Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espedizio batean partaide izateko eskaerarekin hasi zen dena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 164. orr.
Jende errugabearen masakrean partaide izatea, ezta pasiboki ere, ez da posible. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 31. orr.
Gurekin etortzen bazara, Jaunak guri emango dizkigun ondasunetan partaide egingo zaitugu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 198. orr.
Denek nahi zuten Zugarramurdin Karlos Setimorekin batera meza aditu; eta eskainiko zitzaion "Te Deum" ospetsuan partaide izan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 139. orr.
Denok dakizue kiroldegian partaide guztiek egiten dutela lasterka, baina saria batek bakarrik jasotzen duela. Elizen arteko biblia 1 Ko 9,24
Napoleon bera ere, ezaguna denez, partaide izan genuen, barru-barrutik, Kode Zibilaren idatzaldietan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.
Hasieran, partaide izan nintzen ni lan horretan, noiz eta agertu baitzen kiribil erregulatzaileetako proteinek, eragozle zein aktibatzaile izan, tasun alosterikoak zituztela. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.
HERRIKOA kapital arrisku sozietatea partaide bezala engaiatu da eragiketa hortan. Herria 2003-05-29
Finaleko lau partaideak binakako txapela irabazitakoak dira. Berria - Kirola 2006-04-01
Partaideak (16 urtez goitikakoak) laurazka ariko dira, kopurua 40 etara mugatua izanen delarik. Herria 2003-09-11
Hango lege esangabearen arabera, partaide bakoitzak aurkitu behar zuen, presarik gabe, elkartearen jomuga ez ezik, beren kideen izen-deiturak berak ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 208. orr.
Hemen gizakia naturarekin bat eginik bizi da, urtaroen arabera; partaide eta esku da kreazioan gertatzen den guztian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.
Banda del Andy: hiru partaide identifikaturik. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 32. orr.
800 partaide biltzen dira Arrapitz elkartean. Berria - Ekonomia 2004-07-28
Milurteko Goi Bilera 2000ko irailaren 6tik 8ra bitartean egin zuten New Yorken, eta 191 partaide izan ziren. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 96. orr.
Gazteak azaldu behar izan zion mugimendu hura ezerezean geratu zela, eta partaide gehienak [...] agintarien legeetara makurtu eta ahal bezain eroso bizi zirela. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 166. orr.
ETAko zuzendaritzako partaide gisa. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 12. orr.
Familiako partaide bakoitzak bere lekua bilatu du bainatzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 58. orr.
Bere sigletan alfabetoko hizki guztiak zituen sindikatu ezkutuko partaide. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.
Poliziaren bertsioak dioenez, Bizkaia Komandoko partaide ziren. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 237. orr.
Gazteria Kurdua elkarteko partaide eta ekintzaile egin nintzen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 56. orr.
Zenbait ongintza-elkartetako presidente eta beste batzuetako partaide zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 153. orr.
Taldeko partaideak aldatuz joan dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.
Kurt, filmatze-taldeko partaide gehienak bezala, ezkertiarra zen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.
Auzolandegi hartako partaideak geratu ginen han: boluntario gindoazenak eta arduradunak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.
Ertz guztiak ezagutzen ez nizkion antolamendu bateko partaide sentitzen nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 93. orr.
Anaitasuna aldizkariko partaide eta Argia aldizkarian erredaktore lanetan aritua. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 171. orr.
Gaztetatik sentitu dut bi mundu diferentetako partaide nintzela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 174. orr.
Gizonezkook, horrela, maitale ohiek osatzen duten mamuen segizio horretako partaide bihurtzen gara. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 54. orr.
Garrantzi handiko ekitaldi bateko partaide zirela. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.
Nolanahi ere, jakin-min hutsa haien begietan; joko bateko partaide dirudite. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.
Berak ezagutzen zuen inor ez zen hil edo konprometitu edo ezkondu, ez eta jendarteko ospakizunen bateko partaide izan ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.
Iparraldean berrosatu berria zen egitura militarraren partaide ginen biok. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 195. orr.
Ez zen elkartearen partaide, baina, menturaz, orain ukanen zuen kide izateko aukera. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.
Gauzen ordenaren aurka doa, halaber, herriaren partaide izan arren familia kide ez diren horiei oinordetza eskubidea zabaltzea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.
Hitz oro giza esperientziaren emaitza da, eta esperientzia horren partaide egiten gaitu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.
Urrundik ikustea hura dena, ni barruan ez baina kanpoan banengo bezala, ez asmo kolektiboaren partaide baizik eta gizaki huts, bakar eta bakartia. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 108. orr.
Lausenga ezazu, egin zaitez haren koiten partaide, zin egiozu adoratzen duzula. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 142. orr.
Osabak, aldiz, bai, aintzakotzat hartu ninduen eta bere sekeretuaren partaide egin ninduen... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 88. orr.
Tragoz trago, Ximurrarenganako nire susmo txar gero eta zehatzagoen partaide egin nuen Charly. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.
Hondakinak "egia" azaltzen dute: ez dira ekintza, kontakizun, edo promesa baten partaide. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.
Giro haren partaide izateak ezinegona sortzen zion. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.
Emakumea sedukzio jolas baten partaide sentitzen da, baina ez dauka jolaserako gogorik, eta bestaldera begiratzen du. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 173. orr.
"Orain" esan du, "juduen patu orokorraren partaide haiz". Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 32. orr.
Ez zitzaidan oso zail gertatu haren bihotzminaren partaide egitea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 165. orr.
Lapurraren partaideak bere buruari gorroto; madarikazioa bereganatzen du ez duelako salatzen. Elizen arteko biblia EsZ 29,24
Hizkuntza komunitate bateko partaide-izaera hiztun osotik hasi eta hizkuntzaren ezaguerarik ez dueneraino doan continuum bat da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.
Ene zoritxarraren zergatia, dudarik gabe, emazte partaidean ere bilatu behar nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.
Talde partaideak: Areatza, Arratia, Idiazabal, [...]. Berria - Kirola 2004-06-18
argiaren partaide (3); batasunean partaide (3); batasuneko partaide (3); bertako partaide (4); elkartearen partaide (3); elkarteko partaide (6); epaitegiko partaide izateko (4); gizartearen partaide (3); gobernuan partaide (3); jaungoikoaren partaide (3); komunitate bateko partaide (3); lan epaitegiko partaide (4); munduko partaide (3)
partaide aktiboa (3); partaide egin (7); partaide egitea (4); partaide egiten (4); partaide gertatu (3); partaide gisa (9); partaide identifikaturik (3); partaide ikastolen elkarteak (7); partaide izaitea (6); partaide izaiteko (3); partaide izan (57); partaide izango (18); partaide izango ditu (3); partaide izanik (3); partaide izatea (23); partaide izateak (3); partaide izatearen (4); partaide izateko (22); partaide izateko eskubidea (4); partaide izatera (5); partaide sentitzen (4)
prozesuan partaide (3); prozesuko partaide (3); taldeko partaide (17); zuzendaritzako partaide (3)