Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Web-gunearen (Web site) helbide zehatza eta informazioa lortu duzun eguneko data. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.
Jakina da, ia seguru, 1486 aldera (data zehatza eztabaidan dago oraindik ere) azaldu zela argitara. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 90. orr.
Ibiltariak ere bota egin du txanpon bat ermitaren lurrera, baina ezer zehatzik eskatu gabe. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.
Mary Annek nik bidenabar aipatutako "gudari" hitzaren esanahi zehatza galdetu zidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.
Txarrena zen gaixotasunak ez zuela izen zehatzik. Herria 2005-02-10
Hizkuntzalaritzan formulatze zehatzak bilatzea ez du bakarrik logikaren edertasunarekiko zaletasunak edo hizkuntz analisiko metodo ezagunak garbitzeko nahiak eragiten. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.
Estiloa, zehatza bezain gardena. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.
Komikoak bezain negargarriak dira kaltearen eta ordainezko sufrimenduaren arautze zehatzak (hik niri behi bi ebatsi, nik hiri belarri bat ebaki...). Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.
Esan beharreko hitzei bueltak eman eta gero, atzera egiten nuen, buruan nituen hitz zehatzek behin ahora iritsitakoan zehaztasuna galduko zuten beldurrez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 321. orr.
Beldurra ere ez da hitz zehatza, ez dut uste beldur nintzenik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 11. orr.
Hitz zehatza ez zen "nazka", baizik eta "hozkia". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.
Argi zegoen hitzordu zehatz bat saihesteko ahalegina zela hura. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.
Aurpegiari beste zauririk eragin barik, labankada zehatz eta bakar batez. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 67. orr.
Galaxia kiribil baten inoizko irudirik zehatzena lortu dute. Berria - Gaiak 2006-03-01
Kolore eta forma zehatz horiexekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.
Ikara ematen dizu polizia frantsesak, errefuxiatuen kontrol zehatza baitarama. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.
Hogeita hamar urte inguru baino gehiago ez baita zati honen egituraz eta funtzionamenduaz ideia zehatz samarrak izaten hasi zirela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.
Agindu zehatzak eman zizkion bigarren lantegia antolatzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 30. orr.
Epistemologia kartesiarrari eman zaizkion erantzun zehatz batzuk hartuko dira kontuan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.
Eliza buruzagien erabaki zehatzen beharra, euskararen onarpenaren, errespetuaren eta erabileraren alde. Herria 2003-07-24
Jainkoaren izaera modu zehatzean adierazteko modua. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 129. orr.
Vitruvio [...] testuinguru literario-kultural jakin batean txertatzen da koherenteki, komunikazio-modu oso zehatzak erabiliz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.
Ez da guztiz zehatza bihotza "mugitzen dela" esatea, ez baita lekuz aldatzeko mugimendurik egiten, taupadaka jardutekoa baizik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.
Ez naiz guztiz zehatza izan: lehenago ere mozkortu nintzen noizbait [...] baina hori gehiago izan zen istripua, edo deskuidoa, neure erabakia baino. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.
Karlista armadari buruzko gorabeherez, informazio on samarra izaten genuen, fidagarria eta zehatza, Gorteko keinu modua, koadroetan irudikaturik ageri diren keinu jakin batzuei zentzu zehatz eta kodetua ematen diena. Txillardegi «Putzu», 1999 - 146. orr.
Arestiko mugimendu zehatzak gabe, baldarrago ematen zuen orain, zainak jota. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.
Testu milimetroraino zehatz-zuzenak, aldi berean, zeharkako iradokizunak eta mugarik gabeko ulerbideak ernaltzen ditu nonahi. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.
Proba zehatzagoak eginda, hautematen zailagoak ziren aldaketak geratu ziren agerian. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.
Txostenean ez dute zenbaki zehatzik eman. Berria - Gaiak 2006-03-14
Ez zuten datu zehatzik eman, baina 30.000 eta 40.000 artean izango zirela esan zuten. Berria - Gaiak 2004-10-22
Deskribapen zehatzagoa 1 Zel 112-113 zk.etan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.
Zenbat eta zehatzago, definituago, esplikatuago eta arrazoituagoa nahi, orduan-eta handiago gezurra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 245. orr.
Transkripzio laxoa eta transkripzio zehatza bereizten dira maiz eskuliburuetan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.
· Gojenolaren hipotesia, zuzen ulertu badizut, litzateke hizkuntza erromanikoek ez dutela jasotzen bere oso-zehatzean euskal adigaia. «Kuskue tanden», 2004 - 85. orr.
Ez daukat, nahitaez, kualitate horien zehaztasunak ezagutu beharrik kasu zehatz batean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.
Egoera zehatz batzuetan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 55. orr.
Partikularren ezaugarria da aldi zehatz bakoitzean kokagune zehatz batean egotea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.
Har dezagun egun zehatz bat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.
Ez zen erabat zehatz kopiatua, baina Matisseren kutsu nabarmena zuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.
Dei egin eta Mardokeogana igorri zuen, zer gertatzen zen zehatz jakitera. Elizen arteko biblia EstGr 4,5
Inoiz baino zehatzago ikusi nuen dena, haizeak atmosfera garbitu izan balu bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.
Labur, zehatz eta argi erantzuten zuten, epaileei ez baina estatistika-egile batzuei erantzungo baliete bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.
Orduan biltegiaz hasi dira berbetan: hemen dauden oholekin zer egin, zehatz esanda. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 20. orr.
Beasaingo institutuan, berriz, oso bestelako panorama aurkitu nuen, alderantzizkoa zehatzago esanda. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.
Irudia begiaren atzean zehatz ager dadin, zenbat eta argi-iturria hurbilago, orduan eta gehiago konbergituarazi behar dira argi-izpiak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.
Telemetroa behar bezala doiturik dagoenean, zehatz fokaturik geratzen baita objektiboa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Ez dut mirari hau zehatz kontatu, ez baititut xehetasunak ezagutzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.
Lebitarrek eta Judako guztiek zehatz bete zuten Joiada apaizak agindua. Elizen arteko biblia 2 Kro 23,8
Ametsetan, errealitatean bezain zehatz, gaueko eszena guztia ikusi nuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.
Musika, arte konplexu eta misteriozko, aljebra bezain zehatz eta ametsa bezain lauso hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.
Louvreko patio karratuko atea eta Institutuko kupula zehatz lerrokatuta zeuden pasabidearekin. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 324. orr.
Gutxik bezain bizi eta zehatz gordetzen zituen oroimenean [...] erakusten zitzaizkion gauzen irudiak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 37. orr.
Lebitarrek zehatz eta garbi irakurtzen zuten Jainkoaren legea, esanahia azalduz, herriak ulertzeko eran. Elizen arteko biblia Ne 8,8
Hain zorrotz eta zehatz egin zuen horren guztiaren galdea, ezen jakinmin hutsa baino zerbait gehiago erakusten baitzuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.
Ez da erraza zehatz adieraztea. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 120. orr.
Ez dakigu zehatz zer zegoen Kreszentziok jasotako testu-multzoan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.
Orduan ikusi genuen, bai jauna, ondo eta zehatz ikusi ere, batak ala besteak, gauza zuri bat ohe gainean herrestan, tapiz gainera erortzen, eta besaulki batean azpian ezkutatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 161. orr.
Nahi adina zehatz jakin daiteke, beraz, zirkuluaren azalera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.
Zehatzago, produktibitate handiko jardueretako irabazien parte bat soldata apaleko herrialdeen konkurrentzia pairatzen duten sektoreetako soldatadunetara desbideratzean datza irtenbide hau. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.
Sexu kontuetan ez zuen jokabide zehatz-zehatzik. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 68. orr.
Identifikatzen ikasi dugun zelula multzo zehatz-zehatzetan adierazten dute beren burua halako geneek. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.
Zehatz-zehatza izan beharra zegoen, ergelkeriarik idatzi nahi ez bazen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.
Haren oharrak zehatz-zehatzak ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 387. orr.
Agintzen zioten guztia, zehatz-zehatz egingo zuela, hitz eman zien apaizak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 92. orr.
Zeren, behin esan zidanaren arabera, konturatuta nago ez dakiela zehatz-zehatz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.
Logika orokorrean, beraz, arrazoimenaren irakaspena osatu behar duen zatia zehatz-zehazki bereizi behar da Logika aplikatua osatzen duen zatitik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 56. orr.
adibide zehatz (6); aldi zehatz (4); argi eta zehatz (5); auzi zehatz (4); berri zehatz (5); bezain zehatz (16); bi eskaera zehatz (5); datu zehatz (5); dena zehatz mehatz (9)
egitasmo zehatz (4); egoera zehatz (10); egun zehatz (4); ekintza zehatz (7); ekintza zehatz bat (4); elementu zehatz (5); era zehatz (5); erantzun zehatz (7); eredu zehatz (4); eremu zehatz (7); eremu zehatz batean (4); esanahi zehatz (4); eskaera zehatz (10); eskaera zehatz egin (7); ez daki zehatz (6); ez dakigu zehatz (10); ez dakit zehatz (16); ez zekien zehatz (8); forma zehatz (4); gai zehatz (10); galdera zehatz (9); gauza zehatz (9); guztia zehatz (11); guztia zehatz mehatz (9); guztiak zehatz (11); guztiak zehatz mehatz (7); guztiz zehatz (4); hain zehatz (18); helburu zehatz (16); historia zehatz (4)
ideia zehatz (6); informazio zehatz (7); jakin eta zehatz (8); jokalari zehatz (4); kasu zehatz (13); konpromiso zehatz (7); kopuru zehatz (5); labur eta zehatz (7); lan zehatz (5); leku zehatz (15); leku zehatz bat (4); leku zehatz batean (8); modu zehatz (25); modu zehatz batean (11); modu zehatz batez (4); mota zehatz (6); neurri zehatz (23)
oso zehatz (13); pertsona zehatz (8); politiko zehatz (10); proiektu zehatz (4); proposamen zehatz (10); proposamen zehatz bat (5); puntu zehatz (4); sektore zehatz (5); talde zehatz (4); testuinguru zehatz (5); testuinguru zehatz batean (4)
une zehatz (19); une zehatz batean (8)
zehatz azaldu (5); zehatz aztertu (5); zehatz egin (11); zehatz esan (5); zehatz esanda (27); zehatz esateko (26); zehatz esaten (4); zehatz eta determinatu (4); zehatz eta garbi (4); zehatz eta zuzenak (4); zehatz jakin (18); zehatz jakitea (4); zehatz jakiteko (5)
zehatz mehatz (553); zehatz mehatz adierazi (4); zehatz mehatz azaldu (17); zehatz mehatz azaltzeko (5); zehatz mehatz azaltzen (6); zehatz mehatz aztertu (19); zehatz mehatz aztertuko (5); zehatz mehatz aztertzen (10); zehatz mehatz bete (10); zehatz mehatz deskribatzen (4); zehatz mehatz egin (5); zehatz mehatz esan (4); zehatz mehatz ezagutzen (7); zehatz mehatz gogoratzen (4); zehatz mehatz jakin (8); zehatz mehatz jakiterik (4); zehatz mehatz kontatu (23); zehatz mehatz kontatzeko (4); zehatz mehatz oroitzen (7)
zehatz samarra (4); zehatz zehatz (4); zehatz zehatza (7); ziur eta zehatz (4); zorrotz eta zehatz (4); zuzen eta zehatz (7)
agindu zehatza (4); argazki zehatza (4); arrazoi zehatza (7); azterketa zehatza (10); behar bezain zehatza (5); berri zehatza (45); berri zehatza eman (4); berri zehatza emateko (5); berri zehatza ematen (8); bezain zehatza (20); data zehatza (17); definizio zehatza (4); deskribapen zehatza (7); deskripzio zehatza (5)
egoera zehatza (6); egoeraren berri zehatza (4); egun zehatza (8); erabat zehatza (7); erantzun zehatza (11); esanahi zehatza (8); eskaera zehatza (25); eskaera zehatza egin (18); eskaintza zehatza (4); eskari zehatza (4); galdera zehatza (6); guztiz zehatza (4); hain zehatza (7); helburu zehatza (31); helburu zehatza dute (7); helburu zehatza izango (4); hitz zehatza (5); horren berri zehatza (5)
ikerketa zehatza (4); informazio zehatza (31); informazio zehatza eman (4); inguruko informazio zehatza (4); irakurketa zehatza (5); jarraipen zehatza (9); joko zehatza (5); kokaleku zehatza (5); kokapen zehatza (7); kopia zehatza (6); kopuru zehatza (22); lan zehatza (4); leku zehatza (7); mezu zehatza (8); mezu zehatza bidali (6); neurri zehatza (4)
oso zehatza (19); plan zehatza (6); proposamen zehatza (21); proposamen zehatza egin (7)
xede zehatza (4); zabal eta zehatza (5)
zehatz zehatza (7); zehatza bezain (4)
zentzu zehatza (4); zerrenda zehatza (6)
are zehatzago (5); baino zehatzago (9); zehatzago azaldu (4); zehatzago aztertu (4); zehatzago esan (4); zehatzago esanda (56); zehatzago esanik (5); zehatzago esateko (42); zehatzago ikusiko (4); zehatzago izateko (5)
azterketa zehatzagoa (4); baino zehatzagoa (8); informazio zehatzagoa (5); zehatzagoa da (10); zehatzagoa egin (10); zehatzagoa izan (6)
askoz ere zehatzagoak (4); datu zehatzagoak (4); neurri zehatzagoak (5); zehatzagoak dira (9); zehatzagoak egin (4); zehatzagoak izan (5)
agindu zehatzak (15); agindu zehatzak eman (7); akusazio zehatzak (5); alternatiba zehatzak (4); arau zehatzak (7); argi eta zehatzak (4); argiak eta zehatzak (4); argibide zehatzak (4); arrazoi zehatzak (6); aski zehatzak (4); azalpen zehatzak (5); azterketa zehatzak (6); baldintza zehatzak (5); berri zehatzak (5); bezain zehatzak (4); data zehatzak (5); datu zehatzak (34); datu zehatzak eman (5)
eginkizun zehatzak (4); ekimen zehatzak (8); ekintza zehatzak (8); emaitza zehatzak (4); erantzun zehatzak (5); eskaera zehatzak (13); eskaera zehatzak egin (5); eskari zehatzak (4); gauza zehatzak (5); helburu zehatzak (19); helburu zehatzak izango (5); hitz zehatzak (10)
konpromiso zehatzak (22); konpromiso zehatzak hartzeko (5); lan zehatzak (4); muga zehatzak (4); neurri zehatzak (68); neurri zehatzak eskatu (8); neurri zehatzak har (5); neurri zehatzak hartu (11); neurri zehatzak hartzeko (6); neurri zehatzak proposatu (5)
oso zehatzak (16); oso zehatzak dira (5); pauso zehatzak (4); politiko zehatzak (6); proposamen zehatzak (33); proposamen zehatzak egin (7)
urrats zehatzak (12)
zehatzak dira (16); zehatzak izan (15); zehatzak izango (11); zehatzak izango dituen (5); zehatzak ziren (7)
zenbaki zehatzak (4)
modu zehatzean (10); une zehatzean (4)
ahalik eta zehatzen (13); ekintza zehatzen (5); gai zehatzen (8); gai zehatzen inguruko (5); neurri zehatzen (6); proposamen zehatzen (4)
datu zehatzetan (4); neurri zehatzetan (4); une zehatzetan (21)
agindu zehatzik (4); arrazoi zehatzik (7); arrazoi zehatzik gabe (4); asmo zehatzik (4); berri zehatzik (19); berri zehatzik eman (4); berri zehatzik ez (5); data zehatzik (12); datu zehatzik (40); datu zehatzik ez (14); deus zehatzik (4)
egitasmo zehatzik (9); egun zehatzik (7); epe zehatzik (6); erabaki zehatzik (6); erabaki zehatzik hartu (4); erantzun zehatzik (11); erantzun zehatzik eman (4); esanahi zehatzik (5); eskaera zehatzik (4); eskaintza zehatzik (5); eskaintza zehatzik egin (4); ezer zehatzik (24); ezer zehatzik ez (10); froga zehatzik (4); helburu zehatzik (16); helburu zehatzik gabe (5)
ideia zehatzik (4); informazio zehatzik (9); irizpide zehatzik (4); kopuru zehatzik (11); muga zehatzik (6); neurri zehatzik (6); norabide zehatzik (9); norabide zehatzik gabe (6)
politika zehatzik (4); proiektu zehatzik (7); proposamen zehatzik (8)
zenbaki zehatzik (5)