Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure batel, txalupa eta halakoen aldean, itzela zen ontzitzar hura. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.
Txalupa bat, txanel xume bat, zernahi, kibitka sartzeko adinakoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.
Marinelak, untzitik ihes egin nahirik, txalupa uretara eraisten ari ziren. Elizen arteko biblia Eg 27,30
Enperadorea urrats bizian heldu zenez bergantinaren txalupara, [...]. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 62. orr.
Halako batean, alboko ontzitik txalupa bat erriatzen zihardutela begitandu zitzaidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 71. orr.
Etxaurreko moilan lotuta dagoen txalupa buruka ari da enbor ustelduen kontra. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.
Bizkitartean txalupak lehorra joa zuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.
Haiek bertan utzirik, txalupara igo zen eta bestaldera abiatu. Elizen arteko biblia Mk 8,13
Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 257. orr.
Askatu dute esteka, harresian egin dute indar arraunarekin, ibaiaren erdiraino ekarri dute txalupa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 108. orr.
Frutaz kargaturiko txalupan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.
Txalupako aurrealdeko gizona atzera joan zen, eta bi gizonek arrastaka igo zuten, txaluparen alde batetik, tantaka ari zen gauza hura. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 116. orr.
Sena ibaian behera hutsik zihoan txalupa bat ikusi zuen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 167. orr.
Txalupa kalafateatu berria zegoan, ez duk posible hondoratzea itsaso honetan! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 135. orr.
Tximistargi batek zerumuga argitu zuenean, Mael zutik jarri zen jauzi batean, txalupa modu arriskutsuan kulunkaraziz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 66. orr.
Arraunik eta belarik gabeko txalupa batean itsasoratua izango da, bi egunetarako janariarekin. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 59. orr.
Urak gurgurrotsa egiten zuen txaluparen hondoan, non hiru edo lau berdelek gora eta behera eragiten zioten isatsari, beren buruak estaltzeko aski ez zen ur putzu batean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 183. orr.
Ea nortzuk osatuko dituzten txalupetako eskifaiak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 335. orr.
Maitasunaren txalupa eguneroko bizitzaren aurka zirtzildu zen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 120. orr.
Txalupa gorri bat dago lotua bertan, arraun parea tosten gainean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 108. orr.
Ez duzue arimen bila lehorrera inguratzen den txalupa zuriaren eta gringoaren elezaharra entzungo. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 186. orr.
Txalupa txiki bat itsaso haserrean bezala. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 143. orr.
Iraultzaileek preso hartutako txuanak txalupa handietan sartzen omen zituzten eta gero Loira erdi-erdian zeudelarik, kanoiz bota, presoak ito zitezen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 155. orr.
Txalupa motordunean ailegatu zen Korsikara eta gero Frantzian gorde zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 278. orr.
Karelez kanpoko motordun txalupa batekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.
Motorrezko txalupak zebiltzan putzuan, uraren gainean kezko hodei zikinak eskegiz. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.
Asteburuan zendutakoak txalupa pneumatiko batean zebiltzan. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Arrantzale txiroek gauez harrapatu duten arraina txalupa zahar baten inguruan makurtuta zatikatu eta husteko [...] uhinen marruma gorgarrian. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.
Londresko hiru txalupa militar atzeman dituzte Irakeko mugan. Berria - Mundua 2004-06-22
Non dago ordea txalupa lemagabe hori? Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 188. orr.
Hantxe zegoen, Armadako beste ontzi txiki batekin karelez karel muilaturik, arrantzako txalupa xumeak hondarturik ziren hareatzaren aurreko ur txikian. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 365. orr.
Arrantzaleen txalupa ikusezinak igerian dabiltza ene azpiko amildegian. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.
Hamar kanoi pezako txalupa zahar bat. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.
Beira-zuntzezko txalupa omen zuten erosia eta hiriburuko badiaz kanpo arraun egiten irakastea eskatu omen zioten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 128. orr.
Tropa kopuru handi bat zenbait versta ibaian behera bidali eta beste aldera igaro ziren berariaz moldaturiko txalupa zubi batzuen bidez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 418. orr.
Mikel Strogoffek Volga ibaia gurutzatu zuen zalditeriako kosakoek zaindutako txalupa zubi batean zehar. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.
Mahai gaina joka aritu ziren inpentsan, doinuaren indarrak eramanda, itsasoaren uhinik bortitzenak txalupa-egurrak bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Haien artean, txalupa-formako hutsune bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.
Txalupa-ertzera makurtzen zenean eta gorpuari heldu, txalupa balantzaka hasi eta iraultzeko arriskutan jartzen zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 164. orr.
Etsaien arraun-txaluparik ez da handik igaroko, ez ontzi handirik bertan ibiliko. Elizen arteko biblia Is 33,21
Itsasoaren aurrera iritsitakoan ez zuen gerra itsasontzirik, ez arrantzale txaluparik ikusi, itsaso urdin-urdina, itsaso amaigabea baizik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 234. orr.
Sehaskara hurbildu zen argizko salbamendu-txalupa batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.
Ozta-ozta egin ginen salba-txaluparen jabe. Elizen arteko biblia Eg 27,16
salbamendu txalupa (5); txalupa hartu (7); txalupa ikusi (3); txalupa txiki (9); txalupa txiki bat (5); txalupa zahar (3); txalupa zubi (4)
txalupan eserita (3)
txalupara igo (11); txalupara igo zen (4)