Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
minuskula 1 iz letra xehea.
Hitz bilakatze horretan, sigla batzuk izen arruntzat jotzen dira zentzu guztietan, eta horregatik hiztegietan aurkituko ditugu, minuskulaz, gainerako hitz osoen parean (radar, laser). Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 157. orr.
Izan ere, hori baita azken batean maiuskulen eta minuskulen arteko lehia hau, hitzen hierarkia kontua, norberaren ideologiara moldatua. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 146. orr.
Minuskulak honela ikusten zituen: ø. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 114. orr.
2 (izenondo gisa) letrez mintzatuz, xehea.
Letra minuskulak ez, maiuskulak bakarrik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 114. orr.
M maiuskula oso m airosoa zelako eta t minuskula oso t irrazionala zelako. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 214. orr.