Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zapi guztiak neurri berekoak izango dira: hamalau metro luze eta bi metro zabal. Elizen arteko biblia Ir 26,2
Zapiaren ordez izara bat astintzen azaldu zen atarian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.
Buruko estalkian zapi bat, bere maitasunaren seinale. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 27. orr.
Lehenengo ekar ezazue mesedez ura eskuak garbitzeko eta zapi batzuk, xukatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 935. orr.
Lepo-bueltan zapi bat lotu dio. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 92. orr.
Zapi batez lotua zekarren Stillek eskua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 199. orr.
Ahoa zapiaz garbitzen du. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 91. orr.
Tamarrek alargun-soinekoa erantzi eta zapi batez estali zuen aurpegia. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 90. orr.
Ezin zitzaion igarri nor zen, begiak zapi batez estaliak baitzituen. Elizen arteko biblia 1 Erg 20,38
Zapia kendu eta berak garbitu dio muki arrasto hori, xuabe-xuabe. «Bizia lo», 2003 - 89. orr.
Jira eta buelta begiradak, zapia toles eginda. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.
Leihoa itxi zuen eta beti gerritik zintzilik zeraman zapia pasatu zuen kristaletan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Lurrean belauniko, zapi batez estutzen zion berak zauria, hilzoria betiko luzatu nahian, dizipulu hark Senekari bezala. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 159. orr.
Eskuburdinak jarrita eta begiak zapiz estalita atera zuten atxilotua autotik. Berria - Euskal Herria 2006-04-25
Mihura ebakitzen du urrezko igitai batez, eta zapi zuri batean biltzen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 52. orr.
Itsuak poltsikotik zapi zuri fin bat atera zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.
Mutil taldeak, buzoz eta zapi gorriz jantzita, edo behinolako partisano uniformez. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 110. orr.
Berehala xukatu zuten izerdia zapi gorriez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.
Baziren emakume errusiarrak, marta larruzko berokietan sartuak, zetazko zapi ñabarra buruan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 274. orr.
Amari zetazko zapi dotore bat erosi nion, eta aitari atorra koadrodun bat. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.
Lepoan zapi koloretsuak daramatzate. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.
Burua zapi ilun baten bildua zeukan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 51. orr.
Amari zetazko zapi dotore bat erosi nion, eta aitari atorra koadrodun bat. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.
Manifestariak bandera beltzak, zapi palestinarrak eta buruzagiaren argazkiak eraman zituzten dolu ikur gisa. Berria - Mundua 2004-11-14
Hirugiharra eta ogia, zapi garbi batean bildurik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 45. orr.
Kutsaturik gaude guztiok, gure egintzarik onenak ere zapi zikinen antzeko. Elizen arteko biblia Is 64,5
Andreas oharkaren ertzean eseri zitzaion, zapi busti bat eskuan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.
Ni arduratzen nintzen [kimu] hura zaintzeaz, inguruko belar txarrak kentzeaz, izotz beltza egiten zuenean zapi saretu batez estaltzeaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 30. orr.
Bere zapi handi koadroduna atera eta harekin mahaiak eta aulkiak jotzen hasi zen, euliak uxatzen ibiliko balitz bezala. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.
Txanoari begi parean josia artile eta lihozko zapi bat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 595. orr.
Ertz brodatuekiko zapi batistazkoa estutu zuen gero. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 48. orr.
Bere buruko zapi loredun koloretsua zegoelako esekita. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 353. orr.
Eguzkitako bat, eskularruak eta sakelako zapi bat ere aurkitu zituzten. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 143. orr.
Jantzi dotore, mantu, lepoko zapi eta poltsak, gona fin, durbante eta mantilak. Elizen arteko biblia Is 3,22-23
Paperezko zapi garbitzaileak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 187. orr.
Parpailazko zapi apaingarriak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.
-Zapi mutur bat eman zidaan Garner andreak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 224. orr.
Hatz-puntaz lehortu da, anaia nagusi Felixek busti gabe utzi dituen zapi-muturrekin. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 55. orr.
Eskuak oihal zarpailez estalirik, aurpegia zapi zatiez gorderik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.
Ipini purpura morezko lokarriak bi zapi-sailen ertzetan. Elizen arteko biblia Ir 26,4
Luzaz lagundu zioten beren diosalekin eta zapi-astinduekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 63. orr.
Hau amaitzean, ezkontza zapi bat erostera joango gara. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 38. orr.
Hauts-zapia gelako bazter guztietan pasatu genuen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.
Buruko txano bat, lepo zapi bat eta beste gauza pila bat neraman. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.
Artilezko sorbalda-zapi bat hartu eta lurrean zabaldu zuen, arrautza hantxe eror zedin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 63. orr.
Txori bat bordatu behar zuela lerde-zapi batean. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.
Moisesen liburuak irakurtzen dituztenean, zapi hark adimena estaltzen die israeldarrei. Elizen arteko biblia 2 Ko 3,15
Elur gisan ari du oroimena: milaka orratz ixil ziztaka gogoan, denbora josten bihotza, irudimeneko zapi zurian. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.
Mastetan bildurik ziren zapiei begiratu nien. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 83. orr.
Zapia puztea,ez zen besterik falta Ánimas karraka nabigatzen has zedin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 129. orr.
Aingura igo, haizeari zapi bat eman, eta hantxe abiatu ginen, astiro, airos eta uraren gainean harro. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.
Ea gizonak, zapi bat gora! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 127. orr.
-Behera zapiak, prest aingurak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 47. orr.
Berba haiek entzutean, aparailuak jaisten izan ginenok haietako trapuak, alegia, lehenago zapi harro izanak ziren oihalak, bizkar-gainean taxuz apailatzen geniharduen eta, trapu haietako batzuk norbaiten gorpuarentzat beztidura bihur zitezkeela begitandu zitzaidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.
-Zapiak mendebaldean! -oihu egin genuen pilotu biok, pozezko aldarri bakarrean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.
Zerbitzaria mahai-zapiak kentzen hasia zelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.
Mahai zapiari begiratzen zion, eta dudazko mugimenduak egiten zituen labana eta sardearekin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 88. orr.
Hemen ez dago ez mahai-zapi, ez aizto, ez taiel, ez plater, ez etxe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 966. orr.
Nire senideek edo nik mahai-zapiaren gainera baso bat irauli edo labana bat lurrera erortzen uzten bagenuen, aitaren trumoi-ahotsa aditzen zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.
Zuloan egunero kartara jaten duk, mahai-zapi, ezpain-zapi eta guzti, eta funtzionarioek zerbitzatuta. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 36. orr.
Neskak berak luzatu zidan eskua garbitzeko mahaizapia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.
-Beno, zer moduz Mexikon, hire bakantzetan? -galdetu zion mahai zapia belaunen gainean ezartzen zuen bitartean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 43. orr.
Sudurzapia atera eta mukiak kendu dituk. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.
-B-b-barkatu -esan zion Hagridek negar-muzinka, motadun sudur-zapi handi bat atera eta aurpegia han ezkutatuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 20. orr.
Horra iritsirik, malko bat xukatu zuen sudur-zapiaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.
Zamau baten tamainako sudur-zapiaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.
Hagrid jiratu eta bere etxolara abiatu zen presaka, aurpegia sudur-zapiaz estalita zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 238. orr.
Ez nuen izan ukatzerik bere sudur zapia erabil zezan, muturrean estutuz odoljarioari eusteko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 384. orr.
begiak zapi batez (3); buru zapi (4); burua zapi batez (3); buruan zapi bat (4); buruko zapi (10); esku zapi (4); ezpain zapi (15); ezpain zapi bat (5); lepoko zapi (9); lepoko zapi bat (4); mahai zapi (9); musu zapi (4); paperezko ezpain zapi (3); paperezko zapi (5); sudur zapi (4)
zapi bat atera (4); zapi bat eman (4); zapi bat hartu (4); zapi bat ipini (3); zapi batean bildu (5); zapi batean bildurik (3); zapi batez estali (8); zapi batez estalia (3); zapi batez estalirik (3); zapi batez estalita (3); zapi batez estaltzen (3); zapi batez garbitu (3); zapi beltz (10); zapi beltz batez (4); zapi beltza (4); zapi beltzaren azpian (3); zapi berde (3); zapi busti bat (3); zapi bustiak (4
zapi garbi (4); zapi gorri (18); zapi gorri bat (9); zapi gorria (8); zapi gorriak (5); zapi gorriko (3); zapi gorriz (4); zapi handi (9); zapi heze (3)
abarra (3); zapi ñ zapi koloretsu bat (3)
zapi puska (3); zapi txuri (3)
z2pi urdin (6); zapi urdin bat (3); zapi zahar (5); zapi zuri (34); zapi zuri bat (10); zapi zuri batean (6); zapi zuri batez (4); zapi zuria (8); zapi zuriak (11); zapi zuriz (5)
zetazko zapi (14); zetazko zapi bat (4)
aho zapia (3); buru zapia (10); buruko zapia (13); ezpain zapia (8); gaineko zapia (3); lepoko zapia (7); mahai zapia (4); muki zapia (3); sudur zapia (8)
zapia atera (6); zapia buruan (6); zapia eraman (3); zapia eskuan (4); zapia hartu (3); zapia jarri (3); zapia kendu (10); zapia lepoan (3); zapia pasatu (4)
ezpain zapiak (6); mahai zapiak (6); paperezko zapiak (3); sukaldeko zapiak (3)
buru zapiaren (5); buru zapiaren gainean (3)
ezpain zapiaz (7); sudur zapiaz (5); zapiaz estali (3)
zapiz estalita (3)