Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pipermin (orobat piper min) 1 iz piper mota txikia, luzarana eta mina.

Pepinilo, piper, meloi-azal eta piperminez beteriko ontziek piperbeltz-usain hezea gorantz hedatzen zuten kiribilka. Sukalde bazterretik esku bakar batez aulki bat hartu eta ageriko esfortzurik gabe haren gainean zutituz, arasa garai batean arakatu zuen, pipermin idor bat aurkitu arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.

Hainbesterekin uhalei heldu eta tiraka hasi zen, astoak ez zuen harekin joan nahi; piper min bat jartzeko ipurdian, esan zuen Txemiñek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 68. orr.

Maite dugu mina, hala dirudi, baina ez nonbait edozein min klase: ardo min edo minduarena ez; piper minarena bai.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Eta Kaliforniako piperrak ere ez ziren, oraingoan, hain piperminak; hain gorriak ere ez.  Berria - Kultura   2006-04-20

2 irud/hed

Anak eginen zion elkarrizketa gezaz harata, aise ere pipermin biziagoko erreportaiaren soslaiak marrazten hasi zitzaizkidan buru barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 302. orr.

Infernuko piperminak zirikaturik ari den apaiza atleta bat da: antzerkilari eta istorio kontalari izateaz gain, abeslaria eta dantzaria ere bada.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 76. orr.

-Exortzistarenaren aldean piperminik ez dik -zauri gainean piko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 153. orr.

Haatik, Juanek beste pipermin bat ematen dio legendaren gatz-ozpinduari; itsasadarra igaro baino lehen abadeek sotanei su eman eta su horretan txuletak erre ei zituzten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 67. orr.

Gauza aitorrezinak ikasten zituen batez ere andre dohakabe haien ahotik, mihi gaiztoek kontu likitsak zekartzaten plazara goiko logela ilunetatik, beheko atezaindegi beltzetatik, eta pipermin punttu bat jartzen zioten neskazaharraren jakin goseari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

3 piperbeltza.

Nonahi azafraia, piper-hautsa, kanela, pipermina.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Begiak erretzen eta eztarriak lehertzen zituen ur eta piperminezko euri artean iritsi zen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus