Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piperrauts (orobat piper hauts) iz piper gorri iharrak ehoz eginiko hautsa, janarien ongarri gisa erabiltzen dena.

Patata ttiki-ttiki xigortuak piperrauts askorekin; lekak txerri-azalez gozatuak; kalabaza horia ozpina eta azukrearekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 144. orr.

Txerri xerra ogitan pasatua erosten zigun, edo arroz pastelak, soja-ore eta piperrautsarekin egosiak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

Bazkaria eta afaria berdintsu dira: arroza, ilarrak, gisatu pixka bat, barazkiak ongi egosiak piper hautsarekin eta espezia bizi-biziekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 31. orr.

Nonahi azafraia, piper-hautsa, kanela, pipermina.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Emakume ezkonduaren etxetik irten aurretik, atsoak ogi puska bat hartu, eta koipe eta piperrautsez igurtzirik, zakur bati emateko usadioa hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 248. orr.

Piperrautsezko deabrutxoak, ahoan kea ateratzen dizutenak; eta txokobola potolo handiak, marrubizko moussez eta esnegainez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 67. orr.

Hurrengo goizeko lehen argiarekin, oinarri zarpail eta arre hartan piperrautsaren edo alheñaren gorritasuna itsatsiko ziren, katilu eta plateren horitasuna, babutxa eta kaftanen urdintasuna; kolore horiek eta, beste eskala batean, alfonbra-dendan ikusi berri genituen guztiak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Lehen aldia nuen bakarka hitz egiten niola, Maruxa, eta nik behintzat masailak piper hautsez panpinatu izan balizkidate bezala egon behar nuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus