Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potin 1 tamaina ertaineko txalupa mota, arrantzan erabiltzen dena.

Karrusel bateko behorrak putingoka pabetan lotutako potinak, batelak, txalupak, txanelak, txintxorroak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 232. orr.

Egun egokia iruditu zaizu etxe ondoko lorategietan hara eta hona ibiltzeko, jitoan dabilen potinaren antzera.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 67. orr.

Bere buruaren sermoiak ardotan eta ketan itoak ziren, itsaso gorrian laino egun batean naufragatzen duten potinak legetxe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.

Jainkoak gizona buztin eskukada batez egin zuenetz, zalantzarik ez; orain potinak egiten diren bezala.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Alboetako dominetan akolitoak daude, S. Marçal, esatera, suteetatik babesten duena, S. Antonio, potin-konpontzailea eta bidez tronpatu diren gauzakien aurkitzaile gorena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus