Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitari ikusitako piper potoaren antzeko bat da, latorrizkoa, etiketarik gabea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.
Makina bat buelta emandakoa naiz, arta-soroaren inguruan, piperpoto batean dozenerdi bat hartxintxa sartu, potoari muturra zanpatu, eta artez hura astinduz, hartxintxek ateratako hotsez xori goseak uxatzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 168. orr.
Gauza bat ez dinat ulertzen: zergatik bidali dizkinan berrogei ikurrin eta ez berrogei piperpoto... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 28. orr.
Horregatik egin dau deiadar Gora Euskadi piperpotoaren aurrean! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 119. orr.
Negoziazioetan ari ziren bitartean, piperpotoa ipini zuten Ajuria Eneko balkoian. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 132. orr.
Alimaleko piperpotoari eragiten ziotelarik, oihuka hasi dira elizaren barruan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 171. orr.
-Ez dizue lotsarik ematen, piperpotoa jasotzeak? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.