Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ero (1.787 agerraldi, 220 liburu eta 232 artikulutan) izond/iz 1 pertsonez mintzatuz, zentzua galdu duena; gauzez mintzatuz, zentzu edo neurri gutxi adierazten duena. ik zoro; ergel. ant zuhur. (pertsonez mintzatuz)

Hara nire anaia eroaren bizitzeko lezioak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 92. orr.

Sarah erabat hartua dauka bere alaba ero horrek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 100. orr.

Tratua duk atso ero horrekin?, galdetu nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 114. orr.

Emakume ero bat zen, hogeita hamar urtetik gora artzainen errukitik bizi zena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Argia ehizatzera goizeko bostetan jaikiko den morroi ero eta morfinazale batekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 83. orr.

Galdera errepikatu behar izan zuen da Rua eroak, ahotsa bortxatzeke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Eligio eroaren gisan kantuan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 54. orr.

Lau urteko ume eroen moduan eztabaidatzen dira aparkatzeko lekuengatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

Zahar ero hauen atzetik ez gaituk inoiz mugituko San Giovannitik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 106. orr.

Gure argazkilari Patxik, panteoi handi batera igota, frankotiratzaile ero bat ematen zuen, kamerari su atera beharrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Bozinakadak eta zalaparta, "crazy people", jende eroa, marmar egin zuen taxilariak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 136. orr.

Ero eta zentzudun, edozeinen aurrean jabetu behar du zaldun ibiltariak, andereen izen onagatik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 210. orr.

Zaindariek bakartutako ziega batean «ero bihurtzeko» sartu zutela.  Berria - Mundua   2004-04-22

-Ero batek ez du inoiz horrela idazten, eta sanoegi dagoen batek ere ez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 104. orr.

-Hire anaia zoroa dela, burutik eginda dagoela, kaskezurretik jota, eroa dela, ez dagoela burutik sano!  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 24. orr.

Ileluze potrodun eta ero samar hura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.

Pintorea ero samarra zen, ordea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 52. orr.

Oso ausarta zara, edo oso eroa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 245. orr.

Behardunen defenditzale suharra, doi bat eroa.  Herria   2003-01-09

Ero baten gutunak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 245. orr.

Jakin al daiteke, ordea, jakin, nortzuk diren zuhurrak eta nortzuk eroak, askotan arrazoiari eromen eta erokeriari jeinu deitu beharko litzaiokeen bizitza honetan?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 212. orr.

Bere eromenean hitz arraroak jaulkitzen zituen, eta, ero guztiek bezala, bazuen ideia finko bat, mamu batek jarraitzen ziola uste zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Eroaren distira zuten Snaperen begiek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 292. orr.

Eroen gogoari begira aritzeak ere ez du ezertarako balio.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 340. orr.

Bizilagunei galdetuz gero berriz, Skillman kalearen ertzean dagoen etxe orlegia eroz beteta zegoelako ustea omen zuten duela zenbait urte.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.

Eroen lanbidea iruditzen zaizu gurea?  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 33. orr.

Gero burua paretaren kontra jo zuen eroa bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 20. orr.

Apaiz hori sutan jarri zen eroa bezala.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.

Eroa bezala noa, oinak trabatu egiten zaizkit, erorika noa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.

Eroak bezala idazten zituen orriak eta orriak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.

Joan Bataiatzailea ez zen eroa Kaligula bezala, baina tonto samarra zen, zeren garrasika ibiltzen baitzen basamortuan, inork aditu ezin zion tokian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

Denok gogora dezakegu gazte edo ero gineneko momentu bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 5. orr.

Aipatzekoa da pertsonak ero deklaratzen dituzten funtzionarioek ez dutela inola ere frogatua sano daudenik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 96. orr.

"Eroa" deitzen zioten, eroen medikua baitzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 31. orr.

Londresko eroentzako osasun etxe batek zuen izenaren kontrakzioa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.

-Hago isilik, eroa, hago isilik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 192. orr.

Eroaren gisan gorrotatzen zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Eroaren gisan sartu zen Henne errabinoaren langelan, arropa zarpailduta, txorimalo biziduna.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.

Erotzat hartu nuen mutil hura, gainerako taldekideek hartzen zuten bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 108. orr.

2 (bestelakoez mintzatuz)

Bere isatsari segika hasten den zakur eroaren moduan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 9. orr.

Haren aurpegi zurbila, haren begi ero handiak gogoan zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 14. orr.

Ispilu horretan, irudi eroak ikusten hasi naiz, munstroak, gorpu nazkagarriak, piztia mota beldurgarri guztiak, izaki ankerrak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 252. orr.

Min egin dio begietan koloreen dantza eroak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.

Egungo bizitza erritmo eroak buruko gaitzak izateko arriskua areagotu egiten du?  Berria - Gaiak   2006-03-03

Barre eroak hartu zuen taldea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 55. orr.

Bat-bateko ekintza eroak antolatu zituen, etsipenak bakarrik eragin ditzakeen erokeriak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 64. orr.

Balentria ero batek porrot egin zuenekoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.

Ihes egin behar ero batek hartu ninduen orduan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Harekin hitz egiteko gogo ero bat sartu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 132. orr.

Hil arte iraungo diola Trabukori urre-goseak eta Berdabio inguruak zulatzeko irrika eroak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 19. orr.

Amets eroak baztertuz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 162. orr.

Bazuen begietan halako poz ero bat, histeria ezkutu bat, jokaera osoan antzematen zitzaiona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 48. orr.

Sadiko baten amets eroenetan bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 35. orr.

Neure burua entzun nuen harenganako ene maitemin ero eta ordainik gabea aitortzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.

Nire bihotzaren taupada eroak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 74. orr.

Eta horra non, bat-batean, lasterka ero horretan, nire arbasoak kopetaz zuhaitz adar handi bat jo, eta burezur guztia arraildu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Tipo atsegina zen, jakina, eta ez zuen inork ageriki higuin, baina ez zen hautagai egokia, ez ezkontzeko ez eta gau ero baterako ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.

Eguraldi eroa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.

Egoera geroz eta eroago ari da bihurtzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 226. orr.

Ez zuen abiada eroa moteltzen ez bihurgune itxietan ez aldats beheran.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

Emakumea eserita zegoen, besoak atzerantz dingilizka, barrezka, hitz egiteko indarrik gabe, berebiziko zoriontasun eroaren zamaren azpian unaturik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 153. orr.

Barre-algara faltsuen gehiegikeria eroetan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 175. orr.

Ilunaren belztasuna gaineratu zitzaidan; beheraldi ero zurrunbilotsu batean ziruditen irentsiak sentsazio guztiak, arima Hadesean bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 96. orr.

Ez al zen, bada, interpretazioen eldarnio eroan apurka-apurka lerratzen ari?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 338. orr.

Pareta jo eta kabletik zintzilik gelditu zen, dilin-dalan eroan, bere baitatik ateratako horma-erlojuaren pendulua balitz bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

Hitzak arrapalada eroan ateratzen zitzaizkidan ahotik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 276. orr.

Mendebaldeko herrialdeek beren artean eta Japoniarekiko duten lehia ero hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.

Gauzarik arruntenak eta ohikoenak -eskutik heldu, musu eman, "Kaixo, aita!" esan- ikaragarriak iruditzen zitzaizkion, beren faltsutasun izugarri, gizagabe eta eroan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 52. orr.

Bekatu giro alai eroan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 146. orr.

Ez zen neskarik pasatzen berak bere oihu ero galaiez ekingo ez zionik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 18. orr.

Kanta ero bat biraka zebilkion buruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.

Musika matematika da, matematika alai jostalaria, matematika eroa, musika-noten arteko konbinaketa infinitua izan baitaiteke, ezin zenbatuzkoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

Logika garbi ero horrek aztoratua egoki hura ere: zoriontasuna gezurra baldin bada, izan bitez zorigaitza eta tristura gure egiak, gure eguneroko ogiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Zer gertatuko litzateke, konparazio batera, grina ero batek jotako gizon maniako batek eraso egingo balie?  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 218. orr.

Urte ero samarra izan da.  Berria - Kirola   2004-06-02

Horregatik dira zenbait egoera hain eroak.  Berria - Kultura   2006-03-17

Elkarrizketak aurrera jarraitu zuen bizi-bizi, lehentxeago bezalako iruzkin eroz, ateraldi zentzugabez, txantxa alaiz eta bufoikeria sasi histrionikoz beterik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ero arriskutsu baten mende nengoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 218. orr.

Nini arina zen, Eligio ero hutsa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 21. orr.

Mundua mundu denetik hain ugariak diren ero nostalgiko halakoak!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.

Bost bider dutxatu behar da egunean ero lizun hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 202. orr.

Lotu beharreko eroa dela nire nagusia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 124. orr.

4 (-en atzikiaren eskuinean izen gisa)

'Bere nahierara' esan dut; zeren borondateari baitagokio auzia, eta ez, logikaren eroak erabaki duen bezala, botereari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 189. orr.

5 (adizlagun gisa)

Eta eri nengoen eta ero nengoen, amorioaren gatibu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 324. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orso Nero handia eta lodia zen, ero begiak zituen mataza itxurako bekainen azpian.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 24. orr.

Zenbait aldiz entzunak genituen bere oihuak, baina ez Federicorenak bezalako oihuak, ero oihuak baizik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 52. orr.

Bizian ero aireño bat behar dela halere... poxiño bat, artetan bederen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 153. orr.

Txikitatik ikusi zitzaion besteek ez bezalako airea zuela, besteek ez bezalako alaitasuna... besteek ez bezalako ero-planta.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.

Bera hasi zen, orduan, ero keinuak egiten eta ni beldurtu egin nintzen eta hanka egin nuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 66. orr.

Ero-imintzioak egin nizkion uxatzeko, jiratu egin nintzen gero: non dago turkiarra?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.

Gainera, ni ezin ibiliko nintzen beti haren ero ateraldiak eta nire anaia gizagaixoarenak entzuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 187. orr.

Rothen pertsonaiek ere kaosaren izuz eta ero-atorra jantzi beharraren etsipenez bizi dute inperioaren hondamen iragarria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Hiru buru zituen; hiru begi-pare biribil, ero-itxurakoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 146. orr.

Zakurrek, pertsonek bezala, jarduera makurrak izan litzakete: beldurra, gorrotoa, oldarkeria, ero-boladak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.

Ene!, badirudi ero-boladaren batek jo dituela horrelako zerbait egiteko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 146. orr.

Ero-fama uzteko bezain gaiztoa ez dela izan nire bizitza, horixe adierazi nahi nuke.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

Aski ezagunak ditut bai horien ero-lilurak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

Ukabilaz beste eskua jo zuen, begietan ohiko ero-distira zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 119. orr.

Langileak, burumakur, jasaniko ero-bulta izugarriaz hormatuak bailiran.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 160. orr.

Egia da azaldu daitekeela, azaldu, nire ero ordua izan ez banuen behinik behin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 164. orr.

Ba ote da -galdegiten zien ero-medikuei- osasunaren, gaztetasunaren neurosirik?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Ero koadrila galanta! esan zuen norbaitek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 287. orr.

Ero-hiri batean bizi ziren triestearrak eta, han denbora asko eginda, agian neu ere halakoxea bihurtuko nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 255. orr.

7 behi ero ‘entzefalopatia espongiforme’ izeneko gaitzak jotako behia.

Nafarroan 'behi ero' bat hil dute, Errioxatik ekarria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 184. orr.

Behi eroak eta hegazti gripea «eredu intentsiboaren» ondorio direla ohartarazi du.  Berria - Ekonomia   2006-03-01

Orain arte, behi eroen bederatzi kasu agertu dira Aragoin.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Milioika behi hil zituzten Erresuma Batuan 1990ko hamarkadan behi eroen gaitza dela eta.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Gauzak arreta gutxiagoz tratatzen ditugu-eta, gaitzak datoz ondotik: behi eroak, ardien scrapie edo dardarizoa...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.

Ez dute kalitatezko ekoizpena bultzatu, eta behi eroak, dioxinak eta horrelakoak etorri dira.  Berria - Ekonomia   2006-04-09

Ez dira garai samurrak abelazkuntzarako: behi eroen auzia, pentsu kutsatuak, sukar aftosoa...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 147. orr.

Europan bizi izandako behi-eroen krisiak horrelako sarearen «beharra» agerian jarri zuela azapimarratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Gogoratu behi eroen eskandalua, esate baterako.  Berria - Gaiak   2006-02-23

8 gurpil ero

Alferrik egin omen nuen korrika emakumearen bila, nik neuk martxan jarria nuen heriotzaren gurpil eroa geratu nahirik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.

Denborari erronka jotzea ez da ohikoa negozio honetan, emaitzen uholdeak gainezka egiten baitu zaleen pazientzia, eta gurpil eroan murgiltzen dira kirol proiektuak.  Berria - Kirola   2006-01-14

Lehiakorra izateko merkatura inolako neurririk gabe jotzea izan da futbolaren bekatu nagusia, eta emaitzek agintzen dutenez, galtzaileak salerosketen gurpil eroan sartu dira.  Berria - Harian   2005-12-14

Coney Hondartzaz gogoratzen zen, han ibiliko baitziren bere adiskideak neskekin Gurpil Eroan bunbuluka edo Mamuaren Trenean ziztu bizian eskeletoen tunelera sartzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

9 eroarena egin

Oinezko talde mozorrotuak, eroarena egiten, dantzan eta kantuan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 203. orr.

Eroarena egiten ibili nintzen bazkari osoan, harro-harro eta errebaleko mutilak bezain gaizto.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 75. orr.

Orain ere ari al zara eroarena egiten?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 314. orr.

Funtsean ez nagoela eromenak joa, eroarena egiten ari baino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 156. orr.

Apustu egingo nuke eroarena eginez hartu duzula min.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Gauean mendi aldean eroarena egiten ibiltzeagatik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 57. orr.

10 ero-ero adlag

Ero-ero osatu zuen ibilbidea, arrisku handiak hartuz.  Berria - Kirola   2004-04-28

Neska batez ero-ero maitemindurik, zorionezko estasi gisako batean ezkondu zen harekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 164. orr.

Pozez kabitu ezinik ospatu zuen gola Kovacevicek, ero-ero korrika.  Berria - Kirola   2004-03-07

Ez du ero-ero jardungo, nekez jarriko du bere sailkapena arriskuan segundo gutxi batzuk irabaztearen truke.  Berria - Kirola   2004-09-21

Ez diezue ezer zor, zuek zeuengatik zaudete munduan eta ez eurengatik; ero-ero eginda egongo zinatekete kezkatuko bazinete.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 291. orr.

Txima gorriak ero-ero astinduak zituen Maxek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.

Urzaizek lortu zuen 2-0ekoa, 6. minutuan, eta Vila-realek erasora jo zuen ero-ero.  Berria - Kirola   2004-11-14

11 ero-eroan adlag ero-ero.

Ez ziren alferrik eta ero-eroan esanak izan hitz haiek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 30. orr.

Jauzi batez zutitu eta ihesi joan zen ero-eroan, kapelarik gabe, eskuak odoletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Zure eza gogoratuz ero-eroan etxe zuri handi bat eraiki nuen.  Berria - Kultura   2004-07-08

Orduan, jauzi batez zutitu eta ihesi joan zen ero-eroan, kapelarik gabe, eskuak odoletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

12 ero etxe ik eroetxe.
13 ero moduan (39 agerraldi, 22 liburu eta 9 artikulutan)

Ero moduan hasi da baserrian gora eta behera, zer aurkituko, non urrerik bilatuko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 132. orr.

Ero moduan ibili zen, astinaldi bortitzenak eginez eta isildu ezin zituen aienez betea.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 215. orr.

Ero moduan irriz ari ziren, irriari eutsi ezinik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 45. orr.

Ero moduan mugitzen zuen bere eskuargia, altzarietako kajoiak etengabe irekiz eta itxiz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 155. orr.

Ero moduan egiten zuten oihu, ez nuke jakinen zergatik, biluztasun debekatuagatik apika.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.

Bihotza ero moduan hasi zitzaidan taupaka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 149. orr.

Saget andereñoaren laguntzaz, hiruren artean, haren gelaraino bultzatu zuten, eta han giltzapetu, giltzari bi bira emanez, ero moduan aurre egin bazien ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

Edo itsasoko ekaitz betean, Gaztelugatxeko ermita ondoan larrua jotzen, haizeak kanpaiari ero moduan eragiten zion bitartean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 123. orr.

Zenbaitek, leherketaren instantean abioiari zuzen begiratu ziotelako zeharo itsututa, ero moduan botatzen zuten beren burua sutara.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 114. orr.

Hasieran irribarre gozo batek hartu dio bisaia, baina gero masailetako bi hezurren juntura ero moduan mugitzen hasi zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.

Handik ordu erdi batera edo, itzultzen ikusi nuen, motorraren gainean mantso-mantso, argia puskatuta, eta bera lokatzez beterik eta busti-busti egina, ero moduan oihuka: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

Halako batean Johnny Hill sartu zen gelan, lasterka ero moduan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 198. orr.

Niri begira zegoen, baina ez zen etortzen laguntzera; barrez jarraitzen zuen, ero moduan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

12 eroaren moduan (14 agerraldi, 16 liburu eta 2 artikulutan)

'Eroaren moduan ibili gara zure bila, esango du Axelek, 'sendatu behar gaituen laguna gaixotuko zaigun beldurrez'.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 365. orr.

Handik pixka batera ezin nuen gehiago: burua beso baten gainean jarri eta eroaren moduan hasi naiz negarrez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 205. orr.

Katastrofeen artean dabilen Buster Keatoni begira geratuko zara, desastrea dela eta eroaren moduan aurrera doala beti katastrofeak ugalduz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 381. orr.

Guk errepideko arauak betetzen ditugu, baina gainontzekoek ez, jendea eroaren moduan ibiltzen da Gu ere barrez hasten ginen; nik Uili kilimak egiten nizkion, eta, besazpian eta hanketan egiten nizkionean, Uil biribildu egiten zen, eta burusiaren azpian gorde, eroaren moduan barre eginez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Artegintza benetakoa zer den eta zer ez den erabaki ezinik ibiltzen naiz eroaren moduan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amets ero (3); artaburu ero (3); atso ero (3); behar ero (3); behi ero (5); bezalako ero (3); dantza ero (4); du ero (5); du ero baten (3); duen ero (3); edo ero (6); erdi ero (3); ero alaena (3); ero amorratu (3); ero bat (64); ero bat bezala (3); ero bat da (3); ero batean (11); ero batek (19); ero batekin (4); ero baten (61); ero baten gisara (5); ero baten moduan (18); ero baten pare (7); ero batena (4); ero bati (3); ero batzuek (4); ero begiak (4); ero bezain (3); ero edo (6); ero egiten (3); ero ero (23); ero eroan (4); ero eta (26); ero eta bero (4); ero fama (3); ero haiek (4); ero haien (3); ero haren (4); ero hark (4); ero hau (4); ero hiria (12); ero hori (8); ero horiek (4); ero horrek (11); ero horrekin (4); ero horretan (5); ero hura (8); ero idazleekin (4); ero moduan (38); ero moduan hasi (3); ero ni (13); ero nik (4); ero samar (3); ero samarra (13); ero samarra izan (3); ero samarra zen (3); ero zerrenda (4); eta ero (29); gau ero (8); haren ero (3); inoren ero (19); inoren ero ni (13); inoren ero nik (4); mundu ero (3); urte ero (4); zahar ero (5); zahar ero bat (3); zaldi ero (9); zaldi ero idazleekin (4); zen ero (4); zuen ero (3)

ahalegin eroan (4); amets eroak (6); anaia eroa (3); aski eroa (3); bai eroak (3); baina eroa (3); bat eroa (4); behi eroa (3); behi eroak (16); bezain eroa (6); bezain eroak (3); da rua eroa (11); da rua eroak (6); da rua eroaren (3); da rua eroari (4); edo eroa (3); eginiko gogoeta eroak (3); eguraldi eroa (3); ere eroa (3); ero eroan (4); eroa baino (5); eroa baizik (4); eroa behar (3); eroa bezala (21); eroa da (13); eroa deituriko (3); eroa dela (5); eroa eta (12); eroa ez (4); eroa izan (11); eroa izan zen (4); eroa izango (3); eroa zela (4); eroa zen (4); eroak bere (3); eroak bezala (14); eroak direla (3); eroak eta (3); eroak ez (3); eroak izan (4); eroan hasi (3); eroaren gisan (11); eroaren moduan (14); eroaren moduan hasi (3); eroaren pare (5); eroarena egiten (5); eta eroa (12); eta eroa bezala (5); eta eroago (4); eta eroak (6); eta eroaren (8); eta eroaren moduan (3); ez naiz eroa (3); filosofo eroa (3); gau eroa (4); gau eroa deituriko (3); gogoeta eroak (4); gurpil eroan (3); hain eroa (3); hau mundu eroa (5); hori eroa (3); ideia eroak (4); kantu eroa (3); mundu eroa (5); naiz eroa (3); ni eroa (3); rua eroa (11); rua eroak (6); zaldi eroak (3); zaldi eroaren (3); zen eroa (4)

behi eroen (46); behi eroen gaitza (19); behi eroen gaitzak (6); behi eroen gaitzaren (9); edo behi eroen (5); eroen gaitzaren giza (5); eroen moduan (10); eroren bat (3); eroren batek (3); erotzat eta (3); erotzat hartu (11); erotzat hartuko (4); erotzat hartzen (8); erotzat jotzen (3); eta erotzat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus