Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Psikiatriak kartzela baino okerragoa den zerbait asmatu du: zoroetxea. Berria - Euskal Herria 2004-03-02
Zororik gabeko zoroetxe abandonatu bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.
Zoroetxe batean itxita egon behar nuke. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 96. orr.
Umetan, ez dakit zergatik, asko pentsatzen baita kartzelan, eta baita zoroetxean ere: hutsegitez sartu eta ez zintuztela ateratzen, eta antzeko gauza ikaragarriak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 406. orr.
72 urterekin amodio -eta sexu- harreman egonkor bati ekingo dio zoroetxeko langile batekin, Madeleine Leclerc neska gaztetxoarekin. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 54. orr.
Andreievek zoroetxeko biztanleen eta eguneroko bizitzako gorabeheren freskoa marrazten du, gizakiaren hondorik ilunenean arakatuz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 11. orr.
Zoroetxe batera eramaten dute, eta honek ikaragarri zailduko dio edozein lege babes. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.
Chareton-go zoroetxe ezagunean sartu zuten 1825ean, eta bertan hil zen 1837an. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.
Zoroak oso lagun onak izaten dira presondegian, nahiago izaten dute bertan zoroetxean baino. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 26. orr.
Berak garbi adierazitako nahiari iruzur eginez, zoroetxeko hilerrian lurperatu zuten. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 54. orr.
Donatien Charenton-go kartzela-zoroetxean hil zenean, bere gelan aurkitu zituzten aitaren eskuizkribuak, maitekiro koadernatuak eta zainduak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.
Hau zoroetxe bat da. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 167. orr.
-Banoa zoroetxe honetatik. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 167. orr.
Zoroetxea baldin bada, zuk zoroetxe egin duzulako da. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.