2004 - 158. orr.

Arrazoimenaren atzean dagoen zoroen eroetxea, askatasunaren gibelean dagoen presoen kartzela, osasunaren azpian dagoen gaixoen ospitalea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

«Zoro» horiek ziren torturatzaileak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Batzuetan iruditzen zait zoro ergela naizela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

Zoro arriskutsuak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 39. orr.

Gauero entzuten nituen zoro kateatu batenak bezalako oihuak eta karkaixa-hotsak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 146. orr.

Zoro endekatu kexati bat, besterik ez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izan ere, kezka gehiegik amesgaiztoa dakar, eta hitz-jarioak zoro-berriketak egitea.  Elizen arteko biblia   Koh 5,2

Zein zoro-haizek jo zuen, ordea?  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 209. orr.

Zoro begiradako soinu-jole antiojodun marmarti bat.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 82. orr.

Matematikariek zoro-fama dutenez, ez ziren harrituko zer edo zer arraroa antzematen bazidaten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 161. orr.

Han zabaltzen ziren lehenik tabernak, leku egokia zoro kontuak aipatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 235. orr.

Zoro itxura du Josek, aurpegia bihurritua dauka, izugarria du begirada.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 132. orr.

Zoro-itxurak egin zituen haien aurrean, haien artean erotuak bezala jokatuz.  Elizen arteko biblia   1 Sm 21,14

Zoro-plantak eginez.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 147. orr.

Zoro-aurpegiz, haren begi beltzek basatiki eta zorrotz begiratzen zuten buruko eta bizarreko ile nahasien artetik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 99. orr.

-Ematen duenez, nahiko zoro-festa zen lekua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 72. orr.

Zoro dantza-rekin, erritmoak apurtuz, denok gaudela apur bat ero eta ero guztiak ez daudela erabat ero iradoki zuten.  Berria - Kultura   2004-08-18

-Hala da bai -esan zuen apaizak- eta, haren zoro-esanak entzunaz gustu pixka bat ere bai eta, zera galdetu zion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 105. orr.

Begien urdinarekin batera, iritsi ote zait niri ere, geneen ibilbide sigi-sagatsuan, haien zoro-ukiturik?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 138. orr.

Horiek hilketa arinak dira [...]; heriotza bera ergeltzen eta hildakoa lurruntzen bezala duten arintasun eta grazia berezi bat daukate, zoro-puntu eder bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 146. orr.

6 (gauzez mintzatuz) zentzu gutxikoa.

Garagardo enpresa batek zirko bat babestea, hau bezalako hiri zoro batean bakarrik gerta daitekeen zerbait da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 149. orr.

Amodio zoroek duten prestigioa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 193. orr.

Margaren gutunaz oroitu eta ideia zoro bat etorri zitzaidan burura: [...].  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 82. orr.

Stalinen agindupean, Lyssenko-ren teoria zoroek ordeztu zuten genetika.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 159. orr.

Plazer zoroa sentitu nuen beheranzko lastertasuna eta albokakoa parekatzean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.

Musika zoro batekin egun osoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 94. orr.

Biak batu dira barre zoro eta algaratsu berean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 106. orr.

Alaigarria kaleko zarata eta lasaigarria jendearen joan-etorri zoroa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 35. orr.

Euliak bere noraez zoroa jarraitu zuen kristalpean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 155. orr.

Constantis izenekoak proposamen zoroa egin digu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 91. orr.

Zuhurtziaren aginduak aztertuz eta asmo zoroak baztertuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 98. orr.

Algara zorotan hasi zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 28. orr.

Tamalez, bizitza ez da dibertsio zoroa bakarrik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

Hamaika aldiz damutu ginen bezperan hain parranda zoroa egiteagatik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

Gero eta gehiagotan jartzen da telebistaren aurrean, kate batetik bestera pasa eta pasa egiten, zaping zoroan.     «Bizia lo», 2003 - 43. orr.

Baten batek [...] tiro egin zion lehoiari, eta ihesaldi zoro hartan zenbait emakume eta ume ubelduta eta makatuta atera ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Alde egizu eztabaida zoro eta zentzugabeetatik.  Elizen arteko biblia   2 Tm 2,23

Amets zoroak kontatzen.  Elizen arteko biblia   Za 10,2

Gizakia hondatzen eta galtzen duten grina zoro eta kaltegarri askotan.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,9

Carroussel zoro-eroan, horrelaxe gabiltzala ematen dit niri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 232. orr.

Poz handi bat sentitu nuen, barne-harmonia esanezin zoro bat.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 85. orr.

Hor nonbait Enpero kalea da, Arramele zubitik atsegin zoroan datorren jendeak laster hartuko duen etxartea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.

Hegazti itxurako buru txiki eta zorrotza aitaren bularraren aurka estutu du une labur batez, baina era basati eta ia zoroan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 36. orr.

Eta dena egin nuen halako modu zoroan non burua galtzekotan izan bainintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 334. orr.

Pedantekeria honekin, gaiari guztiz arrotz zaizkion aipuak sartu behar zoro honekin, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Biziaren iturriak, beraz, baliteke serioak ez izatea, eta baliteke oso sakonekoak ere ez izatea [...] baliteke txoroak izatea ere, txoroak eta zoroak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

Anduren ideia ez zen hain zoroa.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 41. orr.

Bizi bai, baina beste dibertsio giro zoro hori falta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.

7 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Erantzunaren zoroa deitoratu dute beren kolkorako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 127. orr.

Hiri honetako adimen andeatuek beren zoroa saldoratzeko aurkitu dituzten bertze zenbait kofradiaren berri aski zehatzaz eskolatzen ahalko zen biharamunean gure irakurlea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Mugida itxurosoa dago, pastiak gura adina, nor bere zoroarekin, eta mukizu kaskamotza eskuma aldean goian.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 133. orr.

Garai bakoitzak bere jarrera estetikoak izaten ditu, bere zoroari jarraitzen dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 41. orr.

Nor bere zoroak bizi du.     «Kuskue tanden», 2004 - 75. orr.

-"Gogoak bizi gaitu" ala "nor bere zoroak bizi du".     «Kuskue tanden», 2004 - 217. orr.

Nor bere zoroak bizi du, eta nik neurearekin nahikoa daukat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 182. orr.

Euskaldun guztiok sagar deitzen diogu sagarrari, baina bakoitza bere sagarrak bizi du, bakoitza bere zoroak bizi duen bezalaxe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 238. orr.

Nire zoroak ote neraman entzuten edo ikusten nuen oro nirekin lotzera...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 174. orr.

Garai bakoitzak bere jarrera estetikoak izaten ditu, bere zoroari jarraitzen dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 41. orr.

Berak bere zoroarenak kontatzen zizkidan bitartean, nirearenak isilduko zizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 182. orr.

· Zoroak bizi gaitu.     «Kuskue tanden», 2004 - 217. orr.

Zoroak jota zaude, inondik ere, baina zeure zoroan egia handi bat diozu: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 87. orr.

8 gurpil zoro (orobat gurpilzoro g.er.) bi gauza, bata bestearen kausa edo azalpena izatean datzan argudioa edo egoera.

Gurpil zoroa dun, komprimatuak hartzen ez baditut memoria galtzen dinat, eta memoria galtzen badut hartu behar ditudala ahazten zaidan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.

Beraz, "analitikotasuna", "esanahia" eta "definizioa" gurpil zoro batean nahasita dauden kontzeptu ilunak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Gurpil zoro batean preso gaude.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 263. orr.

Saminezko eta erresuminezko gurpil zoro bat izan zen hura dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.

Gurpil zoro batean gertatu nahi ez badugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 295. orr.

Ragnar Nurkse-k [...] deskribatu zuen pobretasunaren gurpil zoroa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Bortizkeriaren gurpil zoroa geldiarazteko.  Berria - Mundua   2004-03-18

Askatasun sintaktikoaren gurpil zoroan gero eta barrenduago.     «Kuskue tanden», 2004 - 184. orr.

Elikadura munduan ere gurpil zoroan biraka gabiltza: gehien kontsumitzen diren produktuak dira, azkenean, gehien gustatzen zaizkigunak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 100. orr.

Zenbait doktorek eta nazio batzuek ez dute hiru aldiz baino onartzen gurpilzoro gaizto hau.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.

Jazarpen eta umiliazio gertakari berdintsuak errepikatzen dira soin eta gogo berrietan, labirintotik irten ezinean dabilen gurpil zoroa balitz bezala denbora.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 192. orr.

9 zoro etxe ik zoroetxe.
10 zoro-moro izond/iz adkor zoroa.

Pentsatzen zuen adorea dela gizonak kapaz diren bertute bakanetakoa; bertute horren gurtzak, ordea, beste hainbat bezala, gaizkile-jendearenganako jaiera zoro-moro batera eraman zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.

-Noren anaia duk zoro-moro hori? -esan du Jimmy Parsonsek, mespretxuzko irria eginez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 24. orr.

Gasazko musuzapi arrosak erabiltzea ere, zoro-moro horrek!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 187. orr.

11 (adizlagun gisa)

Zoro-moro ibili ziren borrokan, denek hartu nahi baitzituzten ez arrosa, ez artilezko ez ziren belarri-estalki bakarrak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 81. orr.

Ekinera jotzen dute beste batzuek, zoro-moro murgiltzen dira egunoroko mila kezketan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 15. orr.

12 zoro-morokeria iz adkor zorakeria.

Carlos Argentino Daneri, bere zoro-morokeria pendante eta guzti, ez da mundua letraz harrapatu nahi duen gizagaixoa baino.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 19. orr.

13 zoro-zoro adlag

Ez engainatu zoro-zoro zeure burua.  Elizen arteko biblia   2 M 7,18

Horixe da euskalkiei zoro-zoro bultzatzearen ondorioa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 115. orr.

Era horretara behin edo hamar bider topatu eta hurbilagotik ezagutu izan banitu zoro-zoro maiteminduta edukiko ninduketenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 238. orr.

Musika altuago jarri du Obelixek, eta jendea zoro-zoro garrasika eta saltoka hasi da.     «Bizia lo», 2003 - 153. orr.

Liluratuta ninderaman, zoro-zoro eginda: bere menpe, hitz gutxitan esateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Zoro-zoro eginik, laztantzeari utzi gabe, elkar erantziz logelara abiatu ziren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

· Gazte aldra asko joan ohi dira bidean soinu joten, dultzaina, pandero, atabal, hauspo soinu eta honakoekaz, ikotika eta ujuka zoro-zororik.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus