Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsasontziek behetik hegan egiten ari den eta aldi berean edaten ari den hegazti-saldoa dirudite, hegaldatzen ari diren berrehun hegazti, galera, batel edo galeota izenekoak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 211. orr.
Batel bat hartu zuen, eta arraunei gogor eraginez, beste aldera pasatu zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.
Parkearen erdian laku handi bat zegoen, eta, lakuaren ertz batean berriz, batelak alokatzen zituen egurrezko denda txiki bat. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 52. orr.
Zein beharrezkoak ziren gurutzatuak, beren itsasontzi guztiekin eta ehundaka batel eta txalupa lagungarriekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 260. orr.
Batelak mugitzen hasten dira estuarioaren sarreran ainguratuta dauden hiru itsasontzi nagusien artean, horietako bakoitzetik jendea jaisten da eta bateletan sartu, badatoz honantz, entzuten da arraunen zapla ur leunaren gainean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.
Badiako ahots ezkutuak eta batelen mugimenduak kontrabandozkoak bezala izango dira, eta bonbilla argitxoak arrain gorrien moduan islatuko dira itsasoaren ilunean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 145. orr.
Batelera igotzen lagundu nion, eta ondoren arraunak hartu eta errekatik behera egin nuen itsasadarrera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 461. orr.
Teheranek hiru bateletan zeuden zortzi marinelak atxilotu zituen. Berria - Mundua 2004-06-22
Bateletan (lau arraunlari eta patroia) eta aulki mugikorrean soilik lehiatzen dira oraingoz, baina eurak ere jo eta fuego aritzen dira tostartean. Berria - Kirola 2004-07-28
Batelak, trainerilak, traineruak, Olinpiar erako arraunketa... gizon eta emakume, denentzat egin dute lekua klubean. Berria - Kirola 2004-07-10
Hamar elkartzen bagara, batela eta trainerila ateratzen ditugu, baina gehiago bagaude, trainerua uretaratzen dugu. Berria - Kirola 2006-03-30
Gipuzkoako Batelen Ligako azken jardunaldia eta Gipuzkoako Batelen Txapelketako sailkatze estropadak jokatuko dira bihar San Pedron (17: 00). Berria - Kirola 2004-04-02
Espaloiaren bestaldetik, ibaia zihoan, zabal eta sakon alde hartan, non batel-estropadak egiten baitziren udan, inguruetako auzoen gozagarri. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.