Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekoizpenaren parte bat nekazariak bereganatzen du, gainerakoa jaunarena da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.
Arkitekturak berak hiru parte ditu: eraikuntza, gnomonika eta mekanika. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.
Bigarren partean: IKUS eta Irrintzina taldeak. Herria 2001-05-03
Virgotik, arropako tolesturetan barrena aurreratuz [...] Libraren zortzigarren partera iristen denean, udazkeneko ekinokzioa markatzen du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4330. orr.
Alegia, ez du behartzen herrialde hartzailea herrialde laguntza-emaileari salgaiak erostera -laguntza osoarekin nahiz parte batekin-. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.
Herbehereak, arrazoi dinastikoak zirela-eta, Karlos V.aren inperio zabalaren parte bihurtu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.
Ideiak hedatzen diren heinean, are sinpleagoak bilakatzen dira, denborarekin ezaguera publikoaren parte bilakatzen diren arte. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.
Gizakia ez da naturaren parte sentitzen, natura menderatzeko eta konkistatzeko kanpoko indar bat balitz bezala egiten du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 319. orr.
Gure Nafarroako erreinua bi parte egin eta ez ginakien beti xuxen nundik zen bi erresumen arteko muga berria eta auziak noiznahi sortzen ziren Baigorri, Erro eta Luzaideko jendeen artean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 99. orr.
Herria aspertua zagok, bere partea nahi dik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.
Hire partea ukanen duk, galanta gainera. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.
Bere garaian, morroi bat bidali zien nekazariei, mahastiaren fruitutik zegokion partea jasotzera. - 0. orr.
Ezin igarrizkotik eta kezkagarritik daukan partea ere onartu beharra dago gainerakoarekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 24. orr.
1913tik 1997ra, nekazaritzak, meatzaritzak eta energia-gaiek munduko esportazioetan duten partea bi heren izatetik, laurden bat baino gutxiago izatera iritsi da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Harrobiko harea erabiltzen bada, hiru parte harea eta parte bat kare nahastuko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.
Karea nahastuko zaio morteroari ahalik eta sendoena, bost parte harea eta bi parte karerekin osatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4030. orr.
Arrosa, esate baterako, 6423 zenbakiaren bidez adierazten da eskala horretan: horrek esan nahi du sei parte dituela osagai lurrintsutik, lau, osagai azidotik, eta horrela gainerakoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.
Beheko aldearen diametroa sei partetan banatu eta goiko muturraren diametroari bost parte emango zaizkio. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.
Nolanahi ere, Donostiako Parte Zaharreko tokietan gertatzen da dena. Askoren artean «Rataplan» - 34. orr.
Konstituzioko Plazan edo Parte Zaharreko edozein kaletan. Askoren artean «Rataplan» - 42. orr.
Palankaren parte luzea buru aldera ekarriz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4770. orr.
Laguntzaren parte handi bat dohainak izaten dira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.
Akzioak erosteko ez zen beharrezkoa akzioen prezioa oso-osorik ordaintzea, parte txiki bat ordaintzea aski zen eta gainerakoa zorretan uztea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.
Krisi horietan, izan ere, era guztietako asmakariak egin zitezkeen parte nagusia eta interesak ordaintzeko edo murrizteko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.
Nahiz egiazki parte adimentsua den gizakiaren parte nagusia, ezen oker dabiltza parte sentsitiboa dela parte nagusi hori uste dutenak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 63. orr.
Saharaz hegoaldeko Afrikak, arabiar munduak, Erdialdeko Asiak eta Asiako Hegoaldeko parte batek definitzen dituzte munduko ekonomiaren periferia horren gaur egungo mugak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.
Leize handi bat ageri da planetako parte garatuaren eta ez hain jendeztatuaren eta hirugarren munduko giza masa izugarriaren artean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.
Glebako joputza, beraz, ezarrita zegoen jadanik Galiako parte hartan burgundiarrak sartu aurretik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 273. orr.
Gorputzeko parte batzuk ukitu eta horiekin jolasean hasten denean, ohartzen da horrekin oso sentipen atseginak dituela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.
Bake hura dela kausa, Alemaniaren parte on bat galdu da eta, Frantziaren beste parte handi bat ahultzen ari da. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.
Sistemaren garapen ereduaren parte da kooperatibismoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.
Ikusmolde horrek ere nazioarteko zuzeneko inbertsioen parte bat baino ez du azaltzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.
Merkataritza-hiriak Europa barneko eta kanpoko trukeen mende zeuden, bai kontsumoaren bai ekoizpenaren parte bati zegokionez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.
Agintariek atzerriko zorraren parte baten luzamendua iragarri zuten orduan, NDFren kredituak etenarazi zituena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Alemania eta eskandinaviar herriak modu berean hustu ziren, bertako biztanleen parte handi batek atzerrira alde egin baitzuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.
Lan horren parte bat entzimek egiten dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.
Salerosgai horren parte hori diru-masaren parte bati egokituko zaio. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 72. orr.
Artzain guziak bezala mendian bizi gira ardiekin urtearen parte bat eta gero neguko bazketarat jausten gira. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.
Higuinetik sortu behar dute pudorea eta kastitatea, haurrak gorozki zikinen sorlekutzat dauzkan gorputz-parteek eragiten dioten nazkatik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.
-Hori da espainiarrarengan geratzen den moro- eta judu-partea; emakumea harrapakintzat edukitzea, engainatzeko joera, gezurrerako joera... Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 276. orr.
Janari-parteak murriztu beharra zegoen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.
Amak erran zidan gure haragi-partearen erosterat ni joanen nintzela. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.
Txiskero-harritxo bat ogi-parte bat kotizatzen zen, hots, bizi-egun bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.
Baliteke arrainaren olio-parteak egokiagoak izatea gizakiak sortzeko behar den gai horretaz hornitzeko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.
Alegia, zein diru-partek ordezkatuko du gauza bakoitza? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 72. orr.
Ekonomiari buruzko mito eta elezahar askok eta askok, aurrera egin duen edozein uste edo sineskeriaren antzera, izango du-eta sinesgarri den ideia orok behar duen egia-parterik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.
Urrats bakoitzean, zientzialaria beharturik dago kritikaren eta esperientziaren irizpena jasotzera, eraikitzen ari den mundu-irudikapen horretan ezinbestean dagoen amets parte hori estu lotzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.
Beren esperantza partea naiz, besterik gabe. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 157. orr.
Karlosek, herriari zegokion itun-parteaz egin iragarpenean, dio gizon libre orok nahi zuena aukera zezakeela jauntzat. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 338. orr.
Handik oso denbora gutxira egin genituen geure karta-parteak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 156. orr.
Hamabost urterekin, bere ondare-partea eskatu zuen, Angiolieri zaharra hilik balego bezala. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 81. orr.
Aitarengana joan da bere premu-partea eskatzera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 275. orr.
Jakesek ba omen du sos poxi bat baztertua, Bordeleko alde horretan bere etxe-partea altxaturik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 137. orr.
Edo hainbat herritako festetara, uda-partean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 248. orr.
Horrek abantaila handiak ematen ditu negu-parterako. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2830. orr.
Dudarik ez dago senti daitekeen horizonteko kosmos-parteak gure garunean duen ispilatzearen ondorioa dela ezagutzen dugun mundua. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 168. orr.
Beste erdi-partea, israeldarrei banatzeko Moisesek gudu-harrapakinetatik bereizia. Elizen arteko biblia Zen 31,42
Baina, zangoak dar-dar nituelako edo atorrak galtzoinen goi-partea estaltzen zidalako, ez nuen haiek jaisten lehenengoan asmatu... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.
Soinekoaren behe-partea hauspotu zitzaion gorputzaren mugimenduarekin batera jiraka. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 180. orr.
Bertara, Florestik, zaldiz bakarrik joan omen zitekeen, baina Palenquetik (Mexikoko partea berau) jeepez ere bai, inolako arazorik gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.
Barkatu, baina, aurreko hauxe sarrera gisara (ustez ongi) idatzitzat utzi eta handik bi astera, begira zelako uste bako sospresa etorri zitzaidan Andoaingo partetik. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 24. orr.
Errepidea largatuko baitute alde bakoitzetik bi lerrotara, eta Aturriko partera ezin baita largatu, hiruzpalau bizitegi lurrera bota beharko dira. Herria 2005-08-11
Halako lanetan ibili zen hura ere gaztetan, gauzak edo kabalak Frantziako partetik Espainiakora eramanki. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 30. orr.
Ikus zein zehatz deskribatzen dizkiguten Estrabonek eta Ptolomeok Afrikako parteak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 354. orr.
'Ze amets?' galdetuko diozu literaren goiko partetik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 227. orr.
Ondoren, beste alderdi fin batera iritsiko gara: belaunen atzeko partera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 143. orr.
Askoz hobeto ezagutzen zuen erdialdea bere ipar partea baino. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 64. orr.
Iguzki partera Mendebaletik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 29. orr.
Madariagan, trikitilariak Azkoitia partean dantza lotua jotzen, eta aguazila agertzen zenean Elgoibar partera jendea dantzara, han libre zelako. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 48. orr.
Eguerdi partera bazkaltzera joan zen jendea eta toki gehiago zegoen libre aretoan. Berria - Harian 2005-03-29
Arratsalde partea zen, Pariseko espresoa heltzen zen unea gutxi-gorabehera. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 21. orr.
Gregorio Manzanok, zailtasunak zituen atzo iluntze partera harte gaurko hamaikakoa osatzeko. Berria - Kirola 2004-01-31
Biharko egina da hitzordua, arratsaldeko 17: 30ean hasi eta gau partera arte luzatuko da erromeria giroa. Berria - Kirola 2004-05-29
Odol beroko hainbatek ere gauza bera egiten du eta negu partea gorputzaren egoera berezi horretan pasatzen dute: hartzek, marmotek, katamusarrek... J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 104. orr.
Horixe adierazi nion inspektoreari, edo ikuskatzaileari, galdezka etorri zitzaigunean, hortza ere hautsia zuela, kontuan hartzeko xehetasun hura ere partea egiterakoan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 131. orr.
Eta irratiko partean esan zuten gobernadore zibilak abisatu zuela kontrolak eta miaketak izango zirela hurrengo egunetan euskal probintzietan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 355. orr.
Ihesi doan etsaiari makulua botaz hiltzen dena, San Giustoko kanpaiak, Trento eta Trieste, Grappa mendia, Santa Goriziako festa, Piave ibaiaren murmurioa, garaipen-partea, gure patu loriatsua. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 323. orr.
Terrestreak belarria irratian bizi ginen, baina gerra hartan ez zen ia ezer gertatzen, erasoak partean besterik ez zeuden. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 20. orr.
Antartidan, uda partean ere, laino eta hodei alerik gabe, dena garbi eta garden dagoela ere, ez elurrik ez izotzik ez da urtuko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.
Negu partean, eguraldi ona egiten duenean, pasealeku horietan entrenatzen dira atletak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.
Helbide-txartelen trukaketaren ondoren, udaberri partean-edo bilerari berriro ekitea izan zen hartutako erabaki bakarra. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.
Ia egun osoa behar izan zuten berez goiz partean aise egiten zen Pausuko aduanarainoko bidean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.
Eguzkiak sartzerakoan aurrera botatzen duenez bere distira, beroa emanez alde hau epeldu egiten duelako arratsalde partean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2890. orr.
Gorputz atalen kontu arina egin nuen: inon ere ongiez berezirik ez, non ez zen halako karga eskerga bat garondo partean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.
Gau hartan, ordea, ustekabean, izan zitekeen ekaitzik bortitzenak jo zuen Kantauri partean. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 179. orr.
Katalunia partean ibili zen batez, familia bakar bateko bostak hil zituela gauaren erdian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 134. orr.
Abenida partean, ez eskuinetara, Manuelen laguntzaileek alde egindako norabidean. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 40. orr.
Gudu-lerroa justu bera jaio zen lurraren aurrez aurre zegoela Bidaniako partean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 117. orr.
Eta neuk ere Bergara aldean diot badaezpada ere, hau da, Bergarako partean, eta ez Bergarako kalean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.
Azpeitiko partean, Bizkaiko partean, Frantziako partean, etc. diogu, baina ez, nik uste, euskal herriko partean -edo, beheragotik harturik, Nuarbeko, Itziarko... Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 223. orr.
partean-, funsgabeko izendatze goitar batek erabakitako estensio jakin zedarriturik ezaren seinale. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 223. orr.
Azpeitia alderako joera dute gaur egun bertako herritarrek, hurbiltasunez eta erosotasunez, baina Beasaingo partean zegoen gure aitonaren sortetxea, Oto Erdi baserria. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 58. orr.
Bere osaba burgesak, Zuberoako partean Napoleonek duen aldekorik sutsuena baita. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 275. orr.
Lusianan, Illinoisko partean, emakumez jantzitako gizonak emagalduen gisa prostituitzen ziren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.
USAko armadak Afganistango partean egindako erasoei jarri zien izena datorkit gogora. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.
Ez zela inoiz helduko Gómez-en Aintziraraino, Bragado ibairaino eta Nuñeztarren soroetaraino, Chacabuco-ko partean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 194. orr.
Beheko partean, kapitelak kolomaren goiko aldearen diametroa izango du, kontuan hartu gabe eraztuna eta astragaloa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.
Udaletxeko dorreak tramankulu bat gordetzen du eta, egunean bi aldiz, eguerdiko eta iluntzeko partean, haga txiki bati eragiten dio horretarako ardura duen udal enplegatuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.
Dubos abadeak huts egiten du Kasiodoro aipatzean, eta Italian eta Teodorikoren mende zegoen Galiaren partean gertatzen zena erabiltzean, frankoen artean usadio zena adierazteko; gauza horiek ez dira nahastu behar. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 278. orr.
Dubos abadeak huts egiten du Kasiodoro aipatzean, eta Italian eta Teodorikoren mende zegoen Galiaren partean gertatzen zena erabiltzean, frankoen artean usadio zena adierazteko; gauza horiek ez dira nahastu behar. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 278. orr.
Goraintziak, azkenik, senide guztien partetik. Elizen arteko biblia 1 Ko 16,20
-Hubi?cka, goraintziak printzearen partetik. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 81. orr.
Goraintziak nire partetik Cliffi. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 47. orr.
P. S. -Goraintziak eman nire partetik Rosemonde andreari, merezi duen hainbat maite baitut beti eta beti. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 60. orr.
Eskumuinak eman pashari nire partetik. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 107. orr.
-Jose Marik eskumuinak eman dizkit, Felisaren partetik. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 11. orr.
Ba eman animoak gure partetik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 142. orr.
-Bai, hire partetik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 67. orr.
-Noren partetik? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 165. orr.
-Noren partetik, mesedez? Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 185. orr.
Ezekiasek, orduan, Isaiasi: berri ederrak ekarri dizkidazu Jaunaren partetik. - 0. orr.
Jauna, mezu bat tsarraren partetik! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 222. orr.
Itzul zaitez Tobosora, eta zoaz nire partetik andere honengana, eta esaiozu nik zu askatzearren egin dudana. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.
-Atera zaitezte azkar anai Rizerio nire semetxo maitearen bidera, besarka ezazue nire partetik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 999. orr.
-Kornelio ehuntariaren partetik gatoz. Elizen arteko biblia Eg 10,22
Aurrena Neikerren partetik abisua jaso zuten. Berria - Gaiak 2006-03-10
Kaxa handi bat txokolatezko igelekin, Hermioneren partetik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 181. orr.
Rachel eta Jacoben partetik opari. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 99. orr.
Gu geu imajinatuak izan ginen gurasoen partetik; haiek euren bizitzari osagai pozgarri eta pizgarri bat eman nahi izan ziotelako jaio ginen, kasurik onenean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 114. orr.
Bere partetik, Euskal-Kultur Erakundeak bi hitzordu berexiak ditu sail horren kondu, biak Angelun, herriko etxea bera ere partzuer. Herria 2002-09-19
Bere partetik Beñat Larramendy elkarteburuak hauxe idazten zuen: [...]. Herria 2004-05-06
Nere partetik, 1980. urtetik goiti beti kurutzatzen nintzan Nafarroako bertsularien xapelgoan. Herria 2001-02-08
Diruaren partetik ere aferak ontsa joan dira, partaidek erakutsi daukute beren borondatea eta beti emendatzen ari dira laguntzaileak. Herria 2004-05-06
Gauak ekar dezala freskura eta jendearen partetik etor dadila, noizbait, isiltasuna. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.
Azken finean, neurri batean, margolana "asmatzera" jo dezake ikusleak, guztiz edo partez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.
Hain zuzen ere, ekoizpenaren nazioartekotzeak azaltzen du, partez, nazioarteko trukeen dinamismoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.
Mekanismo horiek ikasketa "normal" baten bidez barneratzen dira seguruenik, partez bederen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.
Halaxe gertatzen da lan-indarraren ugaltzea, partez behintzat, diru-ekonomiatik kanpo segurta daitekeenean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.
Ez zen presatu, partez nekatuta sentitzen zelako, partez axolagabekeriaz, baita nahasia sentitzen zelako ere. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 124. orr.
Andres lanpostuan geratu zen, partez jakin-minagatik, partez lanpostu hura eman zionak harropuztutzat har ez zezan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 268. orr.
Pinturan, eta geroago argazkilaritzan, aplikatzen den perspektiba geometrikoa, partez arbitrarioa den irudikapen-konbentzio batetik datorrena [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.
Munduko finantza-doikuntzaren nolakotasun partez bortxatu horrek agertzen du zergatik egin zuten gora interes-tasa errealek petrolioaren bigarren krisialdian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.
-Partez bai. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 255. orr.
Noren partez? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 223. orr.
-Eskerrak eman Marixari, nire partez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 215. orr.
Goraintzi amari nire partez. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 56. orr.
-Goraintziak emango zizkieat hire partez -esan zuen-. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.
Noren partez, horixe jakin nahi izan zuen ahotsak, Argitaletxeko Raimundo Silvaren partez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.
Barkamen eskatzen diat beraren partez. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 75. orr.
Ongi etorri beraz gure borda xumera, ongi etorri gure partez. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.
Esaiozu hori frantsesez nire partez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 211. orr.
Egun on hor sartu-berriari zure gaineko auzoaren partez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.
Eta, zinez, zaintzailea zen, baina ez zetorren aitaren partez, zeren osaba Joanikotekin baitzetorren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.
Orain heure buruari kontu egin behar dion, mimoak eman, beste inork ez baitu egingo hire partez... Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 41. orr.
Eskalatzaileak libre zuen asteburuan, eta haren partez "Togas" genuen edizioaren ardurad. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.
Aitzineko eguneko traje dotorearen partez, niki gorria eta galtza bakeroak zeramatzan soinean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.
Okelaren partez, proteina landarezkoak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.
Ergelkeria handiagorik, kaka baten partez beste kaka bat. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 72. orr.
Zer ostia nahi zenuten? txortan ere nik egitea zuen partez? Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 84. orr.
Gerrikoaren partez, gerri mehearen inguruan, jaka erdia zekarren, ez. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.
Alde batetik, Europa zabalduko da eta handituko, hamabost partzuerren partez izanen dira hogoita-bost, ez baita batere gauza bera! Herria 2003-03-10
Loiolako gizona zen partez, gizon praktikoa ere izango zen don Hipolito, ez zuhurra soilik: erraz asmatuko zuen 15 urteko mutila lasai uzteko moduko argudioren bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.
Ipuin Orokorra, alegoria den partez, konkretatu egiten dela aldiro, premiaz premia, arlorik arlo. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 69. orr.
Udatiarra baitzen Julian, derrigorrez izan ere, "barru" aldekoa zen partez. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 121. orr.
-Zozokeriak errateko partez, [=erran ordez] har ezazu zure alabaren zakua! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 29. orr.
Zorigaitzean, elkarri atxikiagoak izateko partez, elkarren artean arrotz bilakatuko ote ginen? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 127. orr.
Anshelek, Avigdor kontsolatzeko partez, Pesheren kontra xaxatzen zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.
-Otoi, Magali, hola mintzatzeko partez, erradazu zoin den zure barneko mina! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 123. orr.
Neska gaztearen galde horiei ihardesteko partez, nihaur ere galdeka hasi nintzen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.
-Kartoin horrekin bisitara jiten ahalko zira bihar goizean, lanerat joaiteko partez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 52. orr.
Gertakariaren parte emateak ekarriko zizkidan deserosotasunak etorri zitzaizkidan burura. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 301. orr.
Guardek uste ukan bide zuten zerbait gertatu zitzaiola eta berdin haren desagertzeaz parte eman zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.
Edonork ikusi izan balitu, Poliziari parte eman izango ziokeen, seguru. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.
Ukitutako hegazkinak lurra jo orduko han zen don Valentin, pozez gainezka, Llano de la Encomienda jeneralaren bulegoan, balentriaren parte ematen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 31. orr.
Zer egingo dugu? parte eman beharko dugu, ala? Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 100. orr.
Ez dut parte emanen, barkatzen dizkizut. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 104. orr.
Parte eman beharra daukat, badakizu! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 202. orr.
Bere lanaz parte emanen du ikastegietako haurreri. Herria 2005-09-15
Berehala jakin ondoan, Jaun merak parte eman du jandarmeriari. Herria 2003-11-20
Laikoeri parte eman gabe berek han deliberatu. Herria 2003-09-04
Herriko hautetsier parte emanez eta laguntza eskatuz. Herria 2004-03-04
Zatoz gurekin eta Jaunak Israeli hitz emandako ondasunetan parte emango dizugu. Elizen arteko biblia Zen 10,29
Nolanahi ere, ez zaidak iruditzen Angelek fusilamenduetan parte hartuko zuenik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 211. orr.
Hirietan, nazioarteko merkatariek ezin zuten xehekako salerosketan parte hartu, salerosketa mota hori oso zorrotz arautua baitzegoen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.
Irakasle mailara heldu orduko parte hartuko du Tolosan eta Cahors-en behin, Salamancan gero, Vitoria eta Soto-rekin batean, teologiaren berrikuntzan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 29. orr.
Muskuluek parte hartzen dute jatean, edatean, digestioa egitean eta arnasa hartzean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Prozesu horietan guztietan, bi motatako zelulek hartzen dute parte: osteoblastoek eta osteoklastoek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.
Antza denez, estiloaren itxuratze jardunean (elocutio) hartzen du zuzenean parte epe laburreko oroimenak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.
Lege bat bera izango duzue, bai zuek, bai zuen elkartean parte hartzen duten etorkinek. Elizen arteko biblia Lb 24,22
-Nik fronte militarrean nahi diat parte hartu -azaldu nion-, bazeukaat esperientzia pixka bat. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 36. orr.
Hemezortzi urte zituen Pitagorasek Joko Olinpikoetan parte hartu zuenean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.
Goiok ez zuen apenas parte hartzen ez futbolean ez beste ezertan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.
Orobat, ez nuen parte hartu, bertze soldaduekin batean, errendizioaren ondoko ohiko harrapaketa saioan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 281. orr.
Norberak du bere saminaren berri, kanpokoek ezin parte hartu haren alaitasunean. Elizen arteko biblia EsZ 14,10
-Bredakoan ere parte hartu zuen lagunak -esan zuen itsuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.
Erran zuten zubi berri baten eraikitzean ez zutela parte hartuko. Zuzenean parte hartu ala ez, hiltzaile artean ibili zen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.
Inspektoreordea duk, berak ere hartuko dik hire kasuan parte. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 31. orr.
Eskerrik beroenak haiei, eta liburuan parte hartu duten guztiei. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 7. orr.
Kantuaren bidez memorian parte hartuz. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.
Nik uste parte-hartzaileak bi besterik ez zirela izaten: Juan Luis Zabala, behin baino gehiagotan, eta ni, urte hartan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.
Gaur da hastekoa Munduko Kontserbazio Kongresua, 5.000 parte-hartzailerekin. Berria - Gaiak 2004-11-17
Parte hartzaileek ekimena Arabara zabaltzeko dauden aukerak aztertuko dituzte. Berria - Kultura 2004-01-07
Arauak aldatu egiten dira, parte hartzaile kopuruaren arabera. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 38. orr.
Oraindik ez dira parte-hartzaileak eta egunak zehaztu, baina Nobel saridunak edo antzeko maila duten hizlariak bilatzen ari dira. Berria - Ekonomia 2004-04-16
Lehen saria, parte-hartzaileek maila ona erakutsi arren, eman gabe gelditu zela argitu zuen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 116. orr.
Arratsean, afalondoan, parte-hartzaileek hizpidera zekarten, eztabaida guztiz ireki haietan, zer aplikazio izan zitzaketen gizakietan saguan erabilitako in vitro ernaltze-metodoek. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.
Enpleguaren Euskal Kontseiluaren arrakasta parte-hartzaileen «borondatearen menpe» dagoela esan zuen Azkarragak. Berria - Ekonomia 2004-06-16
Berrehun parte hartzaile, danbor eta upeldun, izan ziren guztira. Askoren artean «Rataplan» - 51. orr.
Hiru urte geroago, koordinakundea legeztatu zuten, urtegiaren kontrako borrokan parte-hartzaile aktibo bilakatzeko. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 32. orr.
Milesker parte hartzaile guzier, hemen aipatu ez dituztener eta helduden urte arte agian. Herria 2004-12-16
2001eko Bertsolari txapelketa Nagusiko bertsolari parte hartzaileak eta bertso-eskolarekiko harremana. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 67. orr.
Erritmoa jarraituz denetik egiten zuten ikus-entzule parte-hartzaileek: dantza, ilarak osatutako trenak irudikatuz; gurasoak zaldiak balira bezala ibili, umeak bizkarrean hartuta... Berria - Kultura 2004-08-22
Eragile parte-hartzailea bihurtu da gaixoa. Berria - Gaiak 2006-04-27
Blogetan demokrazia parte-hartzailea hazten. Berria - Ekonomia 2006-04-05
Edukiak interesatzen zaizkigu ororen gainetik, eta dinamika parte-hartzaileak sustatu gura ditugu langileen artean. Berria - Ekonomia 2004-11-27
Informazioa ezinbestekoa da herritarrek gizartearen ikuspegi kritiko eta parte-hartzailea izan dezaten. Berria - Gaiak 2004-12-09
Txanponaren bi alde ilunenak, politika neoliberal latzena eta estatu parte-hartzailearen eredu populistena, biak elkartu dira gizarte argentinarra eskutik amildegira eramateko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.
Beti izaten zen kantu parte-hartzaileren bat, argigailuaren, berbenaren, lore jokoen, [...] artean une jakin batean behar zenerako egokitzen zena. Askoren artean «Rataplan» - 19. orr.
Egitasmo parte-hartzailea da Project Censored: 200 kazetari, ikasle, irakasle, liburuzain eta herritar baino gehiagok ehunka albiste helarazten dizkiete urtero. Berria - Gaiak 2004-09-22
Nola edo hala denek ahaztu zuten lagun hurkoaren bizitzan izandako parte-hartze labur eta engainagagarri hura. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 215. orr.
Ekonomilari liberal askoren ustez, estatuaren parte-hartzearen ondorioz sortzen dira ekonomiek izaten dituzten arazo gehienak. tokian tokiko arazoei kudeaketa administratibo horizontelen eta herritarren parte hartzearen bidez egiten baitie aurre. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.
Gurasoen edo tutoreen parte-hartzea lege positiboek agintzen dute eta horren ez izanak ez du erakartzen beste ondoriorik deuseztasun zibila baino. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 63. orr.
Herri mugimenduak ziren, laikoek sustatuak (emakumeen parte-hartze handiarekin), bi ikur nagusi zituztenak: Ebanjelioarekiko erreferentzia eta pobretasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.
Zilegitasunaren gaiarekin batera, benetako parte-hartze demokratikoari buruzko eztabaida ere irekita dago. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.
Argitu beharra dago gure asmoa ez dela izan, inondik ere, zientzian eta teknologian parte-hartze publikoa izateari buruzko eztabaida erregulazio publikoaren problematikara murriztea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.
Ustekabeko parte hartzea ere izan genuen, Garazi Hach Embarek-en eskutik. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 177. orr.
Horrela bizi izan ditugu autobiografiaren eta hilketaren arteko harremanak, ez munduan zehar aske dabilen Gaizto izugarri ulertezina bezala, krimenean geure nahitaezko parte-hartze gisa baizik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 43. orr.
Biologia molekularraren hastapenek interes ez nolanahikoa piztua zieten beti Mendebaldeko fisikariei, eta haietariko zenbaitek lehen mailako parte-hartzea izan zuten haren aurrerabidean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 47. orr.
Muga-postuak sistema beraren parte dira, muga-lerroak albo-bide ere izaten baitira beti. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.
Txertaturik dago jada gure atomoa: egitura baten parte da, arkitektoek hitz horri ematen dioten zentzuan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.
Hortzak ere palanka-sistema baten parte dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.
Gizakiaren izatearen parte da izadia ulertzeko gura hori. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.
Egitasmo baten parte zen, tesela bat mosaiko batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.
Kristoren bitartez, eraikinaren parte zarete zuek ere besteekin batera, Espirituak eraginda Jainkoaren bizileku bihurtzeraino. Elizen arteko biblia Ef 2,22
Parte izan arren, ez genuen parterik hartzen arioen joko ergel eta ankerrotan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.
Ez dago mendia gai duten idazleen bazkun horretako parte izan beharrik mendia eta literatura elkartzeko. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.
Baina neurri ororen gainetik, erraietarainoko amodio osoz, bere anaiak maite zituen, fede berezian senide zituelako eta betiko ondarean elkarrekin parte zutelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 387. orr.
Judizioan parte duten oinarrizko elementuak honako hauek dira: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.
Bai baitakigu gure sufrimenduetan parte duzuenok adorean ere izango duzuela. Elizen arteko biblia 2 Ko 1,7
Ikusleak irudia atzematen duenean, atzemate horretan parte duten eragile guztiak aztertzen ditu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.
Hainbeste parte duen kontratu hori esplikatzen ahal diguzu larri-larria? Herria 2001-07-12
Ezin duzue parte izan Jaunaren mahaian eta deabruenean. Elizen arteko biblia 1 Ko 10,21
Inork ez du fikzio baten parte izan nahi. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 7. orr.
Morroi trebeak gain hartuko dio duin ez den semeari: herentzian parte izango du gainerako senideekin. Elizen arteko biblia EsZ 17,2
Zuk ere parte izango duzu. bai baitakigu gure sufrimenduetan parte duzuenok adorean ere izango duzuela. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 107. orr.
Beste batzuek zuen ondasunetan parte izateko eskubidea baldin badute, askoz handiagoa guk. Elizen arteko biblia 1 Ko 9,12
Bere parte-izatea eta bere legea gauza bera dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 135. orr.
Geure gizarteaz hausnartuz nabarmena da jauntxoek eta leinuek ondino be bizirik segitzen dutena: parte onekoa izateak, pariente handidunekoa, geneek, lagunek, eragin nabarmena dute boto bilketak egiteko orduan, eta abar. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 62. orr.
Ez da parte onekoa errepidean geldi-geldi egotea, zirkulazioaren erdian. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 249. orr.
Frankotan erran dizuet haren matelondoko orizta ez zela parte onekoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.
Ordudanik, baina, Ewing-darren harraska eta bainuontziek makina bat aldaketa pairatu behar izan zuten, bat bera ere ez parte onekoa. auzia lehenbailehen ixteko Gobernuak erakutsi zuen presa ez zela parte onekoa esanez bukatzen zuen bere artikulua. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 264. orr.
Parte onekoak ez ziren orduetan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 138. orr.
Baina bazuen zer bitxi bat... parte onekoa ez zen zer bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 14. orr.
Ez dakit parte onekoa ote den, gero, festa-egarri demaseko hau. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.
Pitagorikoei, ordea, ez zitzaiean Zilon parte onekoa iruditzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 487. orr.
· Lankide guztiek errepikatu zioten behin eta berriro, nagusiarekin endredatzea ez zela parte oneko kontua. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 25. orr.
Parte txarreko areto hartan bazen arima zimeltzen zuen zerbait. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 275. orr.
Parte txarreko seinale hark lur jota utzi zuen -Ez da izango parte txarreko zerbait? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 360. orr.
Parte txarreko kutsu halakoa hartu dio, Jainkoaren borondateari eskapo egin nahia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 299. orr.
Birigarro ederra Tom hori, baina ez da parte txarrekoa -hasi zaigu-. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 326. orr.
Baina inbidia ez zen batere parte txarrekoa, ez pentsa. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 34. orr.
Su zurizko bola bat zen, parte txarreko jirabira batean ari zena. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.
Hamabortz urtetan ere parte txarrekoa iduritzen zitzaidaan haren orizta puta hori. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.
Bi ordu eman genituen jaisten, sokaz halamoduz lagundurik, izozturik baitzegoen: bilur-milur zurrun parte txarreko bat bilakatua zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.
Baina parte txarrekoak hartzekoak zituzten, ez baitzeuden seguru egiten ari zirenaz, bakarrik sentitzen ziren, beren gisara utzirik Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 153. orr.
aldiz parte hartu (9); bazkarian parte hartu (9); bere parte hartzea (26); bertan parte hartu (24); bertan parte hartuko (16); bertan parte hartzeko (20); bertan parte hartzen (10); bileran parte hartu (34); bizitzaren parte (16); borrokan parte hartu (10); bozetan parte hartu (11); bozetan parte hartuko (12); bozetan parte hartzea (10); bozetan parte hartzeko (13); bozketan parte hartu (30); demokrazia parte hartzailea (10); diruaren parte bat (9); diskoan parte hartu (11); donostiako parte zaharrean (14); donostiako parte zaharreko (14)
ekimenetan parte hartzeko (14); ekitaldian parte hartu (27); ekitaldian parte hartuko (10); ekitaldian parte hartzeko (11); ekitaldietan parte hartzeko (9); elkarretaratzeetan parte hartzeko (10); emakumeen parte hartzea (22); erabakietan parte hartzeko (9); erasoan parte hartu (10); erasoetan parte hartu (13); erasoetan parte hartzea (10); ez parte hartu (9); ez parte hartzea (23); ez parte hartzeko (15); eztabaidan parte hartu (18); eztabaidan parte hartuko (9); eztabaidan parte hartzea (9); eztabaidan parte hartzeko (12); gerran parte hartu (10); gizartearen parte hartzea (14); gobernuan parte hartzeko (14); greban parte hartu (9); haurrek parte hartu (9); hauteskundeetan parte hartu (13); hauteskundeetan parte hartzea (13); hauteskundeetan parte hartzeko (29); herritarren parte hartzea (59); hilketan parte hartu (18)
ikerketan parte hartu (9); izandako parte (14); jaialdian parte hartuko (15); jendearen parte hartzea (24); jendek parte hartu (17); jendek parte hartzen (10); jokoetan parte hartu (12); konferentzian parte hartu (9); kongresuan parte hartu (9); lagunek parte hartu (54); lehiaketan parte hartu (9); lehiaketan parte hartzeko (13); manifestazioan parte hartu (25); manifestazioan parte hartuko (10); manifestazioan parte hartzeko (46); manifestazioan parte hartzera (18); mintegian parte hartu (13); mobilizazioetan parte hartzeko (27); mobilizazioetan parte hartzera (11); negoziazioetan parte hartu (12)
parte egin (9); parte eman (16); parte ez hartzea (12); parte ez hartzeko (18); parte handi bat (79); parte handia (17); parte handiena (17); parte har (178); parte har dezaten (59)
parte hartu (3007); parte hartu beharra (9); parte hartu du (163); parte hartu gabe (26); parte hartu izan (20); parte hartu izana (80); parte hartu ondoren (21); parte hartu ostean (10); parte hartu zuen (335); parte hartu zutenak (13); parte hartu zutenek (16); parte hartu zutenen (14); parte hartua (19); parte hartuko (1087); parte hartuko du (174); parte harturik (15); parte hartuta (14); parte hartuz (118)
parte hartzaile (169); parte hartzaile guziek (9); parte hartzaile guztiek (10); parte hartzailea (58); parte hartzaileak (113); parte hartzailearen (11); parte hartzaileei (12); parte hartzaileek (130); parte hartzaileen (77); parte hartzaileen artean (25); parte hartzale (17)
parte hartze (434); parte hartze aktiboa (11); parte hartze bikaina (13); parte hartze handia (41); parte hartze handiagoa (24); parte hartze politikorako (12); parte hartze zuzena (38)
parte hartzea (1515); parte hartzea bermatu (18); parte hartzea bermatzea (10); parte hartzea bermatzeko (11); parte hartzea bultzatu (15); parte hartzea bultzatzen (9); parte hartzea egotzi (12); parte hartzea egotzita (12); parte hartzea erabaki (29); parte hartzea eskatu (18); parte hartzea eskatzen (11); parte hartzea espero (12); parte hartzea handia (13); parte hartzea izan (21); parte hartzea izango (13); parte hartzea leporatu (14); parte hartzea leporatuta (12); parte hartzea leporatzen (20); parte hartzeagatik (108); parte hartzeak (64); parte hartzean (21); parte hartzearekin (94); parte hartzearen (110); parte hartzearen alde (10); parte hartzearen aldeko (12); parte hartzeari (138); parte hartzeari dagokionez (13); parte hartzeaz (38)
parte hartzeko (1367); parte hartzeko asmoa (24); parte hartzeko asmoz (10); parte hartzeko aukera (124); parte hartzeko aukerarik (14); parte hartzeko dei (10); parte hartzeko deia (157); parte hartzeko erabakia (9); parte hartzeko eskatu (54); parte hartzeko eskubidea (87); parte hartzeko gonbidapena (9); parte hartzeko gonbita (22); parte hartzeko prest (30); parte hartzekoa (18); parte hartzekoak (16)
parte hartzen (1197); parte hartzen ahal (35); parte hartzen ahalko (14); parte hartzen ari (132); parte hartzen du (66); parte hartzen dutenak (18); parte hartzen dutenek (14); parte hartzen hasi (16); parte hartzen uzten (10); parte hartzen zuen (22)
parte hartzera (269); parte hartzera deitu (78); parte hartzera gonbidatu (14); parte hartzerat (34); parte hartzerik (95); parte hartzerik ez (11); parte hartzerik gabe (19); parte hartzerik handiena (11)
parte haundi (9)
parte izan (45); parte izango (18); parte izatea (11); parte izateko (10); parte izaten (9); parte izatera (11); parte nagusia (14); parte on (27); parte on bat (23); parte onekoa (42); parte txarreko (32); parte txarrekoa (16); parte txiki (16); parte txiki bat (11); parte zaharra (9); parte zaharrean (47); parte zaharreko (35); parte zaharrera (9)
pertsonak parte hartu (10); politikan parte hartzeko (11); proiektuan parte hartu (17); prozesuan parte hartu (32); prozesuan parte hartzea (13); prozesuan parte hartzeko (29); prozesuan parte hartzen (13); sorreran parte hartu (29); taldek parte hartu (9); taldek parte hartuko (11); txapelketan parte hartu (19); txapelketan parte hartuko (16); txapelketan parte hartzeko (24)
ustez parte hartu (10); zuzenean parte hartu (21); zuzenean parte hartzeko (14)
azken partea (13); bere partea (64); beren partea (17); bigarren partea (40); goiko partea (12); hirugarren partea (10); lehen partea (37); nire partea (9); partea eman (9)
arratsalde partean (32); atzeko partean (14); azken partean (11); beheko partean (14); bigarren partean (40); eguerdi partean (16); gau partean (9); goiko partean (19); goiz partean (29); lehen partean (80); negu partean (13); uda partean (82)
uda parteko (9)
partetan banatuko da (10)
bere partetik (12); ene partetik (13); gure partetik (39); haren partetik (11); nere partetik (9); nire partetik (35); noren partetik (9)
aspaldiko partez (355); egiteko partez (14); nire partez (19); partez behintzat (18)