Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piper 1 iz tomatearen familiako baratze landarea, lantza itxurako hostoak eta lore zuri txikiak dituena, eta fruituagatik lantzen dena (Capsicum annuum). ik beherago 11.

Azak landa genitzake, piperrak... lantzea, neure kontu. baratzean, piperren gaineko lur gogorrean aitzurrean ari zela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 43. orr.

Laurogei biografia labur egin ordez hogeita bost -ziento laurdena, piperrak edo tomateak aldatzen diren bezala- biografia "hobetu" egitea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 9. orr.

2 landare horren fruitua, berdea edo gorria, gehienetan luzarana, barrua hutsa eta haziz josia duena, sukaldaritzan janari edo ongarri gisa erabiltzen dena.

Arrautza frijituak, patata eta piperrekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 123. orr.

Arrainik ez, beraz; haragi egosia tomate eta piperrekin.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Aza hartzituz osaturiko janaria, gatza, piper, jenjibre eta halakoekin ondua.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 9. orr.

Vesubioren tamainako steak tartarea jan nuen, alboko zizka-mizka ugariz: kaparrak, tipulak, belarrak, piperrak...  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.

Plater bat ilar min, piper eta ozpinez atondurik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Gainera, bidean zehar, hainbat negozio egin nituen piper, perla eta aloe egurrarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 202. orr.

Piperrak lehortzen ipintzera teilatura igo nintzenean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 91. orr.

Piperrak umelduta-edo egongo ziren, agian.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 120. orr.

Gainera, bidean zehar, hainbat negozio egin nituen piper, perla eta aloe egurrarekin, eta oraingoan ere egundoko dirutzarekin itzuli nintzen etxera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 202. orr.

3 (izenondoekin)

Pentsatu zuen, hala, Juani gutxi kostako zitzaiola oilasko erre bat ekartzea, [...] eta patata frijituekin eta piper gorriekin laguntzen bazuen hobe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.

Ezpeletako piper gorri sorta.  Berria - Harian   2006-03-08

Bakailaoa, piper txorizeroak eta ardoak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 119. orr.

Hasieran kroketak eta piper berdeak; ondotik, Martinek eta biok haragia eta Xabik arraina.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 203. orr.

Baserriko arrautza benetakoak, zortzi urtez larrean hazitako idia, azalore eta piper usaintsu bildu berriak...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 96. orr.

Kozina-mahaira Ezpeletako piper gorri errautsa eta zoko batean neuzkan Ventoux maldako gozagarriak atera nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 55. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxeak zaharrak dira, galeria eta miradore belztuekin, eta arropa lehortzen jarria, baratxuri- eta piper-kordak ageri dira haietan zintzilik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Udaleko langileak ere algaraka hasi ziren, beren solomo eta piper ogitartekoak ahotik urrundu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.

Bi piper pote daude hozkailu gainean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

ik piperpoto.

Etxera bidean harategian sartu zen, oilasko paparrak eta piper lata bat erostera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 68. orr.

Mahaian jarri zituen oilasko papar eta piper platerak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 72. orr.

153.000 kilo tomate saldu ziren iaz eta 1.138.094 Gernikako Piper dozena.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Ez dakit nik hain erraz ulertuko ote zuten elkar piper saltzaileek eta Picasso aitzinatu haiek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 190. orr.

Aukerarik duten bitartean apurrak izan arren borrokatu beharra dute piper saltzaileek.  Berria - Kirola   2004-02-29

5 irud/hed

Odolkiek bezala jolas hark ere bere piperra bazuela-eta.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 201. orr.

Ipuin haietako batean, anai Jaxintorekin izandako anekdota hura idatzi nuen -tiro parabolikoarena, alegia-, baina piper eta gatz askorekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 67. orr.

Eskolatik zetozen bertsolariak ez omen zuten ez piper ez gatzik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 149. orr.

Kalean dagoela giroa, kalean dagoela biziari piperra eta gatza ematen diona.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 95. orr.

Hizketa-gai bikainak haiek guztiak solasaldi inuxente eta itxuraz tekniko bati gatz eta piper pixka bat jartzeko, eta, hala ere, neskek kasurik ez hari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 63. orr.

Gatz eta piper handiko grazia bat inprobisatuz, bertsolari batek egingo zukeen modu aparteko berean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.

Entzuten den hizkerak, anitzetan, ez du ez gatzik ez piperrik, indargabea da eta ñabardurak falta zaizkio.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 157. orr.

Piper minegia zen, geure buruaz galdera bi egiteko gauza ez ginenontzat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 140. orr.

Italiako idazleek berebiziko gatz, ozpin eta piperra ateratzen jakin dute dialektoen erabilera literarioari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.

Piper, gatz eta berakatz pixka bat ematen diote bildumari.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 10. orr.

Marcus Brownek jarri zion piper pixka bat partidari, 27 puntu lortuta, eta horri esker irabazi zuen CSKAk.  Berria - Kirola   2004-05-02

Jakintsu baten ikerketa guztiak grazia eta piperrezko esaldi batez zapuzten zirela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

6 irud/hed (izenondo gisa)

Itxura patxadatsuaren justu aurkakoa zuen hitz egiteko modua: larderiatsua, piperra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 131. orr.

-Ez zakinat, Ada, ez zakinat -esan nion modu piperrean-, baina nahiago dinat erreparo hitza lotsa baino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

Bata, gotorturik, lanbidearen arriskuez eta erakutsi beharraz mintzo zen; bestea, piperrago, zuhurtziaz, esanez begiratu gabe aritzeagatik, gehiegi direla okerrak prentsan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 178. orr.

· Bertzenaz ezin taldekideak berriz ere piper utzi.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 68. orr.

7 piper bat, bost piper, zazpi piper ezer ez.

etorkizunerako amets-mordoa besterik ez dute, baina nahikoa iruditzen zaie hori, nonbait, beren burua horren arranditsu agertzeko, piper bat ardura dielarik, gainera, aurrekook munduan dagoeneko egina dugunak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Bakar-bakarrik dakit irrikaz itxaroten dudala gaur ere Rubenen bisita eta bost piper axola zaidala besteek zer esango ote duten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 275. orr.

Ardoak ez, baina albisteak masailgorritu duela pentsatu du, baina bost piper axola diola irratitik entzun berri duen albisteak, eta horrek inondik ere ez diola gaua hondatuko.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 120. orr.

Euskal Herria ez zait zazpi piper inporta, bost axola zait independentzia lortzen duen ala ez.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 11. orr.

8 piper bete

Barra gaineko pintxo eta kazuelatxo hondarrak -lizuntzera egindako piper beteren bat, bokarta oliotsu batzuk, bezero aunitzen joan-etorri ezaxolak ikusia zen tortilla puska- gehitu zitzaizkion gure mahai eskasari, pinta bana zerbeza lagun zutela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Egun haietan janari denda zabaldu zuten kubo handiaren behean, bakailaoa pil-pilean eta piper beteak saltzen dituena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 225. orr.

9 piper egin

Eskolapioetan zorrotz begiratzen zuten klasea nork hutsegiten zuen, ez zen batere ohikoa piper egitea, are gutxiago gu bezalako ikasle onek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 115. orr.

Ernie McMillanek esan zidan Hermionek inoiz ez duela piper egin Muggle Ikasketen eskolan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 200. orr.

Horrek sukar apur bat ematen zidan, baina behin ere ez nintzen baliatu horretaz eskolatik piper egiteko.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 20. orr.

Bikiek aitzakia bilatu behar izan dute bertso-eskolatik piper egiteko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 203. orr.

Eskolara piper eginiko umeak pederasta sadiko bat aurkitzen du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 69. orr.

· Bada Lizarra-Garaziko filosofiatik edota Udalbiltzako praxitik, lehendakariak prozesu hartatik guztitik zer ikasi duen galdetzen duenik, ez ote duen piper gehiegi egin han eman izan ziren eskoletara.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 23. orr.

10 piper egun piper egiten den eguna.

Eskolako porrota, ikastetxeko piper egunak, bata bestearen ondoan etorri ziren Henao kaleko etxera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 38. orr.

11 piper hauts ik piperrauts.
11 piper landare

Piper-landare bat bezala bana diezadala garezurra.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 76. orr.

12 piper min ik pipermin.
13 piper opil

"Ez al zen piper-opilik egiten zuenik?", galdetu dio aita Estanisek samurtasunez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 208. orr.

14 piper poto ik piperpoto.
15 piper txorizero piper mota idortua, ur epeletan jarri eta mamia ateratzen zaiona.

Etxera joan eta ortuan hartutako letxuga, tomate eta piper txorizeroekin afaria momentuan prestatu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 392. orr.

Bakailaoa, piper txorizeroak eta ardoak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 119. orr.

16 piperrik (ezezko esaldietan) ezertxo ere ez.

Piperrik ulertu ez arren, nire jabearen gaitasun liluratzailearen menpean jausi zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 35. orr.

Zu ere konturatzen zinen ez nuela piperrik ere entenditu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 23. orr.

Pisukidearen azalpen bitxiak adi-adi entzun genituen, baina ez genion piperrik ere sinetsi.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 116. orr.

Kontu honek ez du piperrik balio, horra zergatik haserretu naizen hainbeste!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

Antje ikusteko joan nintzen hara, bere aitak ez zidan piperrik ere axola.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 18. orr.

Haiei piperrik ez jake inporta nor dan errudun eta nor ez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 180. orr.

Zerbait itzali zen nire barrenean eta, harrezkero, ez zidan niri ezerk piperrik inporta.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 52. orr.

Idatzitakoak ez zion piperrik esaten, eta begiratu ere ez zuen egin hara.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 215. orr.

Gero dena ilun, isilpean, eta ez nuen piperrik ere ikusten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 128. orr.

· Baina aitak, kasu piperrik ere ez.     «Bizia lo», 2003 - 17. orr.

· Ez nuen piperrostiarik ikusten.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus