Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoroki adlag era zoroan. ik zoro 3.

Zure esklabo eta zerbitzari umil bihurtu naiz, baina handinahikeriaren hegoez hegaldaturik, zu zoroki, suharki, kartsuki eta desesperatuki maitatzera ausartu naiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.

Zoroki maitemindu ziren biak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 18. orr.

Erran behar dut hain zoroki Erregeri atxikiak agertu nahi direnak berak direla harentzat kaltegarrienak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 205. orr.

Aipatu ditugun asmakizunak [...] zoroki asmatzen eta sinesten dituzten fededunetarik, ez da bihirik heretikotzat hartu behar.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 67. orr.

Bere bihotza apur batean geratu egin zen, eta ondoren basaki eta zoroki hasi zitzaion taupaka.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 175. orr.

Lepoa luzaturik, begiak zoroki irekirik, ezpainen ertzetatik odol-lerdea zeriela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 111. orr.

Haien suhartasun garbikoi, aszetikoari, zor zaio milioika liburu hain zoroki galdu izana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 64. orr.

Obsesiboa baita, zoroki perfekzionista, ezin pirriagoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus