Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon zaharrak gomutara dakartza abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 59. orr.
Nire eri itsuek arrosarioa ezagutu zuten, zurezko bihi larri eta xeheetan harilkatua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.
Lehen gatz larria eta xehea baizik ez genuela, egun Camargue, Maldon, Guèrande eta beste hainbat tokitakoa kontsumitzen dugu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.
Hauts kosmikoa ale xehetan bilduko zen, aleak legarretan, eta aurki harritxo bilakatu, gero harri gero eta koxkorrago, planeta txiki, eta, azkenean, horra hautsak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.
Tabako xeherako erabiltzen zuen narruzko toxa. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 55. orr.
Alga xehetatik oskoldun txikietara. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.
Legar xeheko hondartzan urak ekarri porroskak, adar mutur, xori eta arrain ustel. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 147. orr.
Haizeak daramatzan harri bikor xehezko harriabar gisako batek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.
Hareazko geruza bakar bat eta marmol xeheko beste bat bakarrik ematen badira, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3310. orr.
Ur-tanta xeheak izozten hasiak baitziren. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.
Gau grisa zen, elur-ur xehea ari zuen, ziri-ziri. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.
Euri malko xehe eta finez bazterrak astinduz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.
Arnasari eutsirik, sorbalda jaso zuen, lepoaldea euri xehe sarritik babesteko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.
Zirimiri xehe bat ari zen, kasik ikusezina. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 67. orr.
Langar xehe bezain hotza hezurretaraino sartzen zaie. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 178. orr.
Nire hiru besaulki sumatu nituen, puntu xehezko tapizeriaz estaliak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 405. orr.
Sagarrondo bi ageri ziren etxetxo zahar baten aurrean, eta itxura kaxkarreko lorategi xehe bat atzean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 327. orr.
Etxea txukun edukitzeko eta landareak zaintzeko argibide zehatzak utzi zizkidan Arantxak: guztira, letra xehez idatzitako sei orrialde. ik beherago 5. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 46. orr.
Nahiz ezer ez jakin ardiekin mendian ibiltzeaz edo txahal bati biberoi esnea emateaz, mira sentitzen nuen lan xehe haiekiko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.
Dozena bat estatu-nazio xehe nahiz larri. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 98. orr.
Ez dut testua oroipen xeheekin puztu nahi, ordea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 96. orr.
Paueko Casinoan egin den biltzar nagusiaren berri xeheak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 7. orr.
Hirurehun frankoko gela bat, hamabost franko egunean mantenurako: laurehun eta berrogeita hamar franko geratuko dira arropa garbitzeko, gastu xeheetarako eta zinemarako. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.
Erosketa xehe frangoren pagatzeko baliatzen ahalko den karta. Herria 2002-11-07
Irri xehe eta bihotz oneko profetaren mendekua ote zen? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.
Gogolek errealitatea itxuragabetzen du etengabe, hiperboleen bidez, gorabehera xeheei eta denetariko bitxikeriei berebiziko pisua emanez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.
Gorabehera xehe horiek ez baitiote historiari eragiten. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 31. orr.
Urteak joan eta urteak etorri berriro koadro berera itzuli eta xehetasunik xeheena aldatzeko gauza zela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.
Datuak elkarren segidan eman behar dira, garrantzitsuenetik xeheenera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 125. orr.
Lakioak eta segadak ipiniz, ehiza xeheari eskopetaz segika, ehiza larria noiz agertuko zelatan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.
Hobenduna beti baitago prest lege-hauste xeheak aitortzeko handiagokoen estali alde. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 7. orr.
Mendoza, esan bezala, gizon xehea izan da, herrikoa, aukera hori propio egin zuelako. Berria - Ekonomia 2004-12-29
Hura gizon xehea eta lañoa da eta, gure iduriko, konturatu gabe mintzatu dateke bazterretan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.
Emakume xehe, txikitxo eta zatarra bera, jendeak kakanarru deitzen dien horietakoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.
Agur, jaun apala, ümila, xehea! Herria 2001-08-09
Ezin nauk fabrikako langile xehe baten emaztea izan. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 87. orr.
Algortako industrialari xehe batek garajea utzi zigun bertako etxe batean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 153. orr.
Iruditzen zitzaion Fiodor Fiodorovitx buruiritziegia zela, eta agintari xeheen ohitura guztiak zituela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 377. orr.
Napoleonek bazekien bere armadako soldadu xehe hezigabeenek ere erantzuteko moduko nota ari zela jotzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 402. orr.
Hortik aitzinatu da patriarken eta primatuen, artzapezpikuen, apezpikuen bitartez helduz xeheenetaraino, hau da, beste prelatu apaletaraino. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.
Bada, ikasle hori bezalaxe geratu ziren hasieran hiritar xeheak eta funtzionarioak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 276. orr.
Behe mailako jende xehea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 60. orr.
Zergatik jende xeheak ez du duelorik egiten handikiak bezala? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 45. orr.
Erromes fededun eta fedegabeak, kirolari eta poetak, jende handi eta xeheak, oinazeak edo zorionak bultzaturik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 121. orr.
Herri xehea, goseak hartaratuta, matxinatu egin zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 359. orr.
Aitortuko dut beraz gogotik, kontziliotik lekora, Jainkoaren Herria hurbildu zaiola, asko gisatara, herri xeheari eta jende xumeari. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 167. orr.
Herri xehearen eta intelektualen arteko etena amildegi bihurtu zen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 22. orr.
Garai hartan irakurtzeko gauza zena ez zen herri xehea, gizartean maila jakin bat zuena baizik. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 29. orr.
Handik aste gutxira, poliziaren ikerketa xeheari esker, hara non aurkitzen duten orgatxoa. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 157. orr.
Miaketa xehea egin zen gaztelu abandonatuan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 172. orr.
Giza ezagutza osoaren apriorizko analisi xehea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.
Halako organon baten aplikazio xeheak arrazoimen hutsaren sistema bat eraikiko luke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.
Inon diren kalkulurik xeheenak hasi zen egiten hipotesi haren probabilitatea aztertzeko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 59. orr.
Bere lagunei azalpen xeheak ematen zizkien gertatzen zitzaionari buruz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.
Eraikuntzen deskripzio xeheari esker. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 200. orr.
Ez dut orduko kronika xeherik egin nahi. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 89. orr.
Teknologia berrien deskribapen xeheak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.
Entzima horiek katalizaturiko erreakzio kimikoen azterketa zinetiko xeheak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.
Zenbait fenomeno hartu [...] eta haiek azaltzen saiatzen da, esperimentu xeheen bidez. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.
Garai bakoitzean erabilitako baliabideen katalogo xeheak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 202. orr.
Giza harremanen bibisekzio xehe, gordin eta erreala. Berria - Kultura 2004-12-01
Erretinaren argazki xeheak hartuak zituen hark, operazioa egin eta berehala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.
Aurretik beste batzuk izan omen ziren, jakin nuenez, haien berri xeherik izan ez banuen ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 133. orr.
Lehenbizi elkar ikusi zuteneko aldiaren berri hunkitu eta xehea emanez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 257. orr.
Testu artistikoak beren testuinguru formal eta estilistiko zehatzaren definizio xehe baten bidez interpretatzeko metodologia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.
Errealitate finago eta aberatsago baten irudikapen xeheagoa ahalbidetzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.
Irudi gandutsu bat besterik ez da; beste oroipen batzuk askoz xeheagoak eta jantziagoak izan litezke. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 144. orr.
Dupinen iradokizunei jarraituz, aitorpen idatzien azterketa xehe-xehea egin nuen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 165. orr.
Letra larrien ordez letra xeheak erabiltzen hasi zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 303. orr.
Ezker Abertzalea, letra larriz edo xehez idatzita egon, ETArekin identifikatzen da, haren oinarria da. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Karea artez erabiltzea, hozkirik egin ez zezan; w larria, i xehea, bere izenaren letra ederrak, maistra Jonesek testu-liburutzat erabilitako Bibliaren esaldi goibelak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 147. orr.
Beti dago Kultura (singularrean eta letra larrian) kulturetan (pluralean eta letra xehean), baina ez dago Kulturarik kulturetan zehar baino. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.
Letra xehea nahita eginiko hautua da. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 145. orr.
Poztu nintzen aita santua, honela, letra xehez irakurri nuenean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 146. orr.
Diru xehea asti-astiro ateratzen zuen sakelatik, txanpon handien artean galduta balego bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 114. orr.
Nik, burua erabat hustua, ez jakin nor behar nuen deitu; bestalde, ez neukan kartarik ez eta diru xeherik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.
Dolar bat baino ez dut diru xehean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 379. orr.
-Manouryk diru xehez ordaindu din? -galdetu zion Logrek Clémenceri. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 164. orr.
Ehun liberako billete bat diru xehez aldatzeko eskatu zion osabari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.
Txitxikovek, horrela jantzirik elizako atean aurkitu izan balu, seguraski, txanpon xehe batzuk emango zizkion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.
Buru-ukaldi batez eskertu nion faborea, eta xeheak itzuli zizkidan leihatila estuko zirritutik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.
Neukan xehe guztia eman nion, eta marmarrean gelditu zitzaidan, "ez al daukak besterik?" egiten zidala gaztelaniaz bere txanoaren leizetik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 222. orr.
· Kattalin ez da bi soseko xehean eta ez du portuko arrantzontzien erakusteko gogorik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 152. orr.
Arratseko ogi xerren mozten ari zen blockältester-a ez zen, iduriz, bi soseko xehean eta ez zuen aise jasaiten Joanes han ondoan egoitea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 156. orr.
Euria xehe ari zuen, guztiz bustitzen ari nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 188. orr.
Murmurioaren hesiak, hasieran xehe, gero zalapartatsu, zerrendak berak ez bezalako muga jartzen du hildakoaren eta nire artean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 14. orr.
Heldu zitzaidala argi-argi belarrietara, parekotasun guztiz zehatzez, Sir Launcelotek hain xehe deskribatu zuen hausturaren eta urraduraren oihartzuna izan zitekeena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 51. orr.
Nahiago izan dut, xehe eta zehatz jokatu ordez [...] distantzia hartu, eta ikasle horiei zinemako irudiaz dakiten guztia gogoeta zabalago batean [...] kokatzeko aukera eman. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.
Burutik oinetaraino begiratu zion kondenatuari, arretaz eta xehe. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 38. orr.
Gero azalduko ditut xeheago. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 11. orr.
Baina gero aztertuko ditugu xeheago, gaiaren beste alderdi batekin duten loturaren ikuspuntutik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 163. orr.
Partikula elementalak puntu infinitesimalak lirateke onenean ere, baina prezisio jakin batekin begiratu ezkero; handik gora, prezisio jakin batetik haruntzago, hau da, xehekiago behatu ezkero, lausotu egiten dira, lurrundu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.
Gozamen estetiko bat dago baserriko gauzen zerrenda zehatz hori egitean, dendari txorrotx batek bere salgaien inbentarioa egingo lukeen bezain xehe. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 68. orr.
Euria ari zuen, xehe-xehe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 80. orr.
Kafe sendo eta trinkoa prestatzen dute, alea xehe-xehe ehota. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.
Zeharo nahigabetuta nago, eskuturrak xehe-xehe ebaki balizkidate bezala sentitzen naiz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 342. orr.
Komenigarria litzatekeela bat-bateko bertsolaritzaren baliabide poetikoak xehe-xehe aztertzea, garaien eta bertsolarien arabera. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 201. orr.
Istorio honetan Arazo jauna aurkeztu zidaten unera iristen naizenean, xehe-xehe emango dizuet gertatu zenaren berri. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 114. orr.
Xehe-xehe azaldu nion dena Dussel jaunari. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 80. orr.
Egun osoa idazten eman beharko nuke, den-dena eta xehe-xehe kontatu beharko banizu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 257. orr.
Haietako batzuk, xehe-xehe aipatu baitzituen, interesgarriak iruditu zitzaizkidan, eta harrigarriak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 38. orr.
San Frantziskok, anai Bernardoren bidez Jainkoak egindako guztia xehe-xehe entzun zuenean, eskerrak eman zizkion Jainkoari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 953. orr.
Egunero-egunero, fusila bizkar gainean eman; eta Zirauki eta Mañeru herrietako inguruak miatzen genituen xehe-xehe. Txillardegi «Putzu», 1999 - 245. orr.
Xehe-xehe aztertua zuten, bada, zer konplikazio gerta zitezkeen operazioan eta operazioaren ondoren. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.
Organismo batetik harturiko gene bat beste batean txertatu, eta xehe-xehe aztertu haren funtzionamendua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.
Xehe-xehe aztertzen dute aurkitze-prozesua, eta frogatzearen eta gezurtatzearen zoko-mokoak jorratzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.
Notarioak xehe-xehe papereratu zuen Garrüzeko kapitainordearen arrangura. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.
Blockältester-ak emeki emeki, lasaitasun osoz, xehe xehea miatzen zituen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 155. orr.
Azkenean xehe-xehea jakin nahi izan dut nire baliakizunak zeintzuk ziren. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 440. orr.
Lanean ari ginela, armada guzietako berriak emaiten zizkigun xehe-xehea. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.
Uranioa xehe-xehe egin eta prozesu kimiko batzuen bidez garbitu ostean, itxura solidoa hartzen du berriz. Berria - Mundua 2006-01-18
Zekorra hartu, sutara bota eta xehe-xehe egiteraino erraustu zuen. Elizen arteko biblia Ir 32,20
Haragia jateko, hezurrak xehe-xehe egin eta hegaztiei jaten emateko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 164. orr.
Egin hartatik puska bat xehe-xehe eta ezarri itun-kutxa aurrean, zurekin elkartuko naizen elkarketa-etxolan. Elizen arteko biblia Ir 30,36
Hildakoak sakan eta putzuetatik zehar San Francisco mendiraino garraiatzeak lan handia ematen baitzuen, xehe-xehe eginda iristen ziren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 333. orr.
Xeha-xeha eginda geratu nauk. «Kuskue tanden», 2004 - 197. orr.
Xinaurriek berek dute urre hori garbitzen zikinkeria guziak xehe-xeheki kenduz. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 79. orr.
Ez dugu Etxauzko bizkondearen izenean egin dutan bidaia, gaur, xehe xeheki, elgarrekin bururaino eremanen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 195. orr.
Jeannettek, artean, bere tragediaren kondaira hitsa azaldu zidan, xehe-xeheki. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 66. orr.
Fray Rogeirok kronista-fama eskuratu zuen Osberno hari egin zion gutunean xehe-mehe kontatzen denaren arabera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 388. orr.
Beñaten baikortasunak kutsatuta, lehengo asteko nire ibileren berri eman nion, xehe-mehe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.
Pozoitze lanaren deskripzioa bidali zion, xehe-mehe, etxeko arratoiak akabatzeko ahaleginak balira bezain gordin idatzirik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.
azterketa xehe (3); diru xehe (4); euri xehe (3); herri xehe (8); herritar xehe (3); jende xehe (22); lan xehe (4); txanpon xehe (4)
xehe aztertu (4); xehe aztertzeko (3); xehe aztertzen (3); xehe bezain (3); xehe egin (9); xehe eginda (5); xehe egiten (3); xehe ematen (4); xehe mehe (4); xehe xehe (71); xehe xehe aztertu (4); xehe xehe aztertzeko (3); xehe xehe egin (9); xehe xehe eginda (5); xehe xehe egiten (3); xehe xehe ematen (4); xehe xehea (14); xehe xeheki (4); xehe xehez (3)
abere xehea (6); azalpen xehea (3); bezain xehea (3); diru xehea (3); euri xehea (9); gizon xehea (3); herri xehea (22); herriko jende xehea (5); jende xehea (44); jende xehea zapaltzen (3)
xehe xehea (14); xehea baizik ez (3)
gauza xeheak (3); herri xeheak (34); jende xeheak (36)
letra xehean (3)
herri xehearekin (4)
herri xehearen (36); herriko jende xehearen (3); jende xehearen (44); jende xehearen alde (6); jende xehearen artean (5); jende xehearen onetan (4)
herri xehearentzat (4); jende xehearentzat (8)
herri xeheari (5); jende xeheari (8)
jende xeheaz (4)
jende xeheen (3)
diru xeherik (4)
letra xehez (5); xehe xehez (3)