Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere esperientziaren berri eman zidan lañoki eta xeheki. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.
Bere oroimenak egun harrigarri hartako gertakari guztiak berritzeari ekin zion, xeheki, keinu, isilune eta hitz bakoitza aintzat harturik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.
Kontua da maitasunak eta maiteak asko izan zirela, izugarri, gehiegi, eta den-denak xeheki aipatzea ezinezkoa zaidala. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 91. orr.
Kontu horiek aski xeheki azalduko dira, zure interesa bizteko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.
Erabat logikoa zen, bada, xeheki aztertzea han organismo haren genetika- eta enbriologia-alderdiak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.
Dokumentuak xeheki aztertu edo miatu ondoan, lekukoen erranak entzunik, ararteko ziren gizonek beren erabakia eman zuten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 217. orr.
Beñat Oihartzabal-ek xeheki erran du zertan diren Euskaltzaindiaren lanak. Herria 2003-05-22
Ez dizkizut xeheki kontatuko Valmont justifikatzen duten egintzak edo arrazoiak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 451. orr.
Norbaitek bere bizia hola kondatu duela, ahal bezain xeheki eta xintxoki. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 85. orr.
Kontsumitzaileak segurtamena badu bio ekoizpenak onak direla, xeheki kontrolatuak direlako urte guziez. Herria 2001-09-20
Hemen ez dugu mito hori xeheki kritikatzeko lekurik, eta ez da, gainera, hau lekua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.
Oinazeari eta plazerrari, orori nengoen xeheki so, Lakarko inguruak, beti xixpa besaburuan eramaki, egunero xeheki begiratzeko agindu ziguten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 253. orr.
Bi ordu luzez elkarren berri trukatu genuen xeheki. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 65. orr.
Hatzak eta aztarnak xeheki garbiturik han berean abandonatu zuen emazte apurtua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.
Ikus dezagun xehekiago. Herria 2003-01-21
Hanna desgogara baina dexente mintzo da hartaz, nahiz eta niri, zenbat eta xehekiago jardun, hainbat eta gutxiago interesatzen zaidan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.
Partikula elementalak puntu infinitesimalak lirateke onenean ere, baina prezisio jakin batekin begiratu ezkero; handik gora, prezisio jakin batetik haruntzago, hau da, xehekiago behatu ezkero, lausotu egiten dira, lurrundu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.
Gobernuak bere xedeak xehekixago agertu ditu erretreten auzi guziz minbera horri buruz. Herria 2003-05-15
· Tristura oinazegarria xeheki printzatu zitzaion barrenean, harritzar leun artean jausi izango balitz bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.
Xinaurriek berek dute urre hori garbitzen zikinkeria guziak xehe-xeheki kenduz. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 79. orr.
Ez dugu Etxauzko bizkondearen izenean egin dutan bidaia, gaur, xehe xeheki, elgarrekin bururaino eremanen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 195. orr.
Jeannettek, artean, bere tragediaren kondaira hitsa azaldu zidan, xehe-xeheki. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 66. orr.